Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Biologia 2 bach tema 1, Apuntes de Biología

Tema 1 de biologia segundo de bachillerato

Tipo: Apuntes

2024/2025

Subido el 18/03/2026

Sararuizz22
Sararuizz22 🇪🇸

1 documento

1 / 6

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
Unidad 1: Ura eta biomolekulak
1. Lotura kimikoak
Lotura kimikoak atomoen arteko elkarketak dira, atomoei egonkortasun handiagoa
ematen dietenak. Elektroiak ematen, hartzen edo partekatzen dituzte, zortzikotearen
arauaren arabera. Arau honek esaten du elementu bakoitzak bere azken geruzan 8 e-
izaten ahalegintzen dela. Bi lotura mota daude:
1.1 Lotura ionikoa
Lotura hauetan atomo batek elektroiak ematen dizkio beste atomo bati, biak egonkorrak
izan daitezen. Gero, indar elektriko batek molekula lotzen du. Elementu ez metal bat eta
metal baten arteko lotura kimikoa da. Elementu metalikoa e- ematen dizkio ez
metalikoari. Adibidez, NaCl [M+EM].
1.2 Lotura kobalentea
Lotura kimiko hauetan atomoak elektroiak partekatzen dituzte. Elementu biak ez-
metalak dira. Adibidez, O2 [EM+EM].
2. Molekulen arteko indarrak
Molekulen arteko indarrak lotura kimikorik barne hartzen ez duten molekulen arteko
erakarpenak [ez indarrak] dira.
2.1 Van der Waals-en indarrak,
Ez dira hidrogeno zubiak bezain indartsuak, bi mota daude.
Sakabanatze indarrak, molekula ez polarren artean.
Dipolo-dipolo, molekula polarren artean. Adibidez H2Se edo H2S.
2.2 Hidrogeno zubien bidezko loturak
Erakarpen-indar elektrikoak eta indartsuenak dira. Molekula polarren artean sortzen
dira. Atomoa elektronegatiboa, indartsua eta txikia da. Adibidez H2O, NH3 edo HF.
3. Bioelementuak
pf3
pf4
pf5

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Biologia 2 bach tema 1 y más Apuntes en PDF de Biología solo en Docsity!

Unidad 1: Ura eta biomolekulak ➢ 1. Lotura kimikoak Lotura kimikoak atomoen arteko elkarketak dira, atomoei egonkortasun handiagoa ematen dietenak. Elektroiak ematen, hartzen edo partekatzen dituzte, zortzikotearen arauaren arabera. Arau honek esaten du elementu bakoitzak bere azken geruzan 8 e- izaten ahalegintzen dela. Bi lotura mota daude: 1.1 Lotura ionikoa Lotura hauetan atomo batek elektroiak ematen dizkio beste atomo bati, biak egonkorrak izan daitezen. Gero, indar elektriko batek molekula lotzen du. Elementu ez metal bat eta metal baten arteko lotura kimikoa da. Elementu metalikoa e- ematen dizkio ez metalikoari. Adibidez, NaCl [M+EM]. 1.2 Lotura kobalentea Lotura kimiko hauetan atomoak elektroiak partekatzen dituzte. Elementu biak ez- metalak dira. Adibidez, O2 [EM+EM]. ➢ 2. Molekulen arteko indarrak Molekulen arteko indarrak lotura kimikorik barne hartzen ez duten molekulen arteko erakarpenak [ez indarrak] dira. 2.1 Van der Waals-en indarrak , Ez dira hidrogeno zubiak bezain indartsuak, bi mota daude. ● Sakabanatze indarrak, molekula ez polarren artean. ● Dipolo - dipolo , molekula polarren artean. Adibidez H2Se edo H2S. 2.2 Hidrogeno zubien bidezko loturak Erakarpen-indar elektrikoak eta indartsuenak dira. Molekula polarren artean sortzen dira. Atomoa elektronegatiboa, indartsua eta txikia da. Adibidez H2O, NH3 edo HF. ➢ 3. Bioelementuak

Bioelementuak izaki bizidunen materia osatzen duten elementu kimikoak dira. Hiru mota bereizten dira. 3.1 Lehen mailako bioelementuak Lehen mailako bioelementuak materia organiko lehorraren %96 dira, ugariak direlako eta organismoek erraz bereganatzen dituztelako. Funtsezkoak dira biomolekulak edo konposatu organikoak eratzeko. Karbonoa, Hidrogenoa, Oxigenoa, Nitrogenoa, Fosforoa eta Sufrea dira [ CHONPS ]. 3.2 Bigarren mailako bioelementuak Bigarren mailako bioelementuak kantitate txikiagotan ageri arren, funtzio fisiologiko garrantzitsuak betetzen dituzte. Sodioa, Potasioa, Magnesioa, Kaltzioa eta Kloroa dira [Na, K, Mg, Ca, Cl]. 3.3 Oligoelementuak Nahiz eta oligoelementuak oso neurri txikitan egon eta funtziorik ez betetzea, ezinbestekoak dira organismoaren funtzionamendurako. Burdina, Kobrea, Iodoa eta Litioa dira [Fe, Cu, I, Li]. ➢ 4. Ura 4.1 Uraren egitura Ura molekula inorganiko bat da, H-ren bi atomoz eta O-ren batez osatuta. Horien artean lotura kobalente bat sortzen da, non atomoak elektroiak partekatzen dituzte egonkorrak izateko. Uraren molekula angularra da, hau da; bere atomoek ez dute lerro zuzen bat osatzen. Honekin batera, uraren atomoen elektronegatibotasuna ezberdina da, oxigenoarena hidrogenoarena baino askoz handiagoa baita. Horregatik, oxigenoa elkarbanatutako elektroiak bereganatzen saiatzen da, karga partzial negatiboa edo polo negatiboa sortuz O-ren atomoaren inguruan, eta polo positiboa edo karga partzial positiboa H-ren atomoen inguruan. Hori guztia dela eta, ur-molekula molekula polarra da. Uraren izaera polarrari esker, hidrogeno-zubiak ager daitezke; bere molekulen artean, karga desberdineko poloetan, agertzen diren erakarpen-indarrak dira. Hidrogenozko zubi horiek barne-kohesio handia ematen diote urari, eta bere propietate bereziak ematen dizkiote.

Zitoplasman hainbat prozesu zelular eta erreakzio kimiko gertatzen dira. Prozesu horiek gauzatzeko, inguruneak parametro fisiko-kimiko egonkorrei eutsi behar die muga batzuen barruan, egonkortasun horri homeostasi esaten zaio. Homeostasi : bizitza posiblea den egonkortasun bat da, parametro fisiko-kimiko zehatzekin eta egonkorrekin. Erregulazio-mekanismo garrantzitsuenak hurrengo biak dira: 6.1 Zelula barruko pH - aren erregulazioa Izaki bizidunek sistema indargetzaileak dituzte pH-aren gora-beherak kontrolatzeko. Mota horretako substantzia baten adibidea bikarbonato sistema indargetzailea da; oinarrizko eginkizuna betetzen baitu giza odolean. 6.2 Uraren kantitatea eta beste substantzia batzuen kontzentrazioaren erregulazioa Zelulen mintzek betetzen duten funtzio garrantsitzuenetako bat da haietatik sartzen eta ateratzen diren substantziak erregulatzea. Mintz biologikoak erdiiragazkorrak dira; hau da, zenbait substantziari pasatzen uzten diete, eta beste batzuei sarrera erazgozten diete.

  • Difusio - prozesua substantzia batek mintz plasmatikoa zeharkatu dezakeenean gertatzen da. Bakarrik zeharkatzen dute mintza oso molekula txikiak eta karga gabekoak, adibidez, O2.
  • Osmosia substantziak mintza zeharkatu ezin duenean gertatzen den garraio mota bat da. Urak badu mintza zeharkatzeko ahalmena. 6.3 Osmosia animalia zeluletan Egoera hipotonikoa , zelularen barruko kontzentrazioa zelularen kanpokoa baino altuagoa da. Ura zelulara sartuko da kontzentrazioa berdintzeko. Desberdintasuna handia bada eta ur gehiegi sartzen bada hemolisisa deritzon prozesua gertatzen da, zelula esplotatzen eta hil egiten da [Kanpokoa < Barrukoa]. Egoera hipertonikoa , zelularen barruko kontzentrazioa zelularen kanpokoa baino baxuagoa da. Horregatik, ura kanpora aterako da, kontzentrazioa berdintzeko nahian. Hasierako kontzentrazioak antzekoak badira, konzentrazioak berdinduko dira. Berriz, kontzentrazioak oso desberdinak badira, krenazioa prozesua gertatuko da; zelula

hainbeste ura bota eta gero lehortu egiten da. Zelula oso ur gutxirekin edo urik gabe geratzen da. Hala ere, ez da hiltzen, berriro hidratatu daitekelako [Kanpokoa > Barrukoa]. Egoera isotonikoa , ura ez da mugituko zelularren barruko eta kanpoko kontzentrazioak berdinak direlako. 6.4 Osmosia landare zeluletan Egoera hipotonikoa , ura zelulara sartuko da kontzentrazioa berdintzeko. Landare zeluleen kasuetan, egoera honi turgentzia deitzen zaio eta organismoaren egoerarik optimoena da. Animalia zeluleetan ez bezala, ez du ia bere forma aldatzen, zelula-pareta zurruna baita. Egoera hipertonikoa , zelulatik ura kanpora aterako da, kontzentrazioa berdintzeko nahian. Hasierako kontzentrazioak antzekoak badira, konzentrazioak berdinduko dira. Berriz, kontzentrazioak oso desberdinak badira, plasmolisis prozesua gertatuko da; zelulak hainbeste ura bota eta gero lehortu egiten da. Gainera, ur asko galtzen badu, zelula osoa hil egin daiteke. Egoera isotonikoa , ura ez da mugituko zelularren barruko eta kanpoko kontzentrazioak berdinak direlako. ➢ 7. Materia Inorganikoa ; izaki bizidunak + izaki bizigabeak Organikoa : bakarrik izaki bizidunak

  • Ura - Gluzidoak
  • Gatz mineralak - Lipidoak
  • Zenbait gas - Proteinak x - Azido nukleikoak Biología, apuntes del exámen:
  • Materia [eskematik] ● Organikoa, adibideak ● Inorganikoa, adibideak
  • Lotura kimikoak ● Zer dira? ● Zortzikotearen araua ● Lotura ionikoak eta kobalenteak