Analisis narrativo Las Horas, Apuntes de Comunicación Audiovisual. Universidad de Mondragón - Mondragon Unibertsitatea (MU)
telmometro
telmometro

Analisis narrativo Las Horas, Apuntes de Comunicación Audiovisual. Universidad de Mondragón - Mondragon Unibertsitatea (MU)

12 páginas
2Número de descargas
8Número de visitas
Descripción
Asignatura: ccci, Profesor: Miguel Casado, Carrera: Comunicación Audiovisual, Universidad: MU
20 Puntos
Puntos necesarios para descargar
este documento
Descarga el documento
Vista previa3 páginas / 12
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 12 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 12 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 12 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 12 páginas totales
Descarga el documento

IKUS-ENTZUNEZKO NARRATIBA

‘LAS HORAS’ FILMAREN ANALISIA

Telmo Trenado | IKO3

20016ko Ekainak 6

Sarrera

Honako lan honen helburua film baten azterketa narratiboa egitea da. Horretarako

aztergai jarriko dugun filma Las Horas izango da. Zehazki ikus-entzunezko honen

argumento unibertsala aztertuko dugu eta baita ere maila axiologiko, narrativo eta

figuratiboak ere. Guzti hori burutzeko, filmean ikusitakoak nahiz DVD-ko extra moduan

txertaturik dauden dokumentaletaz baliatuko gara, eta nola ez adituen esanak ere

euskarri moduan erabiliko ditugu. Gainera, honako lan honetan filmaren irakurketa eta

interpretazioa txosten honetan zehar egingo dugun, ez azken atal batean zehaztuz,

baizik eta atal bakoitzean pintzelada batzuk emanez.

Fitxa teknikoa

Titulua: The Hours (Las horas)

Urtea: 2002

Herrialdea: AEB

Zuzendaria: Sthephen Daldry

Generoa: Drama nagusiki (?) Nahiz eta DVDko dokumentalean ikusi daitekeen moduan

filmeko lan taldeak dio ez duela genero zehatzik.

Sinopsia

Filmak hiru emakume eta emakume hauetako bakoitza garai zehatz batean erakusten

dizkigu. 20ko hamarkadan Virginia Wolf nobelaren idazle “gaixoa” dugu, 50ko

hamarkadan Laura Brown etxeko andreak nobela irakurtzen duena, eta aktualidadean

(2001an zehazki), Clarissa Vaughan, nobelaren errepresentazio litzatekeena. Emakume

hauen nondik norakoak kontatzen dizkigute, eta printzipioz lotura handirik ez dutela

dirudien arren amaieran konturatzen gara erlazionatuak daudela.

Testuingurua

Zaila da film honi egokitzen zaion testuinguru zehatz bat ezartzea, izan ere aipatu

moduan filmean zehar garai ezberdinak ikusten ditugulako. Baina bada nagusiki film

honen kontextua hobeto ulertzen lagunduko digun zerbait, eta hori lan honen jatorria

litzateke. Stephen Daldryk zuzendu duen lan hau 1998an Michael Cunninghamek

egindako nobelaren adaptazio bat da, eta nobela hori aldi berean Virginia Wolf idazle

nagusiaren La señora Dalloway obran dago oinarrituta.

Bestalde garai honetan Hollywood-en egiten ziren produkzioetan oso arraroa zen

emakumeek horrenbesteko garrantzia izatea film batean, orokorrean bigarren planoa

geratzen baitira, gizonezkoen rolak normalean izaten duen inportantzia handiagatik.

Baina hori ez da gertatzen honako lan honetan, nahiz eta gizonezkoak agertu eta

nolabaiteko pisua ere baduten.

1. ARGUMENTU UNIBERTSALA

Film honek badauka lotura asko mitologia gregoko Temis eta bere alabekin. Bere hiru

alabak nezakaritzako jainkoak ziren; Talo jainkosak ereintzea errepresentatzen du, non

aldi berean hau Virginia eta idazten duen nobelarekin erlazionatu dezakegu. Ondoren

Carpo jainkosa, ereindutakoa jasotzen duena hain zuzen, eta hori Laura litzateke

filmean, izan ere bera baita nobela irakurtzen duena. Eta azkenik Axo jainkosa dugu

(kimatu, muskildu, hozitu, ernamuindu…)-takoaz arduratzen dena, eta hori hain zuzen

Clarissa litzateke, nobelaren errepresentazioa

2. MAILA AXIOLOGIKOA

Titulutik hasita hemen bada mamia, izan ere “Las horas” izan zen Virginia Wolf idazleak

bere garaian nobelari jarri zion izen probisionala, baina obra idazten joan ahala “La

señora Dalloway” tituluagatik aldatu zuen. Hortik abiatuta, filmeko une batean Richard

pertsonaiak denborari buruz hitz egiten digu, orduak nola pasatzen diren aipatzen du,

zer diren eta nola igaroko diren ondorengo orduak eta hauei nola aurre egin ere

zalantzan jarriz. Azken finean agerian uzten du alde batetik gure nahiak daudela, eta

bestetik patua, baina horren inguruko gure ideiak igarotzen ari diren orduetan daude.

Film honek nagusiki drama kutsu bat izan arren, bizitza aprobetxatu, gozatu eta ospatu

egin behar dela erakusten du. Horrek esan nahi du bizitzak dakarren zailtasun eta

konplexutasun guztiarekin ere, tragediak eta une txarrak igaroz, baina bukaerako mezua

da bizitza dela dugun gauzarik politena eta indartsuena, eta horri heldu behar diogula.

Homosexualitatea, zoramena, depresioa, suizidioa, amodioa, feminismoa… asko izan

daitezke film honetan ikusi eta identifikatu daitezkeen azpigaiak, baina Stephen Daldry

berak azaltzen du filmaren ideia nagusia bestelakoa bat dela:

“el tema de la película es el gran coste a pagar para los cambios que son necesarios que

uno mismo efectúe por o para la libertad de los demás”.

Aldi berean bada barne gatazka bat eta amankomunean hiru emakumeek bizitzen duten

sentimendu bat dena, eta hori bakardadea da. Eta egoera horatik irteteko bakoitzak

bere medioak bilatzen ditu, Virginiaren kasuan suizidioa litzateke, Lauraren kasuan

bizitzen jarraitzeko erabakia eta Clarissak aldiz duenarekin konformatzen da azkenean.

Atal honekin amaitzeko, filmaren hasiera eta amaiera alderatuz, Virginia Wolfen

suizidioa dugun bi sekuentziatan, berriro planteatzen zaigu hasierako egoera hori. Baina

emakume bakoitzaren abiapuntua eta bukaerako egoera aztertzen baditugu, lehenago

aipaturikora jotzen dugu berriz; nahi ez duten egoera baten daude 3 emakume eta horri

irtenbidea ematen saiatzen dira, bakoitzak bere modura.

3. MAILA NARRATIBOA

Narrazio egitura

Filmaren narrazioaren egiturari dagokionez hiru barne istorio ditugu, printzipioz

zerikusirik ez dutena baina filma garatu ahala konturatzen gara istorio bera direla. Guztia

24 ordutan ematen da eta sekuentzia batek emakume baten istorioa bestearekin lotzen

du beti, modu honetan istorio bera kontantzen jarraituz baina ikuspuntu ezberdinetatik.

Istorioak berak osotasunean badu kronologia eta jarraitasun lineal bat, gertakariak

orden batean gertatzen direlako. Baina halaber, emakume bakoitzaren kontakizuna

modu ez lineal baten dago kontatua, hau da, paraleloki narratuak daude, baina denbora

salto anakronikoak izanez bukaeran behin eta berriz esaten ari garen moduan istorio

berberaz ari dira. Eta istorio guzti horien lotura Virgina Wolfen nobela litzateke.

Heroiaren bidaia

Istorioan hiru emakume pertsonaia protagonista moduan izanik, heroiaren bidaia Laura

Brown-en bakarrik ikusten dut argi. Hori dela eta saiatuko naiz bere pasarteak

Christopher Vogler-en eskemarekin.

Hasierako egoeran Laura ahul bat dugu, tristea, ez dagoena gustura bere familia

perfektu hortako giroarekin, nahiz eta kanpora begira dirudien dena ondo dagoela (1.

Mundo ordinario). Bere semearekin tarta bat egin ondoren bere bizilaguna agertzen da,

aldi berean laguna dena, baita ere emakumezkoa. Hor aitortzen dionean gaixotasun bat

duela, Laurak bere sentimenduak azaleratzen ditu eta muxukatu egiten du beste

emakumea, eta horrek detonatzailea moduan egiten du (4. Encuentro con el mentor).

Gero berriro ere tarta bat egiten dute, oraingoan ondo dagoena, eta segidan Laurak bere

gauzak jasotzen ditu bere seme Richard-ekin joateko (5. Travesia del umbral). Ondoren,

bere barne gatazkak sortzen zaizkio, bere burua da bere aurkaria eta aliatua kasu

honetan semea uzten dion bizilaguna (6. Los aliados, los enemigos…). Hortik atera

bezain pronto Laura hotel bateko logela batera joaten da, bertan sartuta igarotzen ditu

orduak (7. Internamiento en la caverna mas profunda). Berta dagoela ematen da inflexio

puntua, izan ere suizidatzera doa baina ez du azken erabakia hartzen (8. La odisea,

muerte y resurrecion). Hoteletik irten eta berriro ere bere semearekin elkartzen da, hori

baita bere euskarri nagusia (9. La recompensa). Behin berriro etxera itzuli direlarik,

familiarekin elkartuta dago berriz baina antzerako egoera batean, oraindik ere bere

barne gatazkarekin (10. Regreso con persecucion y gran lucha final). Hori horrela izanik,

bere familia abandonatu du eta ihes egitea erabakitzen du (11. Nueva resurrecion). Eta

amaieran, dena alde batera utzita eta azkenean suizidatu ez denez bizitzen

jarraitzeagatik erabakitzen du, libre eta aske dagoelarik (12. Retorno con el elixir del

reconocimiento).

Aurreko hori nik ondorioztatutako zerbait da, edo behintzat horrela ulertu dut Lauraren

istorioa eta heroiaren bidaiaren lotura hori. Baina bibliografia prozesuan, oso

interesgarria iruditu zaidan aipu batekin topatu naiz, kasu honetan Virginia Wolfi egiten

diona erreferentzia. Adituaren arabera film honetan heroiaren bidaiako figura moduan

hartu daiteke Virginia, baina kasu honetan mitoaren desmifikazio bat dela dio:

“…una escritora que goza de gran popularidad, que escribe de manera sobresaliente,

que cuenta con todo el reconocimiento que se pueda tener ante el público y, sin

embargo, su mundo interior se derrumba ante la imposibilidad de superar su trastorno

bipolar, con esas voces interiores que dice escuchar y cierta locura incontrolada en

algunos momentos.”

Narrazio eredua eta enuntziazio mota

Film honen narrazio eredua aztertzen jarriz gero konturatuko gara narrazio ahularen

ezaugarriak betetzen dituela. Hasteko, ekintzei dagokionez hauek ez daukate

horrenbesteko garrantziarik, baizik eta ekintza horiek hiru emakumeen artean duten

lotura baizik. Gertakizun horiek gainera pertsonaien eskuetan eta erabakietan daude

gainera, arbitrarioak dira. Aurrerago ikusiko dugun moduan, filmean asko enpatizatzen

dugu pertsonaiekin, badakigu neurri batean zer sentitzen duten, eta ondorioz izaerari

dagokionez esan daiteke emakumeek egiten dituzten jardunen arrazoioak euren barne

psikologian aurki ditzakegula.

Aipatu moduan pertsonaiek psikologia bat dute, eta kasu honetan emakumeen 3

istorioek amaieran bat izaten bukatzen dute. Horregatik, teorian ikusi moduan “heroi

tragikoaren” adibidea dugu. Gure filmean iraganera jotzen dugu Virginia Wolfen nobela

idatzian zehar, bai honek idazten zuen bitartean eta baita ere Laura Brownek irakurtzea.

Gerora film amaieran orainaldiko egoerara iristean Clarissaren etxera, aurrekoa pasarte

biografikoak zentzua zutela ikusten dugu, eta gainera hori identifikatu dezakegu Laurak

bertara jotzen duela zauria ixteko ekintza baten moduan.

Horretaz gain, gustora ez dauden egoera batean aurkitzen diren emakume hauek

zalantza asko dituzte, Virginiak esaterako ez daki nola tira aurrera bere nobelarekin, eta

kasu askotan ezta ere bere bizitzarekin, eta Lauraren kasuan adibidez familia perfektu

horren ingurugiroan ere ez da poztasun batekin aurkitzen, baina aldi berean zailtasunak

dituzte egoera hortatik ihes egiteko, eta hori da hain zuzen filmean ikusten duguna

zentzu batean, ezinaren istorioaren jarraipen bat.

Narrazio ereduko honetako muga axiologiko iragazkorra, hau da, irekia, pertsonaia

batetik bestera eramango gaitu istorio guztian zehar, eta gertatutako ekintzen bitartez

eta pertsonaien jokabideei esker, hauen giroa eta beraien barne munduaz gehiago

jakiten dugu. Azken atal hau adibidez asko nabaritzen da dialogoen etenuneetan edota

musika geldialdietan, pausa horietan pertsonaien barne psikologiara jotzen dugu eta zer

sentitzen duten ikustera. Virginiaren kasuan nobelan egoten da pentsatzen sekuentzia

askotan, eta deskonektatua dago errealitatetik, baina guk badakigu zein dire bere barne

pentsamenduak. Eta aldi berean Laurarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, esaterako

aurrarekin dituen dialogo pausatu horiekin, Clarisaren kasuan ere zalantza arpegi horiek

nabaritzen dizkiogun moduan.

Ahots eta modu narratiboa

Film hau narrazio orojakile baten bidez kontatzen zaigu, eta ahotsaren denbora kasu

honetan “gerokoa” litzateke, izan ere iraganeko pasarteak kontatzeaz gain orainaldiko

egoerak ere agertzen direlako. Maila narratiboari eta narratzaileak istorioarekin duen

harremana aztertuz jarriz gero, orokorrean narraitzaile extradiegetiko eta

heterodiegetikoa dela esan dezakegu, alde batera mantentzen delako. Baina kasu

batzutan, Virginia Wolfen suizidio gutunaren adibidean esaterako off-eko ahotsa

agertzen da, eta narrazio diegetiko batean kontatzen da.

Modu narratiboari dagokionez, orain ikuspuntu kognitiboak aztertuko ditugu. Film hau

barne fokalizazio bidez narratzen da, izan ere pertsonaiek esaten eta pentsatzen

dutenaren bidez jakitera ematen zaigulako guztia. Gainera barne fokalizazioa aldakorra

eta askotarikoa izan daiteke kasu honetan, izatez pertsonai batetik bestera igarotzen

joaten delako istorioan zehar.

Fokalizazioa ere barnekoa dela esan daiteke, izan ere guk ikusleok gertakizunak

pertsonaiak bizitzen dituzten modu berean jarraitzen ditugulako, eta horregatik euren

berdin berdina dakigu eta askotan gainera pentsamendu asko ere ondorioztatu

ditzakegu.

Horretaz gain barne aurikularizazioa ere badugu, pertsonaiak zein girotan dauden

errepresentatzen digutenak, eta horren adibide garbia Virginia Wolfen off ahotsa Laura

Brown liburua irakurtzen ari den sekuentzia batzuetan, non pentsamenduak ere

azaleratzen diren.

Kontakizunaren osagaiak

Film honetan atal honekiko badira hainbat kuriositate, izan ere narratologia aspektu

batetik begiratuz, orokorrean ezartzen ditugun hiru ardatz edo eragile estruktural horiek

badutelako neurri batean konexio asko, eta gainera kasu askotan oso agerian geratzen

ez direnak eta modu oso ezberdinetan aztertu daitezkeenak. Hori gertatzen da

horrenbeste errepikatzen ari garen hiru istorioen fusionamendua bakar bat bihurtzean

gertatzen denarengatik.

Ondorioz, argi utzi beharra dago atal honetan berriro ere alde batetik Virginia Wolf

dugula, nobela idazten duen emakumea hain zuzen, gero Laura Brown izango litzateke

nobela irakurtzen duen emakumea eta azkenik Clarissa, nobelaren errepresentazioa.

Horregatik ondorengo lerroetan nire irakurketa egiteaz gain airean utziko ditut hainbat

galdera aspektu hauei erreferentzia egiten dietenak.

Orduan, hemen badira hainbat inflexio puntu ezberdin aztertu daitezkeenak, hau da,

istorio barneko nobela hori inguruneko objektu moduan hartzen badugu, eragile zuzen

bat da izan ere eragina dauka Laura Brownek horren irakurketa burutzen duenean, eta

noski gerora eramango gaitun amaierako egoerara ere Clarissaren etxean. Baina aldi

berean, Virginia Wolf pertsonaia ere badugu, istoriako partaidea izateaz gain berak

idatzi baitu nobela hori, zein hura gabe besteak ez zuen ere zentzurik izango, eta

ondorioz berak sortu baitu atzetik ekarri duen guztia.

Hori presente izanik, pertsonaiek pertsona modura duten ikuspuntu fenomenologikoa

aztertuko dugu. Virginia Wolfen kasuan pertsonaia kontraesankor bat dugu,

konplexutasun maila batekin, esaterako bipolaridade ezaugarri askorekin, ezengonkorra

eta gainera erreferentzia asko egiten zaizkio filmean gaixo dagoela esanez. Ez hori

bakarrik, gainera filmean beste emakumea denak ere esaten die bere haurrei Virginia bi

mundutan bezela bizi dela, bata errealitatekoa eta bestea nobelakoa. Gero Laura Brown

dugu, zein bere familia perfektu hortatik ihes egin nahi duen, suizidatzen ere saiatzen

da baina ez du lortzen, eta bizitzea jarraitzen du baina bere familia atzean utziz. Esan

daiteke baduela konplexutasun puntu bat baina apenas, ondorioz pertsonaia plano eta

dinamiko baten arteko uztarketa minimo bat ematen dela esan daiteke agian. Eta

azkenik Clarissa dugu, pertsonaia planoa bere osotasunean non film guztian zehar

berdin ikusten dugun, nahiz eta amaieran gertatzen denarekin tristetasun puntu hori

areagotu.

Horretaz gain bada beste pertsonaia bat, Richard, zein uste baino garrantzia handiagoa

duen istorioan, izan ere pertsonaien arteko loturak egiten dituen pertsonaia da, izan ere

haurra denean bere ama Laurarekin ikusten dugu, iraganeko pasarteetan, eta

orainaldian aldiz Clarissarekin duen amodio konplexu horretan partaide da. Amaieran

gainera bere “erruagatik” elkartu egiten dira Laura eta Clarissa, ondorioz gertakarien

eragile bat ere bada Richard. Baina eragile izateaz gain badu beste faktore bat,

ikuspuntu formal batetik begiratuz, funtzio laguntzaile bat dauka, izan ere bera baita

Lauraren motiboetako bat ez suizidatzeko eta baita ere Clarissaren bizitzan zutabe

garrantzitsu bat.

Filmean izatez ez dugu berezko aurkari edo antagonistarik, baizik eta beraiek duten

barne gatazkak baizik, bakoitzak indibidualki bere neurrian. Baina pertsonaien arteko

harremana aztertuz jarriz gero, Marc Vernet-en sailkapenera jokatu badira hainbat

xehetasun aipagarri. Identitaeari dagokionez pertsonaiek badituzte hainbat gauza

amankomunean, euren bakardadeko eta barne gatazkaz gain adibidez Richard-ekin

duten lotura ere aipagarria da. Eta aldi berean filmean osagarritasun prozesu bat

ematen da, nobela idazle, irakurle eta errepresentatzailearen artekoa kasu honetan, non

istorio bakoitza elementu moduan bestearen osagarri bihurtzen da.

Ingurune edo eszenatokien funtzioei erreferentzia egiten badiogu, hemen batez ere bi

puntu nagusi sartuko nituzke era berean. Alde batetik funtzio espresibo bat dauka

filmak, non aipatzen dugun barne psikologia eta pertsonaiek barrenean daramaten

sentimenduak erakusteko gaitasuna daukalako, eta bestalde funtzio deskriptibo bat,

izan ere jasotzen dugun informazioaz baliatuz gai garelako pertsonaien karakterizazio

bat osatzen.

“La fotografía de Seamus Mc Garvey tiene unos tonos apagados, predominando los

grises en la mayor parte del filme, que transmiten ese estado de pesimismo que planea

en todo el metraje y esa idea que parece empujar a sus personajes a querer suicidarse

de forma permanente, como una solución a la situación por la que atraviesan”.

Horregatik, inguruneak duen deskribatzeko eta espresatzeko funtzioaz baliatuz ikusleari

informazioa helarazten saio, transmititzen zaizkio sentimendu eta egoera batzuk. Hona

hemen beste aditu ezberdin batek diona:

“El espacio escénico, por otra parte, describe a los personajes a través del contraste entre

luces y sombras, de sus acciones, posturas, del cromatismo de la imagen, etcétera, pero

no entrega más información de la que ellos mismo poseen”

Guzti horregatik nion hasieran hiru funtzio nagusi bereiztu ditudala filma ikustean, une

bakoitzaren arabera ezberdin interpretatu daitekeelako. Baina gero gainera bi aditu

hauen erreferentziak ikusirik, indartu egiten dute nire ikuspuntu hori.

Espazioa eta denbora

Atal honetan bada berezitasun bat, izan ere filmaren ildoak egitura kronologiko bat

jarraitzen du, baina aldi berean ikusi dugun moduan istorioaren denborazkotasuna

diskurtsoarekinn bat ez etortzeaz gain, silepsis bidez ematen diten denbora salto horiek

kutsu anakrologiko bat ere ematen diote. Raul Liebanak honako hau dio honen

inguruan:

“por un parentesco temático entre las tres historias que se desarrollan y que no

podríamos considerar estrictamente como flashback ni flashforward.”

(Atal hau egia esan zerbait nahasia da, izan ere iraupenari dagokionez denbora salto

horiek ematen dira elipsi bidez, gainera jakin badakigu iraganera joaten direla azken

finean istorio berberaz ari direlako, baina ez da guztiz argi geratzen)

Denborari dagokionez, maiztasuna aztertuz gero badira hainbat sekuntzia errepikatzen

direnak, esaterako hiru emakumeak hasieran ohetik jaikitzen direnekoak edota

suizidioen eszenak dauden momentuetan. Honen bidez nahiz eta hiru emakumeen

istorioa gero bat etorri, filmak ikuspuntu ezberdinak azaltzen dizkigu. Baina aldi berean

hemen sortzen da gatazka bat, izan ere aipatu moduan badirudi hiru istorio direla, baina

gero azkenean guztiak bat egiten amaitzen dute, istorio bat balira moduan, orduan horri

dagokionez ere maiztasunak badu denbora singulatibo bat zentzu batean.

Espazioari helduz, badira hainbat detaile esparru hori dagokionez pista batzuk ematen

dizkigutenak. Musikarekin istorioen arteko erlazioa bilatuko duten bezala, adibidez

aipatzen ari garen istorioaren jarraitasun hori mantentzeko, oso garrantzitsuak izaten

dira eszena batetik bestera ematen diren trantsizioak, beti lotura bat bilatzen dute:

“utilizando siempre un elemento material o un gesto, por ejemplo, que suele dar paso

a la escena siguiente, que permite identificarla como diferente.”

Uste baino ideia interesgarriagoak daude honen atzean, izan ere trantsizio horiek

esanahi bat dute, eta horien bitartez lortzen da 3 kontakizunak istorio bakar batean

bilakatzea:

“se estaría dando forma a la idea a través de la cual se funde el pasado con el presente”

Esataerako, Lauran Brown agertzen denean Clarissaren etxean, hor ageri zaigu nola

iragana orainaldi bihurtzen den, eta bi istorioak garai berdinean elkartzen dira. Eta

horren atzean beti egongo da hirugarren istorioa, hau da, Virginia Wolfek idatzitakoa.

Bestalde pelikularen dokumentalean zuzendariek azaltzen dute eztabaida asko izan

zituztela kamera mugimenduei dagokionez, frogak egin zituztela, baina azkenean

erabaki bat hartu zuten. Euren esanetan filmak, eszenaratzeek berezko indarra izaten

zuten, ondorioz kamera mugimenduak alde batera utzi eta pertsonaiei uzten zieten pixu

guztia. Hori bai, enkoadreen bitartez lortzen zuten suspense, tentsio eta inflexio uneei

gorakada ematea, lehen planoen bitartez esaterako.

Soinua

Stephen Daldryk kontatzen du dokumentaleko atal batean hasiera batean filmari musika

ezberdina txertatzen saiatu zirela, doinu egokiak bilatuz, baina antza denez filmak

musika denak errefusatu egiten zituen, ez zetorren bat. Ohikoak zen musika

tradizionalak ez zuen konektatzen irudiek transmititzen zituzten irudiekin, hau da,

sentimentalegia zelako edota sinpleegia askotan. Erronka handia izan zen hori, izan ere

lehenago aipatu moduan film honei ez zaio genero zehatz bat egokitzen, eta ondorioz

ezta ere estilo zehatz bateko konpositore bat. Baina azkenean Philip Glass

musikariarekin lortu zuten musika batekin euren lana osatzea.

Niri pertsonalki iruditu zait musikak lagundu egiten duela istorioa jarraitzera, azkenean

trama oso konplikatua da eta zentzu batean ulertzera iritsi nahiteke zer nolako pisua eta

garrantzia zuen musikak aspektu horretan. Erosoa egiten da, lagungarria.

Aurreko horri erreferentzia eginez, Philipek dio filma ikusi zuen lehen aldian konturatu

zela lan horrek behar zuen musika neurri batean argumentuak eta istorioak zuen egitura

erakutsi behar zuela. Bere hitzetan, musikak filmean zehar gidari moduan jokatzen du.

Horregatik ondorioztatu daiteke musikaren bidez lortu nahi dena filma hobeto ulertzea

dela eta aldi berean ikusleak istorioak dituen barne trama horiek elkar erlazionatu eta

lotura egitea.

Gainera Philipek esaten du musika bera idatzi zuela filmean ditugun hiru istorioentzat,

baina guztiak bertsio ezberdinak, pertsonaia bakoitzari bat egokitzen zitzaion. Horrekin

aldi berean zer lortzen du? Film guztian zehar musika berbera denaren itxura ematea,

eta horrek azkenean hiru istorioak batu egiten ditu aldi berean.

Musikaren amaitzeko, detaile konkretu bat aipatu nahiko nuke. Filmean zehar irudipena

izan dut une zehatz batzutan erlojuen “tik-tak” zarata entzuten zela, eta horrek ere agian

zerikusia dauka bai izenburuarekin eta baita ere egun bakar bateko 24 orduak erakusten

zaizkigunez, ordu horiek igarotzen ari zirelaren seinale moduan.

4. MAILA FIGURATIBOA

Azken atal honetan aurreko ataletan ikusi ez ditugun zenbait gauza aztertuko ditugu.

Nahiz eta lehenago ere anailisian zehar aztertu ditugun filmeko hainbat xehetasun,

hemen beste pare bat simbolo eta metafora ikusiko ditugu.

Laura hotelera joaten denean, suizidatzeko saiakera egiten duenean, ohera jarri aurretik

oinetakoak kentzen ditu, eta honek badu erlazioa Virginia bera suizidatzea doanean

berak ere oinetakoak kentzen dituelako uretara sartu aurretik. Horrek askatasun

esanahi bat du une horietan, euren bizitzarekin nazkatuta daudela eta ihes egiten

dutenaren seinale moduan.

Richard ume bat denean oraindik, bere ama hotelean dagoelarik bera bere bizilagunaren

etxean dago jostailuzko etxetxo batekin jolasean, non une batean eraikuntza txikitu eta

behera botatzen duen. Filmean gainera argi eta garbi erakusten dute, garrantzia ematen

diote, eta horren bitartez erakutsi nahi duten euren familia suntsitzen ari delaren islada.

Hiru emakumeak askotan ohean aurkitzen dira botata, eta hor dauden une horietan

mundutik aislaturik bezela aurkitzen dira, babestuak egongo balira moduan, gordeta.

Horretaz gain, ulertu daiteke hiru emakumeen istorioetako antzekotasunak ispilu baten

modura, hau da, kasu honetan ez dago fisikoki objektu hori baina sinbolikoki hori

erakutsi ahal dezake, nola emakume bat bestearen islada den kasu askotan, ekintzak

jarraipenagatik edo errepikapenagatik kasu askotan ikusi dugun moduan.

Badira beste hainbat detaile guztiz argi eta ulergarriak ez direnak, esaterako janariari

ematen zaion garrantzia xehetasun plano horiekin, zein sinbologia ote dauka atzean?

Motiboei dagokionez ere, baditugu errepikapen moduan ematen diren batzuk ekintza

batzuk eta gainera pertsonaia ezberdinek burutzen dituztenak; esaterako ohetik jaiki,

gosaldu eta loreak jartzen dituzten sekuentziatan.

Aldi berean esanguratsua da esaldien errepikapena ere, adibidez Virginia Wolf eta

Richard-ek esaten dutena “No creo que haya dos personas que hayan sido más felices

que nosotros”.

Bestalde, bada beste esaldi bat sinbologia aldetik aztergai jarri dezakeguna, izan ere

nobelaren bitartez eta gero istorioan islaturik, honen iraupenari egiten diolako

erreferentzia "Una mujer en un día... y ese día es su vida".

BIBLIOGRAFIA

Atal honetan lan honetarako erabilitako hainbat euskarri bibliografiko eta interneteko

errekurtso eta blogarien artikuluak daude. Hala ere, aipagarria da film honetarako

eskuratutako DVD-an “extren” atalean filmaren inguruko lau dokumental zeudela eta

horiek ere erabili ditudala; horien artean “La mente de Virginia Wolf”, “Las vidas de Mrs.

Dalloway”, “La musica de Las horas” eta “Tres mujeres” ikus-entzunezkoak.

· Celia Romea Casto - Cine de literatura , Las horas (2012)

http://www.cine-de-literatura.com/2012/05/hours-las-horas.html

· María Caballero Wangüemert - Rosario Ferré y Virginia Woolf, o del impacto de ciertos

feminismos en Hispanoamérica (2003)

http://publicaciones.ua.es/filespubli/pdf/02125889RD14455598.pdf

· José Miguel Jiménez y Pedro M. Martínez - Las 10 mejores bandas sonoras de la historia

del Cine (2007)

http://www.margencero.org/musica/10mejores/philip_glass.html

·LAS HORAS: UNA REFLEXIÓN SOBRE LA DEPRESIÓN Y LA CRISIS EXISTENCIAL (2012)

http://www.cineypsicologia.com/2012/08/las-horas-una-reflexion-sobre-la.html

·María Herrera Giménez - Las horas: análisis filmográfico desde la Salud Mental (2013)

https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/4222174.pdf

·Raul Liebana - Al rescate de la memoria de Virginia Woolf (2009)

http://www.elespectadorimaginario.com/las-horas-al-rescate-de-la-memoria-de-

virginia-woolf/

·Wikipedia – Las horas

https://es.wikipedia.org/wiki/Las_horas

No hay comentarios
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 12 páginas totales
Descarga el documento