Arqueologia, Apuntes de Arqueología. Universitat de Barcelona (UB)
paco_porras
paco_porras

Arqueologia, Apuntes de Arqueología. Universitat de Barcelona (UB)

2 páginas
5Número de descargas
21Número de visitas
100%de 2 votosNúmero de votos
Descripción
Asignatura: Arqueologia, Profesor: Pelai Pagès, Carrera: Història, Universidad: UB
20 Puntos
Puntos necesarios para descargar
este documento
Descarga el documento
Vista previa2 páginas / 2
Descarga el documento

Tentecarreta-ko katakunba Erromatarrak

IV. mendearen bigarren erdialdetik, V. mendearen hasierako epe bitartean erakitako katakunbak ditugu, epe honetan ez zen oso ohiko Erromatar Inperioan katakunbak eraikitzea, beraz, kasu hau berezia eta bakarra da Espainia mailan.

Aztarnategi hau aurkitzen dugun lekua Tentecarreta da, Kordoban. Hau aztertzerakoan aipatzekoak dira inguruko faktoreak, izan ere, aztarnategi hau dagoen lekua ur iturri ugari ditu, lur emankorak aurkitzen dira bertan eta posizio estrategiko bat dauka, faktore hauek katakunba hauen eta herrixka erromatar baten kokapenean zer esana dutela argi dago.

Inguruko faktore lagungarri hauek kontuan harturik, Tentecarreta-ko herrixka erromatarra protohistoriatik Erdi Arora arte iraun zuela esan beharra dago, baldintza onak baitzituen. Gaur egun oraindik aurki ditzakegu bistara aro erromatarreko aztarna materialak.

Katakunbak kristauek erabilitako ehorzketa gune kolektiboak dira, hauen erabilera III. eta IV. mendeen artea dokumenta genezake. Definizioz, katakuna lurpean dagoen edozein hilerri da, originalak beste helburu batzuekin egindako tunelak bererabili egiten zituzten, edo bestela lurrean eskabatzen zuten pasadizo hauek egiteko.

Katakunba hauek lurazpian dauden pasadizo sare estu eta komplexu bat osatzen dute, pasadizo hauek bi pertsonen zabalera edo gutxigoko zabalera zuten eta paretak eskaiolaz edo bestelako materialez estaliak zeuden hauek inpermeabilizatzeko. Pertsonen gorpuak paretetan zeuden laukizuzen formako zuloetan sartzen zituzten, loculi bezala ezagutzen direnak, edo kamara funerarioetan, cubiculi bezala ezagutzen direnak. Bigarren hau maila sozial altuago batera atxikitzen zitzaion. Katakunbetan ere nitxoak aurkitzen ziren, hauek arku forma zuten, arcosolium bezala ezagutuak eta bertan martirren gorpuak aurkitzen ziren. Katakunba hauen sarreretan kasu batzuetan banku moduko batzuk dira ageri, hauek ehorzketa banketeak eta zeremoniak ospatzeko erabiltzen ziren. ospatzeko erabiltzen ziren. Ohitura hau paganoetatik harturikoa da eta denboran zehar aldatu egingo da.

Kristautasunaren garapenarekin batera katakunben ohitura alde batera utziko da IV.mendearen amaieran eta aire libreko hilerriak hasiko dira nagusitzen, ohitura aldaketa hau hain zen garrantzitsua non Erdi Aroan Erromako katakunbak peregrinazio gune bezela erabiliko direla.

Inperio erromatarrean gutxi dira katakunbak, eta Tentecarreta-ko hau bakarra da Espainian. Katakunbak leku garaietan eraikitzen ziren, drainatze metodoak erabiliz pasadizo hauek moldeatzen ziren, baina gaur egun lur azpiko uren maila ez da garaiko bezalakoa, galeria hauen altura berean edo are gorago kokatzen da.

Honen ondorioz, katakunba hauetan derrunbe eta bestelako fenomenoak jaso dira egitura originala aldatuz. Saiakera ezberdinak egin dira derrunbe huaek ekiditeko eta jasoz gero konpontzeko eta egitura osoa ahalik eta gutxien hondatzeko. Gaur egun, pasadizo sare honen zati handiena ezin da bisitatu, bakarrik gurutze formako pasadio egitura bat kontserbatzen da punto kardinalen arabera antolatuta dagoena.

Galeria hauek oso estu eta meharrak dira, bere kontserbazioa ez da oso ona, baina lehen aipaturiko fenomenoek bere egitura aldatu badute ere, oraindik pasadizoetako sabaietan margo polikromatuak bereizten dira eta lurrean eraiki zen garaiko adreilu zatiak aurkitu ditzakegu lokatzea semi- enterraturik. S galeria, bi galeriak elkartzen diren gurutzaduran 2,5 metroko luzera duena, ehorzketa kolektibo bat hartzen du, eta bertan aurkituriko giltzaren papera betzen duten burnizko bi zetroek adierazten dute bertan jerarkia maila bat zegoela. Honen arabera, katakunban gurutzadura hau da leku pribilegiatuena, horrela gradualki jetsiz kokapena maila sozialaren arabera. Hobeto ulertzeko, ondorengo elizetan eraikiko diren abside gunea aldera daiteke aipatutako gurutzadura honekin, non aldare nagusia, santuen erlikiak edo pertsonai garrantzitusen tunbak kokatuko dira.

E galeriaren hasierako ezkerreko paretan, loculi edo nitxo bat aurki dezakegun bertan

pertsona bat zegoen postura fetalean hilobiraturik. Honen inguruan lurperaturik jarroiak, koilareak, eraztun bat eta zeramikazko piezak aurki daitezke, gainera, kontserbazio maila oso ona dute objetu hauek. Era berean, ugariak dira txanponak, zeramikan tipologiaren azteretarekin batera hauen azterketa aztarnategi hau datatzea ahalbidetu du, kristo ondorengo laugarren eta bostgarren mende hasiera bitartean.

No hay comentarios
Descarga el documento