Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad

Examen econo,ia 2021, Apuntes de Economía de la Empresa

Examen 2012 sobre algo top kkk

Tipo: Apuntes

2021/2022

Subido el 25/03/2024

asier-errekatxo
asier-errekatxo 🇪🇸

2 documentos

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Examen econo,ia 2021 y más Apuntes en PDF de Economía de la Empresa solo en Docsity! EUSKAL HERRIKO XII. EKONOMIAKO OLINPIADA 2021eko MARTXOAREN 26a AZTERKETARI BURUZKO INFORMAZIOA - Azterketak 3 zati ditu: lehenik, 15 galderako test bat; bigarrenik, bi ariketa praktiko, bata batxilergoko bigarren mailako “Ekonomia eta Enpresen Antolaketa” atalekoa eta, bestea, batxilergoko lehen mailako “Ekonomia” atalekoa, eta, azkenik, testu bat iruzkinak egiteko. - Lehen zatia baztertzailea da eta 4 puntuko balioa du. Erantzun okerrak ez dira zigortzen, eta gutxienez 8 erantzun zuzen izan behar dira. - Ariketak praktikoek eta iruzkinak egiteko testuak, bakoitzak 2 puntuko balioa du. Bereziki baloratuko dira gaia ulertzeko gaitasuna eta erantzunen arrazonamendua. - Azterketaren iraupena 2 ordukoa izango da. 2 EUSKAL HERRIKO XII EKONOMIAKO OLINPIADA Lehenengo atala: TEST GALDERAK 1. Eskaintzak enpresen portaera islatzen du. Hurrengo faktoreen artean, batek ez du eraginik eskainitako kopuruan, zein da? a) Kontsumitzaileen errenta. b) Ondasunaren prezioa. c) Produkzio-faktoreen prezioa. d) Produktibitatea. 2. Ondasun jakin baten eskaintza eta eskaera funtzioak honako hauek dira: QO = 30 p – 100 QD = 200 – 30 p Esan zer baieztapen den zuzena hauen artetik: a) Prezioa eta oreka kantitatea 30 euro eta 50 unitate dira, hurrenez hurren. b) Prezioa eta oreka kantitatea 5 euro eta 80 unitate dira, hurrenez hurren. c) Gobernuak 6 euroko gutxieneko prezioa finkatzen badu, 60 unitateko gehiegizko eskaintza emango da. d) Gobernuak 6 euroko gutxieneko prezioa finkatzen badu, 60 unitateko gehiegizko eskaera emango da. 3. Adierazi zer helburu EZ den sartzen giza baliabideen kudeaketan: a) Enpresak behar dituen pertsonak aukeratzea eta prestatzea. b) Langileei beharrezkoak diren bitartekoak ematea beren lana egin dezaten. c) Enpresaren plantilla antolatzea eta planifikatzea, beharrezkoak diren lanpostuak diseinatuz, haien funtzioak eta erantzukizunak definituz eta ordainketa sistemak analizatuz. d) Bere langileen Curriculum Vitaea prestatzea. 4. Enpresa batek egiten dituen inbertsioak aukeratzeko eta baloratzeko unean, jarraian definitzen diren hainbat metodo eta irizpide daude. Adierazi zein den egiazkoa: a) Pay back: metodo dinamiko bat da, diruaren balioa kontuan hartzen duena hura sortzen den unearen arabera. b) BEG (Balio Eguneratu Garbia): metodo estatiko bat da, non diruaren balioa konstantea den denboran. Dena den, diruaren balioa zero unean eguneratzen da, eguneratze edo deskontu tasa aintzat hartuta (“i”). c) BET (Barne Errendimenduaren Tasa): metodo estatiko bat da, non diruaren balioa konstantea den denboran. Dena den, eguneratze edo deskontu tasa (“r”) kalkulatzeko, BEG=0 kontsideratzen da. e) BEG positiboa bada, inbertsioa egin daiteke, moneta sarreren batura eguneratua handiagoa delako moneta irteeren batura eguneratua baino. 5 EUSKAL HERRIKO XII EKONOMIAKO OLINPIADA 12. Merkatu irekiko eragiketak egiten dira: a) Soilik likidezia gabezia duten bankuen eta kutxen artean. b) Soilik gehiegizko likidezia duten bankuen eta kutxen artean. c) Banku zentralen artean. d) Bankuarteko merkatuan. 13. Termino ekonomikoetan, kontsideratu daiteke ondasunen produkzioan epe luzera dauden kostu bakarrak hauek direla: a) Kostu osoak. b) Kostu finkoak. c) Kostu aldakorrak. d) Batez besteko kostu osoak. 14. Esan ondare-elementu hauen artean zein den zirkulatzaileko inbertsio bat: a) Mahai bat erostea, presidentearen bulegorako. b) Makina bat erostea. c) Lehengaiak erostea. d) Aurrekoetatik bakar bat ere ez. 15. Ibarrekolandia ekonomia ireki txiki bat da. Instagramer ospetsu bati esker, oso ezagun egin dira eguzkiko betaurreko jakin batzuk. Eguzkiko betaurreko horiek Ibarrekolandian bakarrik ekoizten dira. Instagramer horri esker oso ezagunak egin direnez, eguzki betaurreko horien salmentak gora egin du atzerrian. Zer esan dezakegu Ibarrekolandiako ekonomiari buruz? a) Haren monetaren eskaera gutxituko da. b) Haren monetaren balioa igoko da. c) Espainiako inportazioak igo egingo dira. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 6 EUSKAL HERRIKO XII EKONOMIAKO OLINPIADA Bigarren atala: EKONOMIAKO ETA ENPRESEN ANTOLAKETAKO ARIKETA PRAKTIKOAK 1 ARIKETA LOEGIN SA multinazionalak bere jarduera areagotu nahi du koltxoien merkatuan. Horretarako, merkatuan dagoen enpresaren batean inbertitzea erabaki du, eta ikusi du merkatuan antzeko produktu bat duten bi enpresa lehiatzen direla: ALTXATU, SA eta JEITSI, SA. LOEGIN SAk, erabakia hartzeko, bakoitzaren ekonomia- eta finantza-errentagarritasuna aztertuko du. Eskura duen informazioa honako hau da: ALTXATU, SA JEITSI, SA Aktiboak 250.000 € 250.000 € Honela finantzatuta: a) Baliabide propioak: b) Epe luzeko zorpetzea c) Epe laburreko zorpetzea % 80= 200.000 € % 16= 40.000 € % 4= 10.000 € (zorpetzeak %1eko interesa du) % 20= 50.000 € % 40= 100.000 € % 40= 100.000 € (zorpetzeak %1eko interesa du) Ustiapeneko emaitza 5.000 € 5.000 € Sozietateen gaineko zerga %28koa da. HONAKO HAU ESKATZEN DA: a) Azaldu errentagarritasun ekonomikoaren eta errentagarritasun finantzarioaren, eta justifikatu zergatik LOEGIN enpresak horretan oinarrituta hartuko duen erabakia. b) Kalkulatu enpresa bakoitzaren errentagarritasun ekonomikoa eta interpretatu lortutako zifrak. c) Kalkulatu enpresa bakoitzaren errentagarritasun finantzarioa eta interpretatu lortutako zifrak. d) Zer erabakiko du LOEGINek? Justifikatu erantzuna. Ea Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitatea. EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. FACULTAD DE ECONOMÍA Y EMPRESA EUSKAL HERRIKO XII EKONOMIAKO OLINPIADA 10 EUSKAL HERRIKO XII EKONOMIAKO OLINPIADA Hirugarren atala: TESTU BAT IRUZKINAK EGITEKO EL PAIS egunkariko albistea, 2019/10/20 AEBko muga zergek kaltetutakoek, soberakinak eta prezioen beherakadak iragarri dituzte Zergapeko produktuak egiten dituzten Espainiako ekoizleek merkatu kuotaren eta enpleguaren galeraz ohartarazi dute Kaltetutako sektoreek iragarri dutenez, AEBk Espainiako elikagaiei, bereziki olioari, ardoari eta gaztari, ezarritako muga zergek izakinen igoera eta prezioen gorakada eragingo dute. Olioaren sektorea izango da kaltetuena; izan ere, urtero 120.000 tona inguru esportatzen ditu AEBra, erdia ontziratuta eta erdia ontziratu gabe, 400 milioi euro inguruko balioan. […] Ardoari dagokionez, muga zergak ontziratutako produktuari eragiten dio; zehazki, bi litro arteko bolumenean ontziratzen denari eta 14 graduko gutxieneko graduazioa duenari. José Manuel Pérez Ovejas Hermanos Pérez Pascuas upeltegiaren esportazio zuzendariaren iritziz, prezioen igoera handi batek atzean utziko ditu Espainiako ardoak, hobe kokatuta dauden Frantziako edo Italiako ardoekiko. Espainiak urtean 0,7 milioi hektolitro eramaten ditu AEBra, litroa batez beste 4,14 eurotan salduta; hau da, gama erdi/altuko ardoak; orotara, 20 milioi hektolitrotik gora esportatzen dira. Muga zergak upeldegi nagusiei eragingo die, hegoaldeko hemisferioko lehiakideen aurrean. Eta jatorri izendapeneko ardoa ezin da saldu ontziratu gabe. Gaztari dagokionez, AEB Espainiako esportazioen jomuga nagusia da, 87 miloi euro baino gehiagorekin. Muga zergen igoerarekin, sektorea ezingo da lehiatu hirugarren herrialdeekin. Horrez gain, beste arrisku bat dago; izan ere, gazta zergapean duten beste produktore handi batzuek, hala nola Alemaniak, Frantziak, Holandak eta Danimarkak, beren soberakinak Espainiako merkatuan sar ditzakete saldo prezioetan, lehen ere gertatu izan baita, eta horrek eragina izan dezake produkzioan. […] Irakurri albistea eta erantzun galdera hauei: a) Zer da politika komertziala eta zer neurri daude haren barruan? b) Zer da muga zerga bat eta zergatik jarri du AEBk produktu horien gainean? c) Arrazoitu muga zerga horien ondorioei buruz. Ea Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitatea. EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. FACULTAD DE ECONOMÍA Y EMPRESA EUSKAL HERRIKO XII EKONOMIAKO OLINPIADA 11 Ea Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitatea. EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. FACULTAD DE ECONOMÍA Y EMPRESA EUSKAL HERRIKO XII EKONOMIAKO OLINPIADA 12
Docsity logo



Copyright © 2024 Ladybird Srl - Via Leonardo da Vinci 16, 10126, Torino, Italy - VAT 10816460017 - All rights reserved