Arqueologia, Apuntes de Arqueología. Universitat de Barcelona (UB)
paco_porras
paco_porras

Arqueologia, Apuntes de Arqueología. Universitat de Barcelona (UB)

7 páginas
15Número de visitas
Descripción
Asignatura: Arqueologia, Profesor: , Carrera: Història, Universidad: UB
20 Puntos
Puntos necesarios para descargar
este documento
Descarga el documento
Vista previa3 páginas / 7
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 7 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 7 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 7 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 7 páginas totales
Descarga el documento
Diapositiva 1

II.ATALA: ERDI AROKO GIZARTEEN ARKEOLOGIA 3.Kontzeptuak, mugak eta ibilbide historiografikoa

•Lehenengo problematika muga kronologikoa definitzea izango litzateke, batez ere Antzinate eta Erdi Aroaren artean. •Egile batzuen ustez, Erdi Aroa VII. edo VIII. mendean hasten da; beste joera batzuek nahiago dute V-X mende arteko aldi luzea Goi Erdi Arotzat hartu. •Desberdin hauek ikuspuntu teorikoekin zerikusia daukate: noiz amaitzen dira egitura sozialak, ekonomikoak edo politikoak “klasikoak” eta noiz hasten dira feudalak?. •Egia esateko, V. eta VII. arteko aldi horrek (historiografia tradizionalean mende ilunak deiturikoak) Erdi Aroko arkeologoak eta klasikoak hurbildu ditu, guztiak helburu komun batekin: Erromatar Inperioaren amaiera eta erregimen feudal batera trantsizioa. •Azken joera historiografikoek Goi Erdi Aroaren barruan kokatzen dute Antzinate Beranta (V-VII). Edozein kasutan, trantsizio-aldia da: erromatar egiturak eta baloreak desagertzen dira eta forma berriak sortzen dira, feudalismoaren oinarriak ezartzen.

Erdi Aroko arkeologiaren ardatz nagusiak: Hastapenak: lehen seinaleak, metodologiarik gabekoak, aztarnategien deskripzioak eta nekropolien indusketak dira. Joera hauek XX. mendera arte mantenduko dira, politiko eta kulturaleko mugimenduak jarraitzen (batez ere XIX. mendean).

•Erromantizismoak Erdi Aroko arkitekturaren edertasuna aldarrikatzen du, ilustrazioa eta klasizismoaren kontra. •Estatu nazionalek oinarri ideologikoak behar dituzte: barne-kohesioa, identitatea eta historiko-jatorriak (kasu batzuetan mitologikoak). Testuinguru honetan, herri germaniarrak protagonistak bihurtzen dira Europan. •kristau-arkeologia garatuko da, erlijioaren jatorriak (eta erlijio interesak defendatzen) eta etniko-desberdinak.

•II. Mundu Gerraren ostean Hiri-Arkeologia hedatzen da Europa osoan, beharrezko berreraikitze prozesuak aprobetxatzen. Ikerketa hauek hirien eboluzio historikoari buruzko ezagutza (ikuspuntu diakronikoa eta globala) bultzatzen dute.

•Leku “biziak” dira eta, hasieratik, Arkeologiaren eta kontserbaziorako ereduen arteko harremanak estutzen dituzte (ondarearen azterketa, kudeaketa eta babesa).

•Azken hamarkadatan, Arkitekturaren Arkeologiak erraminta teoriko eta praktiko ezinhobeak eman dizkie adituei eraikinen “bizitza historikoa” ikertzeko eta zaharberritzeko kriterioak.

Murgako dorrea, Aiara (Araba)

XIV. mendea XV. mendea

XVI. mendea XVII. mendea

Beste eremu nagusia landa-ingurua izan da: •Frantziako Annales eskolari (eta bere eragina geroko lanetan) zor diogu historiako gizarte-maila guztiak (nekazariak) eta eremu guztiak ezagutzeko lehen ahaleginak (eguneroko bizitza, basabazterrak, mentalitatea, feudalizaio-prozesuak etab.). •Hala ere, orain dela gutxi arte, herrixkak ikusezinak izan dira, nekropoliak edo elizak izan ezik. •Induskatzeko eta ikertzeko era berriekin (Paisaiaren Arkeologia) eremua indartu egin da: landa-inguruaren garrantzia (lurraldearen antolaketa, produkzio-zentruak, uraren erabilera, etab.).

Erregistro materiala eta dokumentuen arteko adostasunak eta adostasunik eza:

•Erregistro materiala garrantzitsuagoa dirudi dokumentu historikoak gutxitzen direnean; Behe Erdi Aroan arkeologia erabiltzen da, gehienez, eguneroko artefaktuak eta jende xumearen kultura materiala ezagutzeko.

•Argi dago arkeologiak eta historiak erabiltzen duten informazioaren izaera desberdina dela eta, horregatik, emaitzak ere desberdinak izan daitezkela, baina Historiak planteatzen dituen galdera guztiak erantzuteko komenigarria da (edo ezinbestekoa) kolaborazioa edukitzea.

•Erdi Aroko Arkeologiak ahalegin gehiago egin ditu hasierako mendeetan, beharbada Behe Erdi Aroan dokumentazio idatziarekin nahikoa dela pentsatzen, edo esparru hori dokumentalisteena dela usten.

No hay comentarios
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 7 páginas totales
Descarga el documento