Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Bibliografías y referencias: Sistemas y estilos - Prof. Fano, Apuntes de Psicología

Diferentes estudios relacionados con sistemas y estilos de bibliografías y referencias en diferentes campos de la investigación. Se analizan los sistemas de referencias bibliográficas de diferentes autores y se ofrecen recomendaciones sobre cómo citar y referenciar correctamente según distintos estilos como apa, ieee, vancouver, chicago y harvard.

Tipo: Apuntes

2016/2017

Subido el 09/12/2017

upv8
upv8 🇪🇸

3.5

(6)

7 documentos

1 / 5

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak
Lan akademiko baten alderdirik garrantzizkoenetako bat ¿eta ezezagunetako bat ere bai, aipuak eta
erreferentziak egiteko sistema da.
Erreferentzia bibliografikoa: Dokumentu bat zalantzarik gabe identifikatzeko datu funtsezkoak dira.
Zerrenda moduan azaltzen dira lanaren testuaren bukaeran.
Adibidea:
Mukherjee, B. (2009). The hyperlinking pattern of open-access journals in library and information
science: A cited citing reference study. Library & Information Science Research, 31 (2), 113-125.
Aipua: Aipu bat erreferentzia labur bat da, lanaren testuan txertaturik dagoena, eta datua, ideia, teoria,
etab. zein iturritatik hartu zen identifikatzeko balio duena. Aipuak bere erreferentzia eduki behar
du bibliografian.
Adibidea:
(Mukherjee, 2009)
Bibliografía: Lanaren testuaren bukaeran eransten den erreferentzia zerrenda da. Gutxienez, testuan
sartuta dauden aipuak islatu behar ditu.
Adibidea:
Cobo, M. et al. (2010). Science mapping software tools: Review, analysis, and cooperative study among
tools. Journal of the American Society for Information Science and Technology, 62(7), 1382-1402.
Hull, D., Pettifer, S.R. eta Kell, D.B. (2008). Defrosting the digital library: bibliographic tools for the next
generation web. PLoS Computational Biology, 4(10), 1–14.
Mukherjee, B. (2009). The hyperlinking pattern of open-access journals in library and information
science: A cited citing reference study. Library & Information Science Research, 31(2), 113-125.
pf3
pf4
pf5

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Bibliografías y referencias: Sistemas y estilos - Prof. Fano y más Apuntes en PDF de Psicología solo en Docsity!

Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak

Lan akademiko baten alderdirik garrantzizkoenetako bat ¿eta ezezagunetako bat ere bai, aipuak eta erreferentziak egiteko sistema da.

Erreferentzia bibliografikoa : Dokumentu bat zalantzarik gabe identifikatzeko datu funtsezkoak dira.

Zerrenda moduan azaltzen dira lanaren testuaren bukaeran. Adibidea:

Mukherjee, B. (2009). The hyperlinking pattern of open-access journals in library and information

science: A cited citing reference study. Library & Information Science Research , 31 (2), 113-125.

Aipua: Aipu bat erreferentzia labur bat da, lanaren testuan txertaturik dagoena, eta datua, ideia, teoria,

etab. zein iturritatik hartu zen identifikatzeko balio duena. Aipuak bere erreferentzia eduki behar

du bibliografian.

Adibidea :

(Mukherjee, 2009)

Bibliografía: Lanaren testuaren bukaeran eransten den erreferentzia zerrenda da. Gutxienez, testuan

sartuta dauden aipuak islatu behar ditu.

Adibidea :

Cobo, M. et al. (2010). Science mapping software tools: Review, analysis, and cooperative study among

tools. Journal of the American Society for Information Science and Technology, 62(7), 1382-1402.

Hull, D., Pettifer, S.R. eta Kell, D.B. (2008). Defrosting the digital library: bibliographic tools for the next

generation web. PLoS Computational Biology , 4(10), 1–14.

Mukherjee, B. (2009). The hyperlinking pattern of open-access journals in library and information

science: A cited citing reference study. Library & Information Science Research , 31(2), 113-125.

Egia esan, garrantzitsuagoa da koherentea izatea aipuetan eta erreferentzietan erabiltzen

den estiloa baino. Garrantzitsuena da aipuak eta erreferentziak beti modu berean egitea edo estilo

berari jarraikiz. Estilo zehatz bat erabiltzeari edo aipuak eta erreferentziak egiteari dagokionez, argitaratzera goazen aldizkariaren edo lana zuzentzen duen irakaslearen jarraibideak jasotzen ez badira, garrantzitsuena koherentzia da.

Aipu bibliografikoak eta oin-oharrak

Oraindik erabiltzen badira ere oin-oharrak aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko, eta

zenbait arau eta estilotan zilegi bada ere, sahiestu beharko litzateke eta eredu modernoagoak eta

alderatuak erabili aipuak eta erreferentziak egiteko. Oin-ohar gisa erabiltzen diren erreferentzia laburtuak eta aurreko aipu bati erreferentzia egiten dioten ibidem (laburtua ib. edo ibid.) edo opere citato (laburtua op. cit.) horiek, nahasi besterik ez dute egiten aipu bat aurkitu nahi duen irakurlearen lana.

Izan ere, oin-ohar bat testuan sartu nahi ez den tartekatze bat da eta horregatik esplizitatzen da orrialdearen oinean, irakurri nahi duenarentzat, zenbaki baten edo izartxo baten bidez edo beste metodo batez deia eginda. Aipu eta erreferentzia sistemaren desberdina da, eta hala hartua izan beharko litzateke.

Edonola ere, oin-ohar batean aipu bibliografiko bat sartzen badugu , azken bibliografian aipu

osoa sartu beharko litzateke.

Ondoko adibideetan testu batean sartutako zenbait aipu azaltzen dira. "Gure oharrak" sakatzen badugu, hainbat jarraibide ematen dira zuzentasunari eta egokierari buruz.

1. adibidea

Cristóbal Colón Amerikara iritsi zen estreinakoz 1492. urtean

(Fierro 2007)

Gaizki dago. Ez dugu aipatu behar iturria, datuak sobera ezagunak eta onartuak direlako

2. adibidea

Sodio kloruroa edo, oro har gatz arrunt edo mahairako gatz

moduan, edo mineral forman halita izenarekin ezagutzen dena,

NaCl formula daukan konposatu kimiko bat da. Sodio kloruroa

ozeanoaren gazitasuna eta organismo askoren zelulaz kanpoko

fluidoa eragiten duen gatzetako bat da. Halaber, gatz jangarriaren

osagai nagusia ere bada, eta orokorrean jakien gozagarri eta

kontserbatzaile moduan erabili ohi da.

Gaizki dago. Hitzez hitz kopiatutako testu bat denez, jatorria aipatu beharko genuke, baina hitzez hitzezko aipua denez, komatxo artean jarri behar dugu. Nolanahi, lerroalde osoak hitzez hitz kopiatzeak bere zergatikoa eduki behar du, adibidez, pertsonaia baten edo gai bati buruz autoritate den norbaiten hitz zehatzak aipatzeko. Kasu horretan ez dago zergatikorik hitzez hitzezko aipua egiteko: datuak sobera ezagunak dira, eta aski izango litzateke hori gure hitzetan adieraztea, aipua egin beharrik gabe.

3. adibidea

Esperimentua egin ondoren, emaitzak egiaztatu genituen, eta aldeko

datuak eman zituen kasuetako % 95ean. Gainerako % 5a neurketa

akatsei edo datuak oker hartzeari egotzi ahal zaio.

Ongi dago. Geu egiten ari garen esperimentu bat dela suposatzen da eta, logikoa denez, ez dugu inongo iturririk aipatu behar.

4. adibidea

Luzón eta Coínen arabera (1986), Mediterraneoko antzinako

nabigatzaileek, K. aurreko bigarren milurtetik gutxi gora behera,

hegaztiak askatzen zituzten itsaso zabalean orientatzeko norabidea

galtzen zutenean.

Ongi dago. Aipatu egileen artikulu batetik hartzen dugun informazio baten aipu zuzen bat da. Ez dugu komatxo artean jarri behar, geure hitzekin esaten dugulako.