¡Descarga Biología Molecular de la Célula: Difusión y Comunicación Intercelular y más Diapositivas en PDF de Biología solo en Docsity!
3. GAIA : ZELULAREN MINTZAK
1.- Kontzeptua.
2.- Osagaiak eta antolakuntza. Ezaugarriak.
3.- Funtzio orokorrak.
4.- Mintz plasmatikoa. Desberdintzapen funtzionalak.
5.- Biosintesia eta mintzaren birziklapena.
6.- Iragazkortasun selektiboa.
7.- Garraio pasiboa: difusio sinplea eta erraztua.
8.- Garraio aktiboa: kogarraioa.
9.- Zelulen arteko komunikazio eta seinalizazioa.
Kontzeptua.
10.- Komunikazio bideak eta seinaleak. Komunikazio-
motak.
11.- Hartzaileak. Zelularen erantzuna.
sugars
1.- KONTZEPTUA
- Zelula guztiak eta organuluak mintzez mugaturik daude
- Mintz hauek antzekoak dira egituraren aldetik eta desberdinak osaeraren aldetik
- Bi konpartimentuen arteko desberdintasunak mantentzen dituzte (ad: ioi gradienteak)
MORFOLOGIA:
- Mintz biologiko guztiak antzekoak dira
- TMEn: lodiera 6-10 nm, 2 nm-ko bi geruza dentso eta 4 nm-ko erdiko geruza elektroluzida
EREDUA:
- 1972n Singer eta Nicholson-ek MOSAIKO JARIAKORRA izeneko eredua proposatu zuten
2.- OSAGAIAK ETA ANTOLAKUNTZA. EZAUGARRIAK
- Osagaiak: Lipidoak, proteinak eta karbohidratoak ez kobalenteki lotuta
- Aldakorra: mugatzen duen zelularen gunearen eta zelula- motaren zereginari egokitua
Lipidoak
Proteinak
Karbohidratoak
Matrizea
Zitosola
LIPIDOAK: masaren %
- Fosfolipidoak
- Fosfoglizeridoak
- osagai nagusiak: bigeruza lipidikoa osatzen dute
- 2 gantz-azido eta alkohol bat (kolina, serina, inositola, etanolamina, …) glizerol bati lotuta
- molekula anfipatikoak
- gantz-azidoen luzerak (14-24 C) eta asegarritasunak eragina dute mintzaren jariakortasunean
Asegabeak
Jariakorra
Aseak
Aseak(az. estearikoa) Lirdingatsua
Asegabeak (az. oleikoa)
Gurina
Olioa
- Kolesterola
- eragina du mintzaren jariakortasunean eta iragazkortasunean fosfolipidoen paketatzea eragozten baitu
- ez da agertzen landare zelula eta bakterio gehienetan
- Glikolipidoak: gangliosidoak
- beti kanpoaldean
- esfingosinatik sintetizatuak
- Nerbio zeluletan: lipidoen %5-10a
- Lipid rafts (baltsa lipidikoak)
- osaera lipidiko desberdina duten bigeruzaren gune txikiak (10-200 nm)
- osaera proteiko berezia ere
- funtzio espezializatuak
MINTZ-PROTEINAK:
- Mintzaren funtzio espezifikoak betetzen dituzte
- Mota eta kopurua oso aldakorra: mielinan %25a, mitokondrioen barne mintzean %75a
- Mintz-proteina integralak:
- Transmintz-proteinak: bigeruza lipidikoa zeharkatzen dute
- behin edo batzuetan
- bigeruzarekiko erlazio estua
- 3 gune: alde zitosolikoa, transmintz aldea, zelula kanpoko aldea (organuluetako alde luminala)
- proteina anfipatikoak
- Mintzaren alde bakarrean txertuta
- Fosfolipidoei kobalenteki loturiko proteinak
- alde zitoplasmatikoan edo zelularen kanpoaldean fosfatidilinositolari kobalenteki lotuta oligosakarido espezifikoen bitartez
- Proteina periferikoak
- alde bietan ez-kobalenteki lotuta transmintz-proteinei
MINTZ-PROTEINEN ZEREGINAK:
- Iragazkortasun selektiboa ezartzea eta garraioan parte hartzea (a)
- Mintzaren gune espezifikoak mugatzea eta asimetria ezartzea
- Mintzaren osagaien kokapena eta alboko difusioa mugatzea
- Jarduera entzimatikoa (b) eta seinaleen transdukzioa (c)
- Zelulen arteko ezagupena (d)
- Zelulen arteko eta matrizearekiko lotura (e-f)
KARBOHIDRATOAK:
- Animalia zeluletan mintz-proteina gehienak glikosilatuta daude: lotura kobalentea (proteoglikanoak eta glikoproteinak)
- Lipidoei kobalenteki lotuta (glikolipidoak)
- Mintzean ez da aurkitu karbohidrato pururik
- Ez daude bigeruza lipidikoan integratuta, kanpoaldera eta organuluen argira baizik
- Glikokaliza osatzen dute
MINTZAREN EZAUGARRIAK
- Egitura oso dinamikoa
- Jariakorra:
- Jariakortasuna tenperaturaren, osaeraren (gantz-azidoen luzera eta asegarritasuna, kolesterola) eta proteinen menpe dago
- Iragazkortasun selektiboa:
- ioiekiko guztiz iragazgaitza
- kargarik gabeko molekula polar txikietarako (ura, glizerola) iragazkortasun mugatua
- molekula apolar txikietarako (O 2 , CO 2 ) iragazkorra
- Egitura asimetrikoa
- Behin-behineko jarraipena endomintz-sistemarekin
Plasma membrane: Cytoplasmic face Transmembrane^ Extracellular face glycoprotein
Plasma membrane:
Secreted protein
Vesicle
Golgi apparatus
Glycolipid
Secretory protein
Transmembrane glycoproteins
ER
4.- MINTZ PLASMATIKOA. DESBERDINTZAPEN FUNTZIONALAK.
ZELULAREN GAINEZTADURA EDO GLIKOKALIZA
- Zelula eukariotoen kanpoaldea karbohidratoetan aberatsa
Osagaiak:
- mintz-lipidoei eta proteinei lotutako karbohidratoak
- zelulak jariatutako glikoproteinak eta proteoglikanoak
- Tindagai bereziekin tindatzen da (PAS, Alcian urdina)
Zereginak :
- Zelulak babestu kalte mekanikoaren eta kimikoaren aurrean
- Objektu arrotzak urrun mantentzea
⇒ Zelularen funtsezko jarduera fisiologikoen mantentzea zelularen gaineztaduraren integritatearen menpe dado
- MIKROBILOSKAK: erpinaldeko luzakinak zelularen kanpoaldearekiko truke-azalera emendatzen dutenak (ertz brotxakara), aktinazko piruez osatutako ardatza
- ZILIOAK: erpinaldeko luzakin mugikorrak, mikrotubuluez osatutako ardatza
- ESTEREOZILIOAK: zeregin sentsoriala duten mikrobiloska eraldatuak
5.- BIOSINTESIA ETA MINTZAREN BIRZIKLAPENA
- Osagaien sintesia
- lipidoak: EEL-ean
- glikoproteinak, proteoglikanoak, proteina integralak,
kanpoaldeko proteina periferikoak: EEP-an
- barnealdeko proteina periferikoak: polisoma askeetan
- Mintza etengabe ari da birziklatzen
- mintzaren galera: besikulen inbaginazioa
- mintzaren berreskurapena: besikulen elkarketa
Figura 13-3 Biología molecular de la célula , quinta edición (© Garland Science 2008 y Ediciones Omega 2010)
6.- IRAGAZKORTASUN SELEKTIBOA
- Mintzek konpartimentuak mantentzen dituzte ⇒ Gradienteak mantentzen dituzte
- PROTEINARIK GABEKO BIGERUZA
LIPIDIKOA: berezko iragazkortasuna ⇒ ioiek ezin dute mintza zeharkatu ⇒ kargarik gabeko molekula polar txikiak (ura, glizerola) nekez pasa daitezke ⇒ molekula ez-polar txikiek (O 2 , CO 2 ) erraz zeharkatzen dute mintza
- PROTEINADUN BIGERUZA LIPIDIKOA:
iragazkortasun selektiboa eta eraendua
Figura 11-1 Biología molecular de la célula , quinta edición (© Garland Science 2008 y Ediciones Omega 2010)