¡Descarga Examen econo,ia 2021 y más Apuntes en PDF de Economía de la Empresa solo en Docsity!
EUSKAL HERRIKO XII. EKONOMIAKO OLINPIADA
2021eko MARTXOAREN 26a
AZTERKETARI BURUZKO INFORMAZIOA
- Azterketak 3 zati ditu: lehenik, 15 galderako test bat; bigarrenik, bi ariketa praktiko,
bata batxilergoko bigarren mailako “Ekonomia eta Enpresen Antolaketa” atalekoa
eta, bestea, batxilergoko lehen mailako “Ekonomia” atalekoa, eta, azkenik, testu bat
iruzkinak egiteko.
- Lehen zatia baztertzailea da eta 4 puntuko balioa du. Erantzun okerrak ez dira
zigortzen, eta gutxienez 8 erantzun zuzen izan behar dira.
- Ariketak praktikoek eta iruzkinak egiteko testuak, bakoitzak 2 puntuko balioa du.
Bereziki baloratuko dira gaia ulertzeko gaitasuna eta erantzunen arrazonamendua.
- Azterketaren iraupena 2 ordukoa izango da.
EKONOMIAKO OLINPIADA Lehenengo atala: TEST GALDERAK
- Eskaintzak enpresen portaera islatzen du. Hurrengo faktoreen artean, batek ez du eraginik eskainitako kopuruan, zein da? a) Kontsumitzaileen errenta. b) Ondasunaren prezioa. c) Produkzio-faktoreen prezioa. d) Produktibitatea.
- Ondasun jakin baten eskaintza eta eskaera funtzioak honako hauek dira: QO = 30 p – 100 QD = 200 – 30 p Esan zer baieztapen den zuzena hauen artetik: a) Prezioa eta oreka kantitatea 30 euro eta 50 unitate dira, hurrenez hurren. b) Prezioa eta oreka kantitatea 5 euro eta 80 unitate dira, hurrenez hurren. c) Gobernuak 6 euroko gutxieneko prezioa finkatzen badu, 60 unitateko gehiegizko eskaintza emango da. d) Gobernuak 6 euroko gutxieneko prezioa finkatzen badu, 60 unitateko gehiegizko eskaera emango da.
- Adierazi zer helburu EZ den sartzen giza baliabideen kudeaketan: a) Enpresak behar dituen pertsonak aukeratzea eta prestatzea. b) Langileei beharrezkoak diren bitartekoak ematea beren lana egin dezaten. c) Enpresaren plantilla antolatzea eta planifikatzea, beharrezkoak diren lanpostuak diseinatuz, haien funtzioak eta erantzukizunak definituz eta ordainketa sistemak analizatuz. d) Bere langileen Curriculum Vitaea prestatzea.
- Enpresa batek egiten dituen inbertsioak aukeratzeko eta baloratzeko unean, jarraian definitzen diren hainbat metodo eta irizpide daude. Adierazi zein den egiazkoa: a) Pay back: metodo dinamiko bat da, diruaren balioa kontuan hartzen duena hura sortzen den unearen arabera. b) BEG (Balio Eguneratu Garbia): metodo estatiko bat da, non diruaren balioa konstantea den denboran. Dena den, diruaren balioa zero unean eguneratzen da, eguneratze edo deskontu tasa aintzat hartuta (“i”). c) BET (Barne Errendimenduaren Tasa): metodo estatiko bat da, non diruaren balioa konstantea den denboran. Dena den, eguneratze edo deskontu tasa (“r”) kalkulatzeko, BEG= kontsideratzen da. e) BEG positiboa bada, inbertsioa egin daiteke, moneta sarreren batura eguneratua handiagoa delako moneta irteeren batura eguneratua baino.
EKONOMIAKO OLINPIADA Inbertsio proiektuei ekiteko finantzaketa lortzeko epe luzeko mailegu bat eskatuko zaio Kutxa Bankuari. Epe luzeko maileguaren benetako kostua % 8,5ekoa da. Hiru inbertsioetatik zein da onargarria? a) Hiru inbertsioek BET>0 dute; hiru inbertsioak, beraz, onargarriak dira. b) A eta C inbertsioak onargarriak dira, eta B inbertsioa ez da onargarria. c) A inbertsioa onargarria da, eta A eta C inbertsioak, ez. d) Emandako datuekin ezin dugu esan zer inbertsio den onargarria.
- Autometal SA enpresako Finantza zuzendariak epe luzeko mailegu bat kontratatu behar du. Hori dela eta, 4 bankutara joan da, eta datu hauek eskuratu ditu: Hasierako komisioa Urteko interes tasa nominala Urteko UTB A MALEGUA % 0,5 % 10 % 10, B MALEGUA % 2 % 9,5 % 10, C MALEGUA 0 % 10,30 % 10, D MALEGUA % 0,1 % 10,10 % 10, Zein mailegu aukeratu behar du Finantza Zuzendariak? a) B mailegua, urteko interes tasa nominal txikiena duelako. b) C mailegua, hasierako komisio txikiena duelako. c) D mailegua, urteko UTB txikiena duelako. d) Eskura dagoen informazioarekin, ezin da erabaki zein mailegu den egokiena.
- Autometal enpresak auto elektrikoak ekoizten ditu 50.000 €ko prezioan. Enpresaren urteko ekoizpen gaitasun gorena 48 autokoa da. Enpresak 1.000.000 €ko kostu finkoak ditu, eta auto bakoitzeko kostu aldakorrak 30.000 €koak dira. Kalkulatu errentagarritasun atalasea, eta adierazi ea Autometal enpresak irabaziak izango dituen. a) Errentagarritasun atalasea 40 autokoa da, eta Autometal enpresak irabaziak izango ditu. b) Errentagarritasun atalasea 50 autokoa da, eta Autometal enpresak irabaziak izango ditu. c) Errentagarritasun atalasea 50 autokoa da, eta Autometal enpresak galerak izango ditu. d) Errentagarritasun atalasea 48 autokoa da, eta Autometal enpresak irabaziak izango ditu.
- Ikuspegi keynestarrak zera defendatzen du: a) aurrekontu publikoa urtero orekatuta mantendu behar dela. b) zerga politika ez dela erabili behar. c) aurrekontu publikoa ziklikoki orekatu behar dela. d) ekonomia automatikoki doitu behar dela.
EKONOMIAKO OLINPIADA
- Merkatu irekiko eragiketak egiten dira: a) Soilik likidezia gabezia duten bankuen eta kutxen artean. b) Soilik gehiegizko likidezia duten bankuen eta kutxen artean. c) Banku zentralen artean. d) Bankuarteko merkatuan.
- Termino ekonomikoetan, kontsideratu daiteke ondasunen produkzioan epe luzera dauden kostu bakarrak hauek direla: a) Kostu osoak. b) Kostu finkoak. c) Kostu aldakorrak. d) Batez besteko kostu osoak.
- Esan ondare-elementu hauen artean zein den zirkulatzaileko inbertsio bat: a) Mahai bat erostea, presidentearen bulegorako. b) Makina bat erostea. c) Lehengaiak erostea. d) Aurrekoetatik bakar bat ere ez.
- Ibarrekolandia ekonomia ireki txiki bat da. Instagramer ospetsu bati esker, oso ezagun egin dira eguzkiko betaurreko jakin batzuk. Eguzkiko betaurreko horiek Ibarrekolandian bakarrik ekoizten dira. Instagramer horri esker oso ezagunak egin direnez, eguzki betaurreko horien salmentak gora egin du atzerrian. Zer esan dezakegu Ibarrekolandiako ekonomiari buruz? a) Haren monetaren eskaera gutxituko da. b) Haren monetaren balioa igoko da. c) Espainiako inportazioak igo egingo dira. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
EKONOMIAKO OLINPIADA
EKONOMIAKO OLINPIADA
2 ARIKETA
Hurrengo taulan enpresa bati buruzko informazioa ematen da: E Y PMe PMg P VPMe VPMg IT IMg IPMg w 0 0 20 400 1 10 20 400 2 34 20 400 3 66 20 400 4 100 20 400 5 130 20 400 6 150 20 400 7 154 20 400 Taula horretan, E lan kantitatea da; Y produkzio osoa; PMe batez besteko produktua; PMg produktu marjinala; P enpresak sortutako ondasunaren salmenta prezioa; VPMe batez besteko produktuaren balioa (P * PMe); VPMg produktu marjinalaren balioa (P * PMg); IT sarrera osoa (P * Y, produzitzen duen guztia saltzen duela suposatzen da); IMg sarrera marjinala; IPMg produktu marjinalaren sarrera (IMg * PMg); eta W langile bakoitzari ordaintzen zaion soldata. HONAKO HAU ESKATZEN DA: a) Osatu taula. b) Ondasunen eta lanaren merkatuak lehia perfektuan funtzionatzen du? Zergatik? c) Enpresa horrek zer lan kantitate kontratatu behar du bere irabaziak maximizatzeko?
EKONOMIAKO OLINPIADA Hirugarren atala: TESTU BAT IRUZKINAK EGITEKO
EL PAIS egunkariko albistea, 2019/10/
AEBko muga zergek kaltetutakoek, soberakinak eta prezioen beherakadak iragarri dituzte
Zergapeko produktuak egiten dituzten Espainiako ekoizleek merkatu kuotaren eta
enpleguaren galeraz ohartarazi dute
Kaltetutako sektoreek iragarri dutenez, AEBk Espainiako elikagaiei, bereziki olioari, ardoari eta gaztari, ezarritako muga zergek izakinen igoera eta prezioen gorakada eragingo dute. Olioaren sektorea izango da kaltetuena; izan ere, urtero 120.000 tona inguru esportatzen ditu AEBra, erdia ontziratuta eta erdia ontziratu gabe, 400 milioi euro inguruko balioan. […] Ardoari dagokionez, muga zergak ontziratutako produktuari eragiten dio; zehazki, bi litro arteko bolumenean ontziratzen denari eta 14 graduko gutxieneko graduazioa duenari. José Manuel Pérez Ovejas Hermanos Pérez Pascuas upeltegiaren esportazio zuzendariaren iritziz, prezioen igoera handi batek atzean utziko ditu Espainiako ardoak, hobe kokatuta dauden Frantziako edo Italiako ardoekiko. Espainiak urtean 0,7 milioi hektolitro eramaten ditu AEBra, litroa batez beste 4,14 eurotan salduta; hau da, gama erdi/altuko ardoak; orotara, 20 milioi hektolitrotik gora esportatzen dira. Muga zergak upeldegi nagusiei eragingo die, hegoaldeko hemisferioko lehiakideen aurrean. Eta jatorri izendapeneko ardoa ezin da saldu ontziratu gabe. Gaztari dagokionez, AEB Espainiako esportazioen jomuga nagusia da, 87 miloi euro baino gehiagorekin. Muga zergen igoerarekin, sektorea ezingo da lehiatu hirugarren herrialdeekin. Horrez gain, beste arrisku bat dago; izan ere, gazta zergapean duten beste produktore handi batzuek, hala nola Alemaniak, Frantziak, Holandak eta Danimarkak, beren soberakinak Espainiako merkatuan sar ditzakete saldo prezioetan, lehen ere gertatu izan baita, eta horrek eragina izan dezake produkzioan. […] Irakurri albistea eta erantzun galdera hauei: a) Zer da politika komertziala eta zer neurri daude haren barruan? b) Zer da muga zerga bat eta zergatik jarri du AEBk produktu horien gainean? c) Arrazoitu muga zerga horien ondorioei buruz.
EKONOMIAKO OLINPIADA