La Selva Esmeralda, Proyectos de Derecho de Nacionalidad
markel.galbetearnanz1
markel.galbetearnanz1

La Selva Esmeralda, Proyectos de Derecho de Nacionalidad

14 páginas
1Número de descargas
1000+Número de visitas
Descripción
Familia estatubatuar bat Brasileko Amazonas oihanean dago aita eraikuntza-konpainiako langile bat delako. Ingenieroa da eta bere konpainiak presa bat ari da eraikitzen bertan. Egun batean, bere zazpi urteko semea, Tom iz...
20 Puntos
Puntos necesarios para descargar
este documento
Descarga el documento
Vista previa3 páginas / 14
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 14 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 14 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 14 páginas totales
Descarga el documento
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 14 páginas totales
Descarga el documento

LA SELVA ESMERALDA

LA SELVA ESMERALDA

a Egin filmaren laburpena (gehienera jota, 10 lerro).

Familia estatubatuar bat Brasileko Amazonas oihanean dago aita eraikuntza-konpainiako langile bat delako. Ingenieroa da eta bere konpainiak presa bat ari da eraikitzen bertan. Egun batean, bere zazpi urteko semea, Tom izenekoa, oihanean dabil gurasoetatik ez oso urrun. Halako batean, tribu ikusezina deituriko indigena talde bateko kide batek bahitu egiten du. Tom tribu honen barnean hazi, hezi eta gizon bihurtzen da, eta tribuaren partaide bihurtzen da. Dena den, aitak ez du amorerik ematen, eta hamabost urte pasa ondoren, bere semea aurkitzen du. Aitak, Tomi etxera itzultzeko eskatzen dionean honek ezetz esaten dio, hura bere bizitokia eta bere familia zelako, eta bertako bat sentitzen zelako. Beraz, Tom-en aita berriz hirira itzultzen da. Baina zuhaitzak mozten ari direnez, oihana geroz eta txikiagoa bilakatzen ari da, eta ondorioz espazioa txikitu egiten da. Honek Tribu ikusezina Tribu basatiekin elkartzea dakar, eta basatiek ikusezinen herrixka guztia suntsitzen dute, bertako bizatnle asko akabatzen dituzte, buruzagia barne, eta emakumeak bahitu egiten dituzte, haien artean, Tomen emaztea. Tom, tribuaren agintari bihurtzen da, eta bere aurreko liderrak egingo zuen bezala, basatiek bahitutako neskak salbatzera abiatzen da. Hau lortzeko bere aitaren laguntzaz baliatzen da, konfidantza handiagoa lortuz berarekin. Azkenik, emakumeak prostituzio lanetan zeuzkaten lekura iristen dira eta hauek salbatu egiten dituzte, baina oraindik badago beste arazo bat: zuhaitzak mozten jarraitzen dutela eta oihanik gabe gelditzen ari dela. Orduan, Tomek hau ikusita natura deitzea erabakitzen du, igelak deitzea zehazki. Igelen kantuak euri zaparrada ikaragarria eragiten du, inundazi ikaragarriak sortuz eta presa erabat txikituz.

b Nolakoa da “tribu ikusezinaren” bizimodua? Deskribatu tribu horretakoek bizimodua nola ateratzen duten; hau da, azaldu nola lortzen dituzten: jatekoak, ehiza, babeslekuak, arropak, etab.

Tribu ikusezinaren bizimodua nahiko sinplea da, hau da, gutxirekin konformatzen dira, edo, gutxirekin ordez, behar beharrezkoa dutenarekin zehatzago. Tribu honek lotura estua eta bitxia du inguratzen dituen naturaren elementuekin eta ingurumenarekin. Izan ere, inguruarekin eta animaliekin erlazio psikiko baten bitartez konektatzen dira. Bigarren jaiotza deitutako errituan, heldu bihurtu behar denari nolabaiteko droga ematen diote, bisio bat izatea ekartzen diona, bakoitza bere izaerarekin lotzen duen

animaliari buruzko bisioa hain zuzen. Animalien ezpiritu hoiek indigenei

laguntzen diete, jarraitu behar duten bidea eta objetiboa azaltzen diete bisio psikiko horretan, edota ze baliabide behar dituzten nahi duten objetibo hori lortzeko. Hauek, gizaki zuriak ez bezala, naturaren baliabideak ez dituzte inoiz batzertzen, eta baten bat ez badute beharrezkoa, dagoen moduan uzten dute, eta ez dute suntsitzen aurrekoek bezala. Jatekoak ehizaren bitartez lortzen dituzte, edota zuhaitzek eskeintzen dituzten fruituak lortuz. Ehizan jardun ahal izateko, gezietaz eta arpoietaz baliatzen dira , hau da,beraiek egin dituzten armetan, etxean eraikiak. Plaza itxurako bizitoki batean bizi dira, oso bitxia bena. Etxebizitzak zirkulo bat eratzen dute eta zirkulo erdian plaza moduko bat dago, eguzkia bertan zuzen jotzeko eta festa egunetan bertan errituak eta bestelako tradizioak egiteko. Jantziari begiratuz, bai emakumeek eta bai gizonezkoek beheko aldea daramate estalirik, trapu moduko batean. Hori bai, apaingarri eta margo asko dauzkate gorputzean zehar, esaterako Tomik aurpegi osoa margotua dauka, begiak urdinez... Margo, apaingarri eta jantzi hoiek kamuflatzeko prestatuak dira, hau da, joien bidez eta bere izenak esaten duen bezala, inbisibilizatu egiten dira.

c Nolakoa da mundua tribu ikusezinaren kosmobisioaren arabera?

Munduaren erdigunea Amazonas oihana da tribu ikusezinaren kosmobisioaren arabera. Amazonasetik edo beraiek mundu deitzen duten horretatik kanpo dagoen oro txarra eta gaiztoa da beraien ustez, eta beraien lurraren suntsitzailetzat eta gaizkiletzat hartzen dituzte. Esate baterako, gizon zuriei termitak deitzen diete, beraien lurrera iritsi eta bere maltzurkeriarekin bere zuhaitzak eta landareak suntsitu egiten dituzte, termitek bezala, hau da, oihana jaten ari direlako. Amazonas edo oihana gorputz baten bihotza bezalakoa da beraientzat, eta honi jarraituz, beraien ustez Amazonas ibaia bukatzen den muga da lurra eta planeta osoa bukatzen den muga, eta hortik harago ez dago ezer ez beraien ustez. Hau da, kosmobisio oso itxia dute, eta bere lurrari eta tradizioei oso loturikoa.

d Zein harreman dute tribu ikusezinekoek “tribu basatikoekin”?

Beraien arteko harremana oso txarra da. Hasiera batean ez zegoen ia harremanik,

ikusezinak basatien beldur ziren, baina bakoitzak bere lurrak zituenez, ez zuten gehiegizko harremanik. Hauen beldur dira oso agresiboak eta basatiak direlako, izenak dioen bezala, eta beste tribuen lurraldeak suntsitu egiten dituzte eta bertako biztanleak hil. Honenondorioz eta beste arrisku guztiei aurre egiteko, tribu ikusezineko partaideek beraien burua kamuflatu egiten dute, inbisibilizatu. Hau da, tribu horretako partaideek nahiago dute alde egin inork ez ikusiz eta borrokarik ez izanez indarra erabiltzea baino bere aurkariaren kontra.

e Nola egiten diete aurre gaixotasunei tribu ikusezinekoek?

Tribu ikusezinekoek sua hartzen zuten sendatzeko elementua bezala. Tribuko buruzagiak sua eskuan hartzen zuen erritu magiko bat balitz bezala eta gaixo zegoenaren gorputzetik pasatzen zuen, barneko gaizki eta gaixotasun guztiak joan zitezen, honekin batera hitz klabe modukobatzuk erabiliz. Prozedura hau erabili zuen ikusezinen tribuko buruzagiak Tomen aita haiengana iristean, zaurituta dagoela. Zaurituta dagoenez, sukarra hasten zaio eta metodo honen bidez eta deskantsatuz mina pasatu egin zitzaion.

f Nola bizitzen dute tribu ikusezinekoek heldu edo nagusi bihurtzeko momentua? Zer erritu eta ohitura praktikatzen dituzte?

Tribu ikusezinekoentzat bizitzako momentu garrantzitsuenetako bat zen, ospakizun baten antzera bizitzen dute heldu edo nagusi bihurtzeko momentua. Bigarren jaiotza bat denez, berriro sortze moduko bat da, baina indarturik oraingoan heldua izanda. Nerabezarotik heldu izatera pasatzean, erritu bat betetzen zaio neska edo mutiko horri (pelikulan Tom-i erritua nola egiten dioten ikusten da), eta tradizio horretan, Bigarren Jaiotzaren erritua hain zuzen ere, inurri handi batzuk jartzen dizkiete gorputzean zehar, ikaragarrizko markak uzten dizkietenak. Horrela, modu batean esanda, minari eutsiz eta hau gaindituz indarberritu egiten da pertsona heldu bihurtuz momentu horretan. Herri osoa joaten da erritu honetara, eta ikaragarrizko garrantzia ematen diote, biziztako momenturik garrantzitsuena bezala hartzen baitute.

g Nolakoa da ezkontzeko erritua tribu ikusezinaren baitan?

Lehenik eta behin, gustoko duten neska korrikan jarraitzen dute hau harrapatu arte.

Hau harrapatzean, neskaren aitari berarekin ezkontzeko baimena eskatzen dio mutikoak, eta honek baietz esaten dionean, mutikoak neska makil batekin jotzen du kopetan, konorterik gabe utziz. Orduan, oihanean zehar eramaten du besoetan, gero oihanean barrena muxukatu eta berarekin harreman sexualak izan ditzan. Ondoren gaua ailegatzean festa alai bat ospatzen dute herritar guztiek, dantzatuz su inguruan eta jantzirik onenak eta apaingarriak jantziz. Ezkonberriak, batera lo egiten dute bere ezkontza adierateko, hau da, ezkonberri direnen adierazle da bertan gaua elkarrekin ematea.

h Tribu ikusezinaren sinesmen arabera, nolakoa da bizien eta hildakoen arteko harremana? Zer egin behar dute harreman hori mantentzeko?

Tribu ikusezinaren sinesmen arabera, bizien eta hildakoen arteko harremana oso estua eta iraunkorra zen. Hau horrela izateko hildako bat zegoenean erritu moduko bat egiten zuten: gorputza erre egiten zuten, eta zatiak edo errautsak urarekin nahasten zituzten. Ondoren, tribuko partaideek nahastearen zati bat edaten zuten, eta horrela hildakoa bere ondorengoen gorputzetan biziko zela uste zuten, hau da, bere aurreko guztiak bere barnean zituztela uste zuten, arbaso guztiak, generazioz generazio horrela biziraun dutenak hain zuzen ere.

i Tribuaren sinesmenen arabera, zein izakik babesten dituzte tribukideak? Nola komunikatzen dira eurekin?

Tribuaren sinesmenen arabera, tribuko partaide bakoitzak animali babesle bat dauka. Bigarren Jaiotza deituriko errituan, heldu egin behar denari drogak sartzen dizkiote makiltxo batzuen bidez, eta horrek nolabaiteko bisio psikikoak izatea ekartzen dio. Bisio horretan, bere izaerarekin erlazioa duen animali bat ikusten du pertsonak, bere bizitzan jarraitu behar duen bidea eta nora joan behar den azaltzen diona. Gidari moduko bat da animalia, eta aldi berean babesle modukoa. Esate baterako Tom arrano batekin erlazionatu zen, eta arrano horrek esan zion ikusezin bihurtzen zuten harriak non aurkituko zituen, eta hauetara iristeko ze bide hartu behar zuen.

j Zure iritziz, zein mezu luzatzen du pelikulak halako tribuen eta gizaki zuriaren arteko harremanen inguruan?

Nire ustez, gizaki zuriaren egoismoa eta bere harrotasuna nabarmentzen du, hau da,

bere pertsonan eta onuran pentsatzen duela bakarrik, eta ez besteek edo ondoko gizarteek izango dituzten ondorioetan (pelikulan argi ikusi daiteke nola errukirik gabe zuhaitzak mozten dituzteten, bertakoei egiten dieten mina kontuan hartu gabe). Hau da, berdin zaie besteei zer gertatzen zaie, bere onura esta bere objetiboak lortzen badituzte, eta hori besteak mespretxatuz egiten du, hau da, gizaki zuriak beste gizarte etniko hoiek, tribu hoiek gutxiestu egiten ditu, izan ere, ez daudenez bere gizartea bezain aurreratua eta garatua teknologia berrietan eta zientzi berrietan, hau da, ez dituztenez medio berdinak, atzeratutzak hartzen dituzte, jende pobre eta ezjakinak bezala hain zuzen ere. Gainera, tribuei mespretxu hori eta bere gainjartze hori tribuko emakumeekin duten jarreran islatzen da baita ere, emakume indigenak prostituzioan erabiltzen dituztelako, plazera lortzeko objetuak balira bezala ikusten dituzte.

k Zein da, zure ustez, filmaren zuzendariak luzatu nahi duen mezua? Zer iritzi duzu zuk gaiaren inguruan?

Zuzendariak badakienez pelikula ikusleak lehen munduko gizaki zuriak izango direla, hain egoistak ez izatera bultzatzen ditu, izan ere, gure onura bilatzen dugu bakarrik, eta ez zaigu inporta ze baliabide eta baliabide joiek ekarriko dituzten ondorioak besteengan gure objetiboa lortzen badugu. Horregatik,nire ustez, eskatzen duena da bakoitzaren onuragatik hainbeste ez jokatzea, egoistak izatea, eta gehiago guztion onura hartzea kontuan, nik nahi dudana lortzea ondokoa mindu gabe. Eta askotan edo gehienetan hori arrazagatik egiten dugu, beltzarana delako edo txinatarra delako, eta berak bultzatzen duena da berdin duela nongoa eta zer pentsaera duen ondokoak, guztion onura bilatu behar dela ondokoa mindu gabe. Bestalde, Amazonas oihanaren egoera larriaren berri emtane digu eta kontzientziatzen gaitu, gure planetaren birikak denarekin zer ari garen egiten ikusteko eta bertakoekin baita ere. Beraz, baita ere Amazonas mantentzea eta bertan dauden gauza ikusgarriak zaintzera bultzatzen gaitu, bestela, horrela jarraituz gero, oihanarekin amaituko dugulako.

No hay comentarios
Esta solo es una vista previa
3 páginas mostradas de 14 páginas totales
Descarga el documento