Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Euskera 3eba. 1azterketa, Apuntes de Euskera

1azterketa prestatzeko gramatika eta literatura

Tipo: Apuntes

2019/2020

Subido el 28/10/2021

Irunene
Irunene 🇪🇸

4

(1)

4 documentos

1 / 1

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
Alegialarien fenomenoa XVIII. eta XIX. mendeetan ezagutzen du gure literaturak. Alegialariak alegia-idazleak dira. Euskal alegialariek greko klasikotik,
latinetik, obrak eta gaztelania eta frantsesetik itzuli edota ederki asko egokitu izan dituzte obrak. Alegiak, berriz, fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira.
Alegien ezaugarri nabarmenetakoa animaliak pertsona bihurturik aritzea da. Helburu satiriko eta moral-zuzentzailea dute; eta irakaspenaz bukatzen dira.
Esopo grekoz, Fedro eta Samaniego arabarra espainolez, eta La Fontaine frantsesez alegialarien iturburuak. Aipatutako guzti-guztien artean aurrendaria
Esopo da. Esan liteke gainerako beste guztiek, gutxi-asko, haren zordun eta sokakoak direla.!
Joan Antonio Mogel(1745-1804) Joan Antonio Mogel eibartarra zen sortzez, baina bizitzako aldirik luzeena Eibartik urruti ez den Markina-Xemeinen eman
zuen apaiz-lanean. Joan Antonio Mogel batez ere Peru Abarka obra bikainaren autorea da. Obra horren autoretzak eman dio euskal idazle hoberenen
artean izatearen fama eta ohorea. Hemen, baina, bereziki Ipuinak izeneko alegia sorta luze samar baten itzultzaile egokitzaile lana dela-eta aipatu nahi
dugu J. A. Mogel. Jakin badakigu Joan Antoniok bere iloba Bizentarekin batera paratu zituela alegia horiek, baina, era berean, badakigu lanaren
kitzikatzaile osaba izan zela. Bizenta Mogelenak gipuzkeraz emanda daude; Joan Antoniorenak bizkaieraz. Hizkuntzaren lanketa eta eztitasuna aipatzen
ditu kritikak. Bizenta Antonia MOGEL(1782-1854) Alegilarien zerrenda hau euskal literaturan agertzen zaigun lehen emakume idazleak ixten du: Bizenta
Mogel azkoitiarrak. Goratxoago aipatu bezala, Joan Antonioren iloba da Bizenta; Bizentaren neba Joan Joserekin batera, hirurek euskal idazleen artean
familia ezagunenetakoa osatzen dute. Osaba Joan Antonio obra sorta politaren autorea bada, Bizentak obra bakarra idatzi zuen: Ipui onak, gipuzkerazko
alegia-bilduma. Bizentaren alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, ahalik eta irakurle gehienengana iritsi nahiz. Jakitekoa da, Bizentak
buru argi aparta zuela oharturik, osaba Joan Antonio Peru Abarkaren autoreak, xaxatu zuela idaztera, hogeita bi urte besterik ez zituenean.!
Eleberria prosan idatzitako fikziozko narrazioa da; luze-laburrean ez du muga zehatzik; eraketan, berriz, ardatz nagusiak pertsonaiak, lekuak eta trama
ditu. Horien jokoak osatzen du eleberria. Kritikak eleberriaren urrezko arotzat XIX. mendeko Errealismoaren aldia dauka. Ez dago nabarmendu beharrik,
berandu iritsi dela euskal literatura. Gurean, XX. mendearen azken aldian du literaturak, eta, literaturaren baitan, XIX. mendean argitara emandako
eleberriak, honako hauek dira: Piarres Adame (1889), Joan Batista Elizanbururena Bein da betiko (1893), Resurreccion Maria Azkuerena Auñemendiko
Lorea (1898), Txomin Agirrerena.!
Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) Azkue Lekeitiokoa zen sortzez. Apaiza, Bilbon hil zen, luzaro euskaltzainburu izan ondoren. Bizitzan zehar urte
luzeak eman zizkion euskararen azterketari. Obra Hiztegigintzan, gramatikan eta herri-literatura biltzen oso aipatuak diren lanak egin zituen. Hona,
horietako batzuen izenburuak hurrenez hurren:Bein da betiko (1893), eleberria Ardi galdua (1919), eleberria Kritika Lehena ohitura eta umore-obra da.
Obraren argumentua, hauxe: Maripa eta Txanton senar-emazteek txakolindegia dute. Emaztearen laguna den Katalin mandazain batekin maitemindurik
dago, baina Katalinen aitak ez du begi onez ikusten ezkontza. Eleberrian zehar, ezkontza onar dezan, Katalinen aitari Txiliri egiten zaizkion amarru eta
jukutriak ageri dira. Ardi galduan pertsonaiak elkarri egindako gutunen bidez erlijioaren inguruko arazoez ari dira: katolikotasunaz, protestantismoaz, etab.
Baina obra horretan eleberriak berak baino interes handiagoa du obra bera zer tarako erabili zuen jakiteak. Izan ere, euskararen batasun-beharraz
arduraturik, Azkuek batasun horren oinarri gipuzkera osotua izan zitekeela pentsatu zuen. Eta gipuzkera osotu horretantxe idatzi zuen Ardi galdua,
defenditzen zuenaren irakaspen praktikoa eginez, hizkuntzalaritzarako interes handiagoa du obrak beraz, literaturarako baino.!
1.Kontaketa-teknika Testu narratibo bat oso gutxi tan agertzen da narrazio huts moduan, dena narrazio-narrazio. Egitura narratiboa ekintzak agertzen
direnean erabiltzen da batez ere; deskribapena ere ia beti egoten da edo elkarrizketa edo bakarrizketa. 2. Ekintza Narrazioaren nondik norakoa da.
Narrazio motzetan ekintza bat izaten da, bakarra eta nagusia. Luzeetan, ordea, eleberri askotan gerta daitekeen bezala, ekintza bat izaten delarik ere
nagusia, haren inguruan bigarren mailako beste batzuk ere ager daitezke, nagusi hori osatu, argitu egiten dutenak. Ekintza, istorio, pasadizo horien
multzoak osatzen du narrazioaren argumentua. 3. Gaia Ipuinak edo eleberriak aditzera eman nahi duena; hots, narrazioko ekintzen azpian autoreak
ezkutatzen duen intentzioa edo mezua.4. Ikuspuntua Narratzailearena nork egiten duen adierazten du hitz horrek. Garbi izan dezagun, edozelan ere,
idazlea eta narratzailea bi kontzeptu ezberdin direla, batez ere narrazio literarioetan. 3. pertsonan idazten duen norbait izan daiteke, eta narratzen den
ekintzatik kanpo dagoena. Orojakilea deritzo era horretako narratzaileari. Pertsonaien sentimenduak, haien jokaeren zergatiak, gertaeren nondik norako
guztiak. deskribapenak..., dena zehatz-mehatz ezagutzen du. Beste batzuetan, kamera batek hartu eta eskainitako istorioak balira bezala ageri zaizkigu
gertaerak. Hor ere 3. pertsona erabiltzen du, baina pertsonaien ekintzak baino ez ditu ematen, inoiz ez haien intentzio, desio, barne-borroka eta
horrelakorik. Narratzaile objektibo deritzo. Narratzailea fikzio edo kontaketako pertsonaietako bat edo batzuk izan daiteke, eta 1. pertsonan dator
komunzki. Molde hau, egun, asko erabiltzen da barne-bakarrizketak eta gisakoak papereratzeko; baita idazki auto biografikoetan-eta ere. Narratzaile
aktorea da. 2. pertsonaren teknika ere erabiltzen da, beste norbait pertsonaia horri hitz egiten ari balitzaio bezalako sentsazioa emateko. !
5. Lekua Gertakariak non kokatzen diren esan nahi da; anbientazioa, alegia. Non hori izan daiteke; etxe barnekoa/kanpokoa, errealista/fantastikoa,
objektiboa/subjektiboa... 6. Denbora Igorleak testua noiz erreal batean sortzen du, gu bizi garen errealitatea. Narrazioaren barrura so eginik, ordea,
bestelako denbora batzuk ere aipatu eta bereizi behar izaten dira: -Fikzioaren denbora: fikzioko gertakizunak noiz gertatzen diren, noiztik noiz arte. Esate
baterako, protagonistaren jaiotzatik heriotzara artekoa; edo egun bakar batekoak, etab. -Narrazioaren denbora: narratzaileak noiz narratzen dituen.
Berarentzat ekin tza horiek iraganekoak, mementokoak ala etorkizunekoak diren. Denboraren tratamendu hau bi eratara ager daitek a)Denbora
kronologikoa jarraituz: lehen, orain eta gero. Ekintzak nola gertatu, hala eman. Kontaketa lineala deritzo horri: hasiera/ekintzak/bukaera. b)Denboran
saltoak eginez, polizia-eleberri eta filmetan hain erabilia den analepsiaren teknikaz baliatuz. -"In media res" has daiteke; alegia, erdi aldeko puntu batetik
hasi eta hortik, aurreko eta ondorengo gertakizunak eman: erdialdea/hasiera/bukaera. -Erabat atzekoz aurrera: bukaera/hasiera/ekintzak. Film askoren
testigantza dago. 8.Pertsonaiak Narrazio batean pertsonaia guztiek ez dute garrantzi-maila bera. Protagonismoaren arabera, pertsonaia nagusiak eta
bigarren mailakoak izan ohi dira. ·Nagusien artean, protagonista dugu, alde batetik. Horren edo horien biran daude narrazioko gertakizun nagusiak.
Antagonista ere izan liteke. norbait agertu behar zaio protagonistari helburu eta asmoetan aurka egiten: horixe da antagonista. Bigarren mailakoak
laguntzaileak dira. Protagonistaren eta antagonistaren helburu kontrajarrietan bataren edo bestearen alde agertu ohi dira. 10.Diskurtso moduak: hiru
modutara joka daiteke pertsonaien ahots horiek kontaketan txertatzeko:-Estilo zuzena: narratzaileak protagonistaren edo edozein pertsonaiaren hitzak
bere hartan, ezer aldatu gabe, zuzen-zuzenean jasotzen dituenean. idatzitako testuetan gidoia edo/eta komatxoak beti erabiltzen dira. -Zehar-estiloa:
pertsonaiek esandakoa zeharka kontatzen du narratzaileak, bere erara. Aditza 3. pertsonan doa eta, denborari dagokionez, lotura zehatza izan behar dute
aditz nagusiak eta txertatuak -(e)la, -(e)n,-t(z)eko. -Zehar-estilo librea: asko ugaldu da azken hamarkadetan. Beste bien arteko modua da. Norbaitek
esandakoa zehar-estiloan bezala ematen da, baina aditz nagusirik gabe menderagailurik gabe eta komatxo edo/eta gidoirik gabe.!
Geniezaion (guk-hari gauza bat; subj lehen) diogu genion bagenio genioke geniokeen diezaiokegu geniezaiokeen geniezaioke diezaiogun geniezaion
Zatzaizkit (nor-nori, zu niri, ind, orain) zatzaizkit zintzaizkidan bazintzaizkit zintzaizkidake zintzaizkidakeen zakizkidake zenkizkidakeen zenkizkidake
zakizkidan zenkizkidan zakizkit Gintzaketen (haiek-gu, ahalera iragana) gaituzte gintuzten bagintuzte gintuzkete gintuzketen gaitzakete gintzaketen
gintzakete gaitzaten gintzaten Zenkizkiokete (nor-nori; zuek-hari ahalera hipotetiko) zatzaizkiote zintzaizkioten bazintzaizkiote zintzaizkiokete
zintzaizkioketen zakizkioten zenkizkioketen zenkizkiokete zakizkioten zenkizkioten zakizkiote Niezaieke (nor-nori-nork gauza bat nik-haiei ahalera
hipotetikoa) diet nien banie nieke niekeen diezaieket niezaiekeen niezaieke diezaiedan niezaien Zintezten (nor zuek subj lehen) zarete zineten bazinete
zinatekete zinateketen zaitezkete zintezketen zintezkete zaitezten zintezten zaitezte Bazintuztete (nor-nork zuek-haiek baldintza) zaituztete zintuzteten
bazintuztete zintuzkete zintuzketeten zaitzaketete zintzaketeten zintzaketete zaitzateten zintzateten Zenezaten (nor-nork hura-zuek subj lehen) duzue
zenuten bazenute zenukete zenuketen dezakezue zenezaketen zenezakete dezazuen zenezaten ezazue Zigukeen (hark-guri-hura ond lehen) digu zigun
baligu liguke zigukeen diezaguke ziezagukeen liezaguke diezagun ziezagun Genituzkeen (guk-haiek ond lehen) ditugu genituen bagenitu genituzke
genituzkeen ditzakegu genitzakeen genitzake ditzagun genitzan

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Euskera 3eba. 1azterketa y más Apuntes en PDF de Euskera solo en Docsity!

Alegialarien fenomenoa XVIII. eta XIX. mendeetan ezagutzen du gure literaturak. Alegialariak alegia-idazleak dira. Euskal alegialariek greko klasikotik, latinetik, obrak eta gaztelania eta frantsesetik itzuli edota ederki asko egokitu izan dituzte obrak. Alegiak, berriz, fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira. Alegien ezaugarri nabarmenetakoa animaliak pertsona bihurturik aritzea da. Helburu satiriko eta moral-zuzentzailea dute; eta irakaspenaz bukatzen dira. Esopo grekoz, Fedro eta Samaniego arabarra espainolez, eta La Fontaine frantsesez alegialarien iturburuak. Aipatutako guzti-guztien artean aurrendaria Esopo da. Esan liteke gainerako beste guztiek, gutxi-asko, haren zordun eta sokakoak direla. Joan Antonio Mogel (1745-1804) Joan Antonio Mogel eibartarra zen sortzez, baina bizitzako aldirik luzeena Eibartik urruti ez den Markina-Xemeinen eman zuen apaiz-lanean. Joan Antonio Mogel batez ere Peru Abarka obra bikainaren autorea da. Obra horren autoretzak eman dio euskal idazle hoberenen artean izatearen fama eta ohorea. Hemen, baina, bereziki Ipuinak izeneko alegia sorta luze samar baten itzultzaile egokitzaile lana dela-eta aipatu nahi dugu J. A. Mogel. Jakin badakigu Joan Antoniok bere iloba Bizentarekin batera paratu zituela alegia horiek, baina, era berean, badakigu lanaren kitzikatzaile osaba izan zela. Bizenta Mogelenak gipuzkeraz emanda daude; Joan Antoniorenak bizkaieraz. Hizkuntzaren lanketa eta eztitasuna aipatzen ditu kritikak. Bizenta Antonia MOGEL (1782-1854) Alegilarien zerrenda hau euskal literaturan agertzen zaigun lehen emakume idazleak ixten du: Bizenta Mogel azkoitiarrak. Goratxoago aipatu bezala, Joan Antonioren iloba da Bizenta; Bizentaren neba Joan Joserekin batera, hirurek euskal idazleen artean familia ezagunenetakoa osatzen dute. Osaba Joan Antonio obra sorta politaren autorea bada, Bizentak obra bakarra idatzi zuen: Ipui onak , gipuzkerazko alegia-bilduma. Bizentaren alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, ahalik eta irakurle gehienengana iritsi nahiz. Jakitekoa da, Bizentak buru argi aparta zuela oharturik, osaba Joan Antonio Peru Abarkaren autoreak, xaxatu zuela idaztera, hogeita bi urte besterik ez zituenean. Eleberria prosan idatzitako fikziozko narrazioa da; luze-laburrean ez du muga zehatzik; eraketan, berriz, ardatz nagusiak pertsonaiak, lekuak eta trama ditu. Horien jokoak osatzen du eleberria. Kritikak eleberriaren urrezko arotzat XIX. mendeko Errealismoaren aldia dauka. Ez dago nabarmendu beharrik, berandu iritsi dela euskal literatura. Gurean, XX. mendearen azken aldian du literaturak, eta, literaturaren baitan, XIX. mendean argitara emandako eleberriak, honako hauek dira: Piarres Adame (1889), Joan Batista Elizanbururena Bein da betiko (1893), Resurreccion Maria Azkuerena Auñemendiko Lorea (1898), Txomin Agirrerena. Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) Azkue Lekeitiokoa zen sortzez. Apaiza, Bilbon hil zen, luzaro euskaltzainburu izan ondoren. Bizitzan zehar urte luzeak eman zizkion euskararen azterketari. Obra Hiztegigintzan, gramatikan eta herri-literatura biltzen oso aipatuak diren lanak egin zituen. Hona, horietako batzuen izenburuak hurrenez hurren:•Bein da betiko (1893), eleberria • Ardi galdua (1919), eleberria Kritika Lehena ohitura eta umore-obra da. Obraren argumentua, hauxe: Maripa eta Txanton senar-emazteek txakolindegia dute. Emaztearen laguna den Katalin mandazain batekin maitemindurik dago, baina Katalinen aitak ez du begi onez ikusten ezkontza. Eleberrian zehar, ezkontza onar dezan, Katalinen aitari Txiliri egiten zaizkion amarru eta jukutriak ageri dira. Ardi galduan pertsonaiak elkarri egindako gutunen bidez erlijioaren inguruko arazoez ari dira: katolikotasunaz, protestantismoaz, etab. Baina obra horretan eleberriak berak baino interes handiagoa du obra bera zer tarako erabili zuen jakiteak. Izan ere, euskararen batasun-beharraz arduraturik, Azkuek batasun horren oinarri gipuzkera osotua izan zitekeela pentsatu zuen. Eta gipuzkera osotu horretantxe idatzi zuen Ardi galdua , defenditzen zuenaren irakaspen praktikoa eginez, hizkuntzalaritzarako interes handiagoa du obrak beraz, literaturarako baino. 1.Kontaketa-teknika Testu narratibo bat oso gutxi tan agertzen da narrazio huts moduan, dena narrazio-narrazio. Egitura narratiboa ekintzak agertzen direnean erabiltzen da batez ere; deskribapena ere ia beti egoten da edo elkarrizketa edo bakarrizketa. 2. Ekintza Narrazioaren nondik norakoa da. Narrazio motzetan ekintza bat izaten da, bakarra eta nagusia. Luzeetan, ordea, eleberri askotan gerta daitekeen bezala, ekintza bat izaten delarik ere nagusia, haren inguruan bigarren mailako beste batzuk ere ager daitezke, nagusi hori osatu, argitu egiten dutenak. Ekintza, istorio, pasadizo horien multzoak osatzen du narrazioaren argumentua. 3. Gaia Ipuinak edo eleberriak aditzera eman nahi duena; hots, narrazioko ekintzen azpian autoreak ezkutatzen duen intentzioa edo mezua. 4. Ikuspuntua Narratzailearena nork egiten duen adierazten du hitz horrek. Garbi izan dezagun, edozelan ere, idazlea eta narratzailea bi kontzeptu ezberdin direla, batez ere narrazio literarioetan. • 3. pertsonan idazten duen norbait izan daiteke, eta narratzen den ekintzatik kanpo dagoena. Orojakilea deritzo era horretako narratzaileari. Pertsonaien sentimenduak, haien jokaeren zergatiak, gertaeren nondik norako guztiak. deskribapenak..., dena zehatz-mehatz ezagutzen du. • Beste batzuetan , kamera batek hartu eta eskainitako istorioak balira bezala ageri zaizkigu gertaerak. Hor ere 3. pertsona erabiltzen du, baina pertsonaien ekintzak baino ez ditu ematen, inoiz ez haien intentzio, desio, barne-borroka eta horrelakorik. Narratzaile objektibo deritzo. • Narratzailea fikzio edo kontaketako pertsonaietako bat edo batzuk izan daiteke, eta 1. pertsonan dator komunzki. Molde hau, egun, asko erabiltzen da barne-bakarrizketak eta gisakoak papereratzeko; baita idazki auto biografikoetan-eta ere. Narratzaile aktorea da. 2. pertsonaren teknika ere erabiltzen da, beste norbait pertsonaia horri hitz egiten ari balitzaio bezalako sentsazioa emateko.

5. Lekua Gertakariak non kokatzen diren esan nahi da; anbientazioa, alegia. Non hori izan daiteke; etxe barnekoa/kanpokoa, errealista/fantastikoa, objektiboa/subjektiboa... 6. Denbora Igorleak testua noiz erreal batean sortzen du, gu bizi garen errealitatea. Narrazioaren barrura so eginik, ordea, bestelako denbora batzuk ere aipatu eta bereizi behar izaten dira: -Fikzioaren denbora : fikzioko gertakizunak noiz gertatzen diren, noiztik noiz arte. Esate baterako, protagonistaren jaiotzatik heriotzara artekoa; edo egun bakar batekoak, etab. -Narrazioaren denbora : narratzaileak noiz narratzen dituen. Berarentzat ekin tza horiek iraganekoak, mementokoak ala etorkizunekoak diren. Denboraren tratamendu hau bi eratara ager daitek a)Denbora kronologikoa jarraituz: lehen, orain eta gero. Ekintzak nola gertatu, hala eman. Kontaketa lineala deritzo horri: hasiera/ekintzak/bukaera. b)Denboran saltoak eginez, polizia-eleberri eta filmetan hain erabilia den analepsiaren teknikaz baliatuz. -"In media res " has daiteke; alegia, erdi aldeko puntu batetik hasi eta hortik, aurreko eta ondorengo gertakizunak eman: erdialdea/hasiera/bukaera. -Erabat atzekoz aurrera: bukaera/hasiera/ekintzak. Film askoren testigantza dago. 8.Pertsonaiak Narrazio batean pertsonaia guztiek ez dute garrantzi-maila bera. Protagonismoaren arabera, pertsonaia nagusiak eta bigarren mailakoak izan ohi dira. · Nagusien artean, protagonista dugu, alde batetik. Horren edo horien biran daude narrazioko gertakizun nagusiak. Antagonista ere izan liteke. norbait agertu behar zaio protagonistari helburu eta asmoetan aurka egiten: horixe da antagonista. Bigarren mailakoak laguntzaileak dira. Protagonistaren eta antagonistaren helburu kontrajarrietan bataren edo bestearen alde agertu ohi dira. 10.Diskurtso moduak : hiru modutara joka daiteke pertsonaien ahots horiek kontaketan txertatzeko:- Estilo zuzena : narratzaileak protagonistaren edo edozein pertsonaiaren hitzak bere hartan, ezer aldatu gabe, zuzen-zuzenean jasotzen dituenean. idatzitako testuetan gidoia edo/eta komatxoak beti erabiltzen dira. - Zehar-estiloa : pertsonaiek esandakoa zeharka kontatzen du narratzaileak, bere erara. Aditza 3. pertsonan doa eta, denborari dagokionez, lotura zehatza izan behar dute aditz nagusiak eta txertatuak -(e)la, -(e)n,-t(z)eko. - Zehar-estilo librea : asko ugaldu da azken hamarkadetan. Beste bien arteko modua da. Norbaitek esandakoa zehar-estiloan bezala ematen da, baina aditz nagusirik gabe menderagailurik gabe eta komatxo edo/eta gidoirik gabe. Geniezaion (guk-hari gauza bat; subj lehen) diogu genion bagenio genioke geniokeen diezaiokegu geniezaiokeen geniezaioke diezaiogun geniezaion Zatzaizkit (nor-nori, zu niri, ind, orain) zatzaizkit zintzaizkidan bazintzaizkit zintzaizkidake zintzaizkidakeen zakizkidake zenkizkidakeen zenkizkidake zakizkidan zenkizkidan zakizkit Gintzaketen (haiek-gu, ahalera iragana) gaituzte gintuzten bagintuzte gintuzkete gintuzketen gaitzakete gintzaketen gintzakete gaitzaten gintzaten Zenkizkiokete (nor-nori; zuek-hari ahalera hipotetiko) zatzaizkiote zintzaizkioten bazintzaizkiote zintzaizkiokete zintzaizkioketen zakizkioten zenkizkioketen zenkizkiokete zakizkioten zenkizkioten zakizkiote Niezaieke (nor-nori-nork gauza bat nik-haiei ahalera hipotetikoa) diet nien banie nieke niekeen diezaieket niezaiekeen niezaieke diezaiedan niezaien Zintezten (nor zuek subj lehen) zarete zineten bazinete zinatekete zinateketen zaitezkete zintezketen zintezkete zaitezten zintezten zaitezte Bazintuztete (nor-nork zuek-haiek baldintza) zaituztete zintuzteten bazintuztete zintuzkete zintuzketeten zaitzaketete zintzaketeten zintzaketete zaitzateten zintzateten Zenezaten (nor-nork hura-zuek subj lehen) duzue zenuten bazenute zenukete zenuketen dezakezue zenezaketen zenezakete dezazuen zenezaten ezazue Zigukeen (hark-guri-hura ond lehen) digu zigun baligu liguke zigukeen diezaguke ziezagukeen liezaguke diezagun ziezagun Genituzkeen (guk-haiek ond lehen) ditugu genituen bagenitu genituzke genituzkeen ditzakegu genitzakeen genitzake ditzagun genitzan