¡Descarga berridazketak euskera y más Ejercicios en PDF de Euskera solo en Docsity!
Hitzaurrea Esku artean duzun liburuki hau, bistan denez, ariketa-koadernoa baino ez da. Berton 1. berridazketa bildu dut euskararen egitura gramatikalak hobeto ulertzen laguntzeko asmoz. Izan ere, hizkuntza bat hobeki jakiten omen da berorren egituraketa askotarikoaz jabeturik, eta berridazketok lagungarri suerta daitezke zeregin horretan. Lehenengo begiratuan, beraz, EGA edota antzeko titulazioren bat prestatzen ari denarentzako tresna mesedegarria dela irudi dezake, eta, egia esan, hala da neurri handi batean. Baina, koaderno hau ez da hori soilik. Euskara lehenengo edo bigarren hizkuntza izanik ere, interesgarri dakioke edonori gauza bera bestela nola esan ikasi nahi baldin badu, bereziki, idazteko orduan. Berridazketak, hitzak berak dioskun legez, berriro idatzi esan nahi duo Baina esanahia aldatu gabe berridaztean datza aldi berean. Hau da, itxura edo adierazlea aldatu baina mamia edo adierazia eraldatu gabe, nolabait hizkuntza bera aberastuz. Horretarako, hitz-gako bat edo batzuk ematen dira, eta beroriei jarraikiz burutu behar dira berridazketak, gakoek aurretik nahiz atzetik izan ditzaketen tarteak bete beharko direlarik. Orriotan bildu ditudanen artean, pentsatzekoa denez, asko eta asko errepikatu egiten dira; hau da, egitura berak behin baino gehiagotan lantzen dira, betiere adibide ezberdinetan emanak. Gehienak, azken urteotan sortu eta ikasleekin ikasgelan landutakoak dira; beste zenbait aspaldiko ariketa zaharretatik erreskatatu eta zaharberrituak dira; eta bakan batzuk, EGAko edota Hizkuntza Eskolako azterketaren batetik kopiatuak, etsamina-adibideak ere eman nahian. Horrela, lagin zabala eskaini nahi. izan dut "berridazketa" zertan den argitzekotan. Hala ere, zenbait kasutan, baliteke'adibiderik onenak ez izatea eta, berridazketok egin orduko, bestelako zuzenketa posibleren bat ere azaltzea. Horrexek frogatzen du, nolabait esatearren, euskararen egituraketa askotariko hori zein zabala den eta zein aberatsa izan daitekeen gure hizkuntza. Beraz, berton eman dudan erantzun-bilduma ez da itxia, eta beste zuzenketa batzuk ere badira, betiere esaldia gramatikalki zuzena bada eta esanahia aldatzen ez baldin badu. Besterik gabe, zure euskara ontzeko onuragarri izango zaizulakoan, agur bero bat. Zumaian, 2004ko uztailaren 17an.
- Lizentziaturako azterketa zail hura gainditzekotan, aldez aurretik oso ondo prestatu beharra zuen Koldok. BA- _____________
- Liburu mardul hau da lana egitean laguntzarik handiena eman diguna. DIGU
- "Zerk bultza zaitzakete euskara ikastera?" Galdetu zigun Kepak lehengo egunean. GALDETU
- Afaria Arzakenean izango zela entzun genion Olatzi, baita beraren senargaia etorriko zela ere. ENTZUN GENION OLATZI.
- Anek ondo ikusten zuen bere burua lanpostu hartarako, eta Enekok berea ere bai. ANEK ETA KOLDOK
- Nire aburuz, derbyan Athleticek Realak baino dezente hobeto jokatu zuen. BEZAIN
- Ulertuko duzuenez, une hartan nik ezin izan nizuen halako mesederik eskatu. NIK EZ
- Maider neska ezin atseginagoa da, baina Arrate ez da gutxiago. BAINO
- Argi eta garbi esan nizuen neure etxean ez azaltzeko eta, are gutxiago, oparirik ekartzeko. AZAL EZ
- Liburu hori berori erosi eta irakurri dut, baita gustatu ere. GAIN, ERE
- Inork ere ezin uler lezake zergatik egin duzun hori.
- Zu ni baino askoz ere indartsuagoa izan zara beti. NIK EZ
- Garai hartan nik oso maite zintudan, eta zuk ni ere bai. GENUEN
- Oso harritu ginen lagunei eman zenien azalpenaz. -AK.
- Hemen gaude, ea datorren Santurtzirako autobusa.
- Eguraldi txarra egiten badu ere, ni neu prest nago Zalamara igotzeko.
- Gero mesedetxo bat eskatu behar dizut, baina ez dakit gogoratuko dudan. -T(Z)EAZ
- Barkatu Gorkari txorakeria hori, zoro hutsa baino ez da eta! BARKA BAITA.
- Valverde munduko entrenatzailerik onena dela uste dute zaletu batzuek. -RI
- Xabier ere han izango dela entzun dute. EI
- Egunero ikasgelan lan gehiago egiten ez baduzu, ez duzu euskaraz ondo ikasiko. -TEKOTAN,
- Juanito Oiartzabal munduan zortzimilako gehien egin duen mendizalea da. -AK
- Garai batean bizkaitarrok Clemente oso entrenatzaile ona zela uste genuen. -TZAT
- Nik auto urdina daukat, eta zuk berdin-berdina daukazu. ZUK BEZALAKOXEA
- Zer edo zer egin beharko dugu ume hau pixka bat bizkor dadin. GAUDE
- Festa antolatzeko dirua zegoen egurrezko kutxa erre egin da gaur goizean. BAIT-
- Josebari atzo utzi zizkioten apunteak, etxean zertxobait ikasteko. IKAS
- Bihar erabakiko dugu ezkongaiei zenbat diru eman. -N.
- Ugazaba etorri orduko gauza hauek guztiek eginik egon beharko dute. -RAKO
- Zenbait funtzionario berandu iritsi ohi dira lanera. Hori da gehien amorrarazten nauena. HORREK GEHIEN.
- Jantokira sartu ahala, ezer ere esan gabe, bazkaltzen hasten ziren denak. AZKAR, DENEK.
- Hori guztia zailegia delakoan zaude nik ulertzeko. -ARI ULER
- Hori guztia zailegia da nik ulertzeko. ULERTU.
- Lasai mutil, gaizki egindakoa konpon dezakezu eta! -RIK!
- Hau jendearen atsegina etorri dena! ZEIN!
- Hori ezin dute horrela egin, honela baizik. DAUKATE
- Ez dut nire poza inori azaldu beharrik. AZALDU.
- Jon mutil garaia da, baina ni areago. NI
- Jon mutil garaia da, baina ni areago. GARAIA.
- Jon mutil garaia da, baina ni areago. ARE
- Berandu samar da eta horrexegatik nabil hain presaka. -LAKO
- Nirea zela uste nuelako eraman nuen etxera. -AN
- Josu joan da eta Kepa ere bai. EZ
- Oso-osorik egin ez arren, gaur egitea ondo iruditzen zait niri. ERE, NIK.
- Ikasgelara sartzen ginen neurrian, fitxa bat ematen zioten bakoitzari. SARTU ZIGUTEN.
- Bihar segur aski ez naiz eskolara etorriko, erdi gaixorik bainabil. BIDE GAIXO
- Istripuaren ondoren, odoletan eraman zuten ospitalera. -kOAN, -LA
- Edozein ez da denboraldi bakar batean 30 gol sartzeko gauza, ez horixe.
- Afalondorako gazta Joxek ekarriko duela uste dute lagunek. -KOAN
- Zuk ohe batean egiten duzu lo, eta nik beste batean. DUGU
- Bere burua hiltzea erabaki zuen, arazo asko baitzuen. ERABAKI BAITZUEN.
- Bai gauza politak ikusten ditugula oporretan! -N!
- Ikuspegi horretatik begiratuta, ez genioke aitzakiarik jarriko. BA-
- Biziki gorrotatzen dut hondartzan eguzki galdatan etzanda egotea. GORROTO BIZIA
- Zuzendariak lanera goizago heltzen ahalegintzeko esan zigun. -LA
- Gaixoaldiaren ondoren gure amona ezin zitekeen zutik egon. GAUZA.
- Herri honetako ia gizon guztiak beltzaranak dira. Bakar batzuk, hala ere, ez. EZIK,
- Euskal txirrindulariak sekula baino indartsuago dabiltza gaur egun. BEZAIN
- Joan den astean euri asko egin du. IZAN DA.
- Idazteko erabiltzen dudan eskua moztuko didatela esan didate. OMEN
- Hura ikusita, Koldo hartu nuen errudun nagusitzat. BAIT-
- Maitasun handiz zainduagatik, hil egin zitzaien katua. ERE,
- Gezur handiegia esan du, eta horregatik galduko du auzia. -AGATIK
- Nork esan ote dio hori? Hori da jakin nahi nukeena. NUKE.
- Futbol-partida ikusten ari ziren dena ostu zietenean. -LA
- Ez daukagu atsoari bidea nork erakutsi. -ENIK.
- Zuk kontatzen dituzun istorio izugarriekin jende guztia aho-zabalik uzten duzu. BAITUZU.
- Edurneren aitak txaleteko giltzak utziz gero, Erronkari aldera gindoazke asteburuan. BA-
- Afaria amaitu bezain pronto joango gara hondartzara. -KOAN
- Elkar agurtzean konturatu ginen nor zen ama eta nor alaba. ZIOTENEAN
- Begira! Badoaz umeak eskolara! HORRA!
- Oporretan joan baino lehen osatuko zela pentsatu dut. NENGOEN.
- Gurekin ikasten egondakoak neska jatorrak ziren. -NAK
- Manifestazioa hasi orduko agertu zen polizia. -AZ
- Askok maila sozialen arteko borroka legezkotzat jotzen du. -RI
- Guk buru gogorra dugu; zuek gogorragoa. GOGORRIK.
- Ez dakit zer eman zu negarrez ez ikustearren. NUKEEN.
- Hainbeste da duen dirua! Eta gainera ez daki non gorde! BAIT-
- Udan, mendian zein hondartzan, beti egoten naiz izerdi patsetan. -LA, -LA,
- Ikasketak bukatuak zeuzkala pentsaturik, xanpaina atera zuen denontzat.
- Nonbaitetik hasi beharko dugu, egoera honi irtenbide erosoa ematekotan. NAHI GAUDE.
- Lehen, asteburuetan, alde zaharrean ibiltzen zen; orain, alaba izan du, eta jada ez da ibiltzen. -NEZ
- Etxera gindoazela istripua izan genuen atzo. -RAKOAN
- Hori ez da Orixeren hutsa bakarrik; euskal literatura osoarena ere bada. EZIK,
- Polizia agertu orduko hasi ziren iskanbilak. -AZ
- Benetan sentitzen dut, baina ezin dizut lagundu; izan ere, ez naiz inoiz eskulanetan trebea izan. -EZ GERO,
- Eguraldi txarra izango omen dugu aurtengo udan; hala esan du Gorbeiako artzainak. -LA
- Hondartzan halako jendetza egonik, ez zegoen etzateko tokirik ere. NON
- Horrela ezin daiteke bizi. INOR
- Horrela ezin daiteke bizi. -RIK.
- Horrela ez dago bizitzerik. -IK.
- Asko jaten badu ere, ez da asetzen, gehiago nahi du eta. GERO ETA RIK.
- Teknikek asko aurreratu arren, munduko goseak lehengoan segitzen du. GOBEHERA
- Etxepareren deiak laurehun urte luze igaro eta gero izan du erantzun betea. BURUAN
- Alkateak udalbatzaren erabakia geroxeago adieraziko duela esan digute. EMANGO
- Istripua ikusi bezain laster ospitalera deitu dugu anbulantzia bat eskatzeko.
-KOAN BATEN
- Zenbaitek emakumezkoen kontrako bortizkeria normaltzat hartzen du. __ ____ DERITZO.
- Udagoienean gasolioaren prezioak gora egingo du. Hala adierazi omen du ministroak. -LA
- Horrelakorik egitea debekatzen dizut. EGIN
- Hamar urteotan, ez lantegiak bakarrik, kutsadura ere ugaldu da. EZIK
- Ezin zaitezkete ate horretatik ¡garo. DAUKAZUE
- Atzo goizean etorriko zela esan zuen. GELDITU ZEN.
- Lehengo domekan jokalariak futbol-zelaira irten orduko jendea txaloka hasi zen. ZAPALDU
- Emakume horrek bere gizona hil ondoren ez du egun onik izan. -EZ
- Eskolaumeak ikasgelan sartzen direnean eseri egiten dira. SARTU
- Kartelak hormetan itsasten ari zirenean, auto batek harrapatu zituen eta hil. -LA EGIN
- Berandu iritsi zarenez gero, autobusa galdu duzu. BAIT-
- Nahiz eta eguraldi eskasa egin, Gorbeiara joan ziren. -AGATIK,
- Emazteak esandakoa egin du gizonak. -NA
- Gazte hori ausarta da, baina neurri berdinean buruarina ere bai. BEZAIN
- Leteren diskoak hamar abesti biltzen ditu, eta Ordorikarenak hamaika. EZ
-ENTZ DENBORA.
- Haurtxoa aitonaren erretratu bizia zela zioten. ZEN.
- Ez dut inoiz ezagutu zu bezalako ama maitagarririk. ZURE
- Abiadura handian nindoalako gelditu ninduten ertzainek, bai eta isuna jarri ere. -AGATIK BAI.
- Gasteiz ez da txikia, baina Donostia ez da txikiagoa. HANDIA
- Etxe zahar hori bota egingo dute, eta inguruko guztiak ere bai. EZIK,
- Izadiaren misteriorik handienak ere argitzeko gai zen gure filosofo txikia. GURE FILOSOFO TXIKIAK
- On egin! -LA!
- "Txotxolo hutsak zarete" esanez, gurekin sartzen hasi zen. -LA ZION.
- Ume bakoitzak ohe batean lo egiteko agindu zuen udalekuko begiraleak. UMEEK EGIN
- Bilboko lagun hori parranda askotan ibilia da eta berarekin joan nahi dut oporretan. BAIT-
- Mendigoizaleek bazekiten gailurrera iristea oso zail egingo zitzaiela. EZ ZUTEN ZALANTZARIK.
- Filma aspaldian hasia dela ematen du. DA,
- Hirekin konfiantza handia diat. Heu haiz munduko lagunik preziatuena niretzat. HORREKIN
- Zelako zalaparta handia sortu zen bat-batean taberna-zulo hartan! HURA
- Horixe da senetik ateratzen nauena, besteoi entzuten ez jakitea, alegia. HORREXEK
- Hik apurtu duk mahai hori eta hik heuk konpondu behar.
- NEZ GERO,
- Afarira joango naizen? Horixe joango naizela! BADA!
- Balantzaka dator kale erditik, mozkorturik egongo balitz bezala. BAI-
- Gure erantzunik jaso ez zutelako, ez ziguten handik aurrera gehiagotan idatzi. -NEZ, UTZI
- Urte kaskar haren ondoren, ederki kostata atera genuen enpresa aurrera. LANAK
- Goiz osoa darama horretan, baina tresna hori ezin du konpondu. EZINIK.
- Hasieran errua berari egotzi nion, eta horrek lotsa eman zidan gero. -TZAT LOTSATU
- Gure izeba era horretan ondratuz gero, nolakoa den ikusita, ze opari eta mesede ez lizkiguke itzuliko! BA- ZELAKO!
- Zuek ere zerbait gehiago egin zenezakete, eta ez ahoko zulora begira egon. GABE,
- Gaztaroan ez dute asko gozatu bizitzaz; orain zahartzaroan bai, ordea. BEZALA,
- Hiletara bakan batzuk hurbildu ziren sentikor; gehienak, ordea, ikusmiran etorri ziren. KENDUTA.
- Bere gauzak kontatzeko ez zuen inor izaten alboan. Hori izan zen zahartzaroa goibeldu ziona. NORI ZION
- Hegazkina hartu behar zuen une berean damutu zitzaion bertara igo izana. Hala diote. ZORIAN OMEN
- Adinean aurrera egiteak ekarriko ahal digu heldutasuna eta alaitasuna behintzat! EKAR!
- Gu biok makina bat miseria ikusitakoak gara gaztetan. ZUK BEZALA,
- Edo agindutakoa bete edo zure kontura bizi; horixe izango da zure aukera bakarra hemendik aurrera.
JABE
- Behi eroen arazoari buruz mintzatzera datorkigunak arreta pixka bat merezi du gure aldetik. ZOR
- "Zer egin dezaket nik zuen alde?". Galdetu zuen misiolariak. HAIEN
- XX. mendearen hasieran autoa zuenik aurkitzea ia ezinezkoa zen. NEKEZ
- "Non dabil, bada, gure mutila?". Hori izan zen amandrearen galdera. GALDETU ZIGUN.
- Langilea lanetik ezin aberastu daiteke. Aitonak behin baino gehiagotan gogoratu zigun hori. ABERASTERIK
- Oso haserre ere etorri izan zaigu inoiz, nahiz eta gehienetan txantxatan ibili. ARREN,
- Bilbo handia izanik ere, igandeetan ez da inortxo ikusten bertan. -GATIK
- Gurasoen arteko liskarra konpondu zuen, baina besterik ez zuen lortu. BAINO
- Mikeli zazpi euro eman dizkiogu eta Ainhoari beste horrenbeste. -NA
- Han bakarrik utziz gero, edozer gertatuko zitzaion. GERTA
- Zure aita iritziz aldatzeko modurik ez dago. Zein kaskagogorra den! BAIT-
- Meskitan sartzen dira, oinetakoak eranzten dituzte eta ahuspez jartzen dira. Orduan hasten dira otoitzean, ez lehenago. AHALA ARTE
- Asko da orain arte egindakoa, baina askoz gehiago egiteko dagoena. EGITEKE BAINO.
- Geroko belaunaldiei begira dagoenak zenbat belaunaldi ikusten ditu bere aurrean? BATEK DAKI
- Dokumentuak zuzenean zuk zeuk ekartzen badizkidazu, hobe! NAHIAGO NUKE!
- Gure herrian asko eta asko dira zezenketa bat ikustera inoiz joan ez direnak. DUTE
- Kalera irten eta ez dut, bada, diru eske ikusi aldameneko mutila! HARA!
- Gure eskubideak etengabe urratzen dizkigutela? Bada, horren aurrean neurriak hartu beharko ditugu! URRA HAS!
- Taberna hori astelehenetan ixten dute. Hori uste dut nik, behintzat. NAGO
- Gai horren inguruan, gizarte mugimenduak, sindikatuak eta arazoan adituak diren teknikariak bat etorri dira, aspaldiko partez. DUTE.
- Ahaleginak ahalegin, tematan hasten denean, nekez menderatuko duzu ume hori. ERE, -TZEA.
- Inkesten arabera, lana eta etxebizitza dira gazteen kezka nagusiak. GEHIEN
- Ez duzu lapurreta ikusi, baina horrek ez du esan nahi gertatu ez denik. IKUSI EZ
- Mahaian jarrita zeuden gazte haiek agurearen esanari ez zioten jaramonik egin, eta algaraka jarraitu zuten. ESANA
- Ezin zion ezer ukatu hainbeste maite zuen semetxo gazteari. UKA
- Zubi berria egin duten arren, ez dute trafiko arazoa erabat konpondu. -AGATlK,
- Zu bai neska argia! Institutuan ez dago zure parekorik! ARGIRIK!
- Hamaiketakoa egiteko behar genuena zeuek ekarriko zenutela esan zenuten, eta horregatik ez dugu guk erosi. -KOAN.
- Andrearen ahotsa telefonoz entzun eta berehala konturatu nintzen nor zen.