Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad

Historia iruzkina 17.testua Erantzunkizun politikoen legea, Exámenes selectividad de Historia de España

17.testu iruzkina Erantzunkizun politikoen legea. Selektibitateko probarako baliabideak

Tipo: Exámenes selectividad

2020/2021
En oferta
30 Puntos
Discount

Oferta a tiempo limitado


Subido el 30/04/2021

juenpuertas
juenpuertas 🇪🇸

5

(2)

1 documento

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Historia iruzkina 17.testua Erantzunkizun politikoen legea y más Exámenes selectividad en PDF de Historia de España solo en Docsity! 17.TESTUA: Erantzunkizun politikoen legea Sarrera: Iruzkindu behar dugun testua Erantzunkizun Politikoen Legea da, hau da, 1939ko otsailaren 13an BOEn argitaratutako testua. Testuaren forma kontuan izanik, juridikoa da lege bat delako. Lehen mailakoa da jatorrizko testua delako. Edukien aldetik, politikoa da gehienbat, baina gizarteko gaia ere du. Testu publikoa da BOEn argitaratu zelako. Hedapen nazionala du, baina erregimenaren aurka zihoazenentzat gehienbat dago zuzenduta. Testu honen egilea Franco da, gobernu burua. Francok azkenean erregimen totalitarioaren agintea bere gain hartu zuen, 40 urtez diktadura ezarriz. Garai honetan, armadak botere guztia Francoren esku ustea erabaki zuen. Militarrek eta elizak ospe handia lortu zuten. Testu honen helburua matxinada gorrian parte hartu zutenei, hau da, erregimenaren kontra joan ziren guztiei, ezarriko zaizkien zigorrak ezagutzera ematea da, artikuluen bitartez. Analisia: Testu honen helburua matxinada gorrian parte hartu zutenei ezarriko zaizkien zigorrak ezagutzera ematea eta azaltzea da, artikuluen bitartez. Lehen paragrafoan legearen helburua argi geratzen da: matxinada gorrien aldekoen errua kentzea. Epaimahaietan Armada, Magistratura eta FET y de las JONS-eko kideak egongo dira. Azken hori Frankismoan zehar egondako alderdi politiko bakarra da. 1.art: 1934ko urriaren 1etik (Asturiaseko iraultza) 1936ko uztailaren 18ra bitartean egindako matxinada gorriak eta 1936ko uztailaren 18tik aurrera Mugimendu Nazionalaren aurkako ekintzak epaituko dira, bai pertsonak baita erakundeak. Hau da, Erregimenaren eta haren ideologien eta legeen aurka zihoan edonork zigorra jasoko zuen, bai kartzelaratzea, exekuzioa edo erbesteratzea. 2.art: Fronte Popularra legez kanpo uzten da. Fronte Popularra ezkerreko alderdien koalizioa eta 1936ko otsailean hauteskundeak irabazi zituen alderdia da. Beraz, koalizioko alderdi guztiak legez kanpo utzi zituen, baita separatistak ere, EAJ adibidez. 3.art: Legez kanpo geratu diren alderdiek eskubide eta ondasun guztiak galduko dituzte. Komentaketa: Testu hau bere osotasunean ulertzeko, bere testuingurua aztertu behar dugu. Frankismoa Franco jeneralak Gerra Zibila irabazi ondoren ezarritako erregimenari historian eman zaion izena da. Hasieratik amaierara, erregimen frankista diktadura izan zen, Frankok aginte guztiak bere esku izan zituen Espainian. Gerra Zibila amaitu ondoren, diktadura militarreko ia 40 urteko epealdi luzea etorri zen; erregimenak luze iraun zuen frankismoaren egokitzen jakin zuelako, erabateko kontrola izateagaitik eta zapalkuntza orokortua izan zelako.