Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


oposiciones magis, Apuntes de Ciencias de la Educación

Asignatura: expresion y comunicacion, Profesor: no me acuerdo, Carrera: Educación Infantil, Universidad: UPV-EHU

Tipo: Apuntes

2016/2017

Subido el 24/01/2017

yolado22
yolado22 🇪🇸

5

(5)

4 documentos

1 / 614

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
1
1. GAIA
SEI URTE BITARTEKO HAURREN EZAUGARRI NAGUSIAK. BERE
GARAPENEAN ERAGITEN DUTEN FAKTORE NAGUSIAK. ETAPA ETA
MOMENTU ESANGURATSUENAK. LEHEN URTEAN HAURRAK DUEN
GARAPENA. HELDUEN PAPERA.
SARRERA
1. 0-6 URTE BITARTEKO HAURREN EZAUGARRI NAGUSIAK
a) Izaki globala
b) Sexua du
c) Izaki bakarra, zoragarria, errepikaezina eta mugatua
d) Izaki dinamikoa da, uneoro garatzen ari da.
e) Eraikitzen duen izakia da.
f ) Soziala da.
2. GARAPENEAN ERAGITEN DUTEN FAKTORE NAGUSIAK
2.1.- Teorietara hurbilketa
Teoria kognoszitibo-eboluzionistak (Piaget, Vigotsky)
Inguruneak aprendizaian duen eraginean oinarritutako ikuspuntua
(Skinner, Paulov, Albert Bandura)
Ikuspuntu etologikoa (Lorenz eta Tinbergen)
Ikuspuntu ekologikoa (Brofenbrenner)
2.2.- Garapen hitzaren kontzeptua (hazi, heldu, kanpo-barne faktoreak
3. GARAPENEKO ETAPA ETA MOMENTU ESANGURATSUENAK
3.1.-Haur garapena lantzen duten aditu ezberdinen etapak
Arnold Gessel
Henri Wallon
Sigmund Freud
pf3
pf4
pf5
pf8
pf9
pfa
pfd
pfe
pff
pf12
pf13
pf14
pf15
pf16
pf17
pf18
pf19
pf1a
pf1b
pf1c
pf1d
pf1e
pf1f
pf20
pf21
pf22
pf23
pf24
pf25
pf26
pf27
pf28
pf29
pf2a
pf2b
pf2c
pf2d
pf2e
pf2f
pf30
pf31
pf32
pf33
pf34
pf35
pf36
pf37
pf38
pf39
pf3a
pf3b
pf3c
pf3d
pf3e
pf3f
pf40
pf41
pf42
pf43
pf44
pf45
pf46
pf47
pf48
pf49
pf4a
pf4b
pf4c
pf4d
pf4e
pf4f
pf50
pf51
pf52
pf53
pf54
pf55
pf56
pf57
pf58
pf59
pf5a
pf5b
pf5c
pf5d
pf5e
pf5f
pf60
pf61
pf62
pf63
pf64

Vista previa parcial del texto

¡Descarga oposiciones magis y más Apuntes en PDF de Ciencias de la Educación solo en Docsity!

1. GAIA

SEI URTE BITARTEKO HAURREN EZAUGARRI NAGUSIAK. BERE

GARAPENEAN ERAGITEN DUTEN FAKTORE NAGUSIAK. ETAPA ETA

MOMENTU ESANGURATSUENAK. LEHEN URTEAN HAURRAK DUEN

GARAPENA. HELDUEN PAPERA.

SARRERA

1. 0-6 URTE BITARTEKO HAURREN EZAUGARRI NAGUSIAK

a) Izaki globala b) Sexua du c) Izaki bakarra, zoragarria, errepikaezina eta mugatua d) Izaki dinamikoa da, uneoro garatzen ari da. e) Eraikitzen duen izakia da. f ) Soziala da.

2. GARAPENEAN ERAGITEN DUTEN FAKTORE NAGUSIAK

2.1.- Teorietara hurbilketa  Teoria kognoszitibo-eboluzionistak (Piaget, Vigotsky)  Inguruneak aprendizaian duen eraginean oinarritutako ikuspuntua (Skinner, Paulov, Albert Bandura)  Ikuspuntu etologikoa (Lorenz eta Tinbergen)  Ikuspuntu ekologikoa (Brofenbrenner) 2.2.- Garapen hitzaren kontzeptua (hazi, heldu, kanpo-barne faktoreak

3. GARAPENEKO ETAPA ETA MOMENTU ESANGURATSUENAK

3.1.-Haur garapena lantzen duten aditu ezberdinen etapak  Arnold Gessel  Henri Wallon  Sigmund Freud

 Jean Piaget  Life-Span

3.2.- Haur garapeneko momentu esanguratsuenak

  • Barrea
    1. hilabeteko angustia
  • lehenengo pausoak
  • hizkuntzaren agerpena
  • Aurkakoaren krisia (crisis de oposición)
  • Egozentrismoaren desagerketa 4. LEHEN URTEAN HAURRAK DUEN GARAPENA

4.1.- Maila fisikoa (pisua, altura eta hortzak) 4.2.- Maila neurologikoa (errefleju arkaikoak) 4.3.- Maila kognitibo-motorea (apenas mugitzetik ibiltzera iristen da) 4.4.- Zentzuen maila eta maila perzeptiboa : Dastamena, usaimena,ukimena, ikusmena, entzumena. 4.5.- Maila sozio-afektiboa 4.6.- Hizkuntza eta komunikazio maila

5. HELDUEN PAPERA

5.1.- Familia 5.2.- Hezitzailea. Irizpide metodologikoak:  Globalizazio printzipioa  Afekto eta erlajazio printzipioa  Autonomia printzipioa  Indibidualizazio printzipioa  Ikasten ikasteko printzipioa  Jokuaren printzipioa  Hezkuntza koherentearen printzipioa

ONDORIOAK

1.- 0 - 6 URTE BITARTEKO HAURREN EZAUGARRI NAGUSIAK.

Zer da haur bat? Haur bat, izaki global, sexua duena, bakarra, zoragarria, errepikaezina eta mugatua da. Horretaz gain, garatzen ari da biologikoki, psikikoki eta sozialki. Eta bera bizi den ingurune sozialarekin duen interakzioari esker, bere pertsonalitate propioa eraikitzen ari da. Definizio honetatik, haurrek ezaugarri hauek ondoriozta daitezke:

a) Izaki GLOBALA da

Haurrak inguruan duen mundua perzibitzeko eta ezagutzeko duen modua globala da, hau da, bere ezagutza eskema sortzen ditu duen eremu biologiko, psikiko eta sozialari esker. Eremu edo dimentsio horiek, elkarren artean erlazioan daude haurtzaroko etapa guztian.

b) SEXUA duen izakia da

Sexuak ezaugarri propioak ditu. Hau da, neska eta mutilak fisikoki ez gara guztiz berdinak, eta horrek eragina du garapenean eta honekin zuzenean erlazionatuta dauden beste eremuetan ere (bizitza sozialean...)

c) Izaki BAKARRA, ZORAGARRIA, ERREPIKAEZINA eta MUGATUA

Haur bakoitzak bere esperientzia propioak bizitzen ditu. Nahiz eta helduak egoera bera eskaini bi haurrei, bakoitzak bere esperientzia biziko du, eta inoiz ez dira bi esperientzia horiek berdinak izango. Esperientzia hauek, haur bakoitzari, modu ezberdinean sentitzeko, pentsatzeko eta aktuatzeko aukera eskaintzen dio. Horregatik esaten da izaki bakarrak (único, originalidad) dela. Bestalde, gaitasunak asko dira, baina ezberdinak eta mugatuak dira, izakia bera mugatua den bezala. Alegia, haur bakoitzak bere mugak ditu, eta ahal den neurrian, bakoitza bere gorengo mailara irits dadin saiatu behar gara. Haur bakoitzak ezaugarri eta gaitasun jakin batzuk dituelako, irakas-kuntza-ikaskuntza prozesuan indibidualizazio printzipioa kontuan hartu behar dugu, haur bakoitzaren garapen maila eta erritmoa errespetatuz.

d) Izaki DINAMIKOA da, MOMENTUERO GARAPENEAN DOA

Haurra jaiotzen den unetik, heldutasun osoa lortu arte, bere garapen prozesua ez da geratzen. Une batzuetan garapeneko alor bat gehiago garatuko da bestea baino, esaterako, 0-1 urte: mugimenduan aldaketa handia (honekin, espazioan kokatzen ikasten du); 1-2 urte: ahoz-hizkuntza..

e) ERAIKITZEN DUEN izakia da

Haurraren garapen fisiko eta motorikoari esker, bere ingurunean aktiboki interaktuatzen edo eragiten du. Interakzio honi esker, bere hipotesi propioak sortuko eta egiaztatuko ditu (ekintzaren bidez), alegia, munduaren ezagutza eraikitzen joango da. (Piaget-en teoria azaldu daiteke pixka bat: etapa ezberdinak, eta ezagutzak barneratu ahala etapa batetik bestera...)

f) Izaki SOZIALA da

Nahiz eta orain arte aipatu haurra bakarra dela, hazteko erritmo propioa duela..., haurrak bere pertsonalitatea eraikitzen du bera bizi den ingurunearekin erlazionatzen edo interakzionatzen duen heinean. Haurra, jaiotzen den momentutik talde ezberdinetako partaide da: familia, auzoa...

Azterketa txiki hau eginez, haurrak garapeneko etapa ezberdinetik igaro ahala, aldatzen ari dela ikusi dugu, eta honela, bere pertsonalitatea eraikitzen ari da: biologikoa, kognitiboa eta soziala. Baina, nola gertatzen dira aldaketa horiek? Zergatik edo nola pasatzen dira haurrak etapa batetik bestera? Galdera hauei erantzunez, hurrengo atalari sarrera emango diot. Bertan, besteak beste, gai hau landuko da: haurraren garapenean zein faktorek eragiten dute? Galdera honen erantzuna ezagutzeak, informazioa emango digu gure lana diseinatzeko eta planifikatzeko.

da: etxean, familian, eskolan, lagunekin, irakasleekin... Horregatik, inguruneak haurrarengan duen eragin mota aztertzen dute.

Brofenbrenner -ek sistema ezberdinetaz hitz egiten du:  Mikrosistema : haurrak gertuen duena da: familia, eskola, lagunak... Normalean konstantea da, baina haurra hazten doan heinean aldatzen doa.  Mesosistema : mikrosistemen artean gertatzen diren erlazioak dira.  Exosistema : haurrak berak eszenatoki honetan ez du zuzenean parte hartzen baina berarengan eragina du. Adib. gobernua, eskolako zuzendaritza...  Makrosistema : kultura, balore, sinismen...-en eragina. Normalean aurrekoak baino sistema egonkorragoa da, baina aldaketak ere gerta daitezke, esate baterako, politika konserbadore batetik liberak batetik pasatzea.

2.2.- GARAPEN HITZAREN KONTZEPTUA

Garapen hitzaren barnean, bi kontzeptu ezberdindu behar ditugu:

  • Hazkundea: gorputzeko masaren haunditzea da.
  • Heldutasuna: aldaketak morfologiko mailan eta portaeran.

Beraz, zer da GARAPENA? Maila fisiko eta psikologikoan gertatutako aldaketa kualitatibo eta kuantitatiboen sekuentzia ordenatu bat da (hau da, aldaketek orden logiko bat jarraitzen dute), eta zuzenean eragiten dute portaeran, eta pentsatzeko eta sentitzeko moduan. Aldaketa fisiko eta psikologiko horiek faktore ezberdinengatik gertatzen dira. Garapena baldintzatzen duten faktore hauek barnekoak hala kanpokoak izan daitezke:

  • Kanpoko faktoreak : o Alimentazioa eta nutrizioa: etapa kritiko batean nutrizio txar batek eragin kaltegarriak edota irreversibleak izan ditzake. o Ingurugiroko ezaugarriak (variables ambientales): osasun baldintzak, gaixotasun arin edo kronikoa, habito sozialak... o Klima afektiboa: klima afektibo lasai, egonkorra eta aberatsa izan behar du.

o Estimulazioa eta esperientziak: haurrak barneratzen dituen estimulazio eta esperientziak.

  • Barneko faktoreak :

o Karga genetikoa o Sistema nerbiosoaren heldutasuna o Sistema endokrinoaren heldutasuna

Atal honekin amaitzen dugu, esanez, garapena etapa edo denbora zehatz batean gertatzen dela, eta etapa horretan, haurrak predisposizio handia daukala gaitasun batzuk barneratzeko. Predisposizio hori, haurraren heldutasun mailaren araberakoa izaten da, hau da, ezinbestekoa da oinarri fisiologiko bat izatea, honela, haurrak izango dituen esperientzia berrien bidez, portaera berriak ikasiko ditu. Horretaz gain, predisposizio hori, barneko (gaitasun kognitiboak, predisposizio genetikoa eta heldutasuna) eta kanpoko (ingurune fisikoa eta soziala) faktoreengandik ere baldintzatuta dago. Guzti honek eragingo du haurraren portaeran, eta portaera horiei esker, haurraren garapena aldatzen eta konfiguratzen joango da.

  1. Etapa emozionala (6-12 hilabete) : haurrak soilik bere beharrak ikusten ditu eta berehala asetzea nahi du. Ez du bereizketarik egiten bere gauza eta kanpoko munduarenen artean. Helduaren papera haurraren beharrak asetzean datza. Lehen erlazio sozialak hasten dira.

  2. Etapa sensoriomotorra eta proiektiboa (1-3 urte) : objetuak manipulatzen hasiko da. Mugikortasun handia du eta desplazamenduei esker esperientzia berriak biziko ditu. Hizkuntza agertuko da eta honek portaeran aldaketa handia suposatzen du.

  3. Personalismoaren etapa (3-6 urte) : bere “ni” indarrean jartzen da, helduarekiko independentzia lortu nahi du. Uneoro atentzioa lortu nahi du, eta horretarako estrategia ezberdinak erabiliko ditu. Sentimendu berriak agertuko dir: frustrazioa, kooperazioa, norgehiagoka... Gero eta gehiago sozializatzen hasiko da. Pentsamendua erabiltzen du.

  4. Etapa kategoriala (6-11 urte)

  5. Gaztaroa eta nerabetzaroa

3.1.3. SIGMUND FREUD

Freud-ek batez ere pertsonalitatearen garapena aztertzen du, eta hor etapa batzuk bereizten ditu, haurrak plazerra gorputzeko zein ataletan aurkitzen duenaren arabera. Segun eta haurrak esperientzia horiek nola bizi dituen (satisfazioa, frustrazioa...) pertsonalitatean egitura zehaztuko dute. Beraz, garapenean 5 fase edo etapa bereizten ditu:

a) Aho fasea (0-1 urte ): plazerra ematen dio organoa ahoa da. Ahoaren bidez haurrak objetuak ezagutzen ditu. Elikagaiak ahotik sartzen ditu

b) Uzki fasea (1-3 urte): plazerra ematen dio organoa uzkia da, eta plazerra ematen dio kakak eusteak eta kanporatzeak.

c) Fase falikoa (3-5/6 urte): bere organo genitalek atentzioa deituko die, bere organoak manipulatuz gozatuko du. Bere sexu organoekiko kuriositatea izango du, baina baita besteen organoekiko ere. Honela, ezberdintasunak deskubrituko ditu eta sexu batekin identifikatuko da.

d) Latencia fasea (6tik pubertaterarte)

e) Genital fasea (pubertate garaia)

Freud-en ustez, oso garrantzitsua da nola bizitzen diren etapa haueta-ko bakoitza, arazoak suertatzen badira, haurra oraindik gainditu ez duen etapa horretan “ataskatuta” geratzea gerta daiteke (adi. aho faseko beha-rrak ongi gainditu ez dituen haur batek, ondorengo etapetan fijazioa izan dezake aho etapako zerbaitekin: behatza txupatzea, objetuei koska egitea..), edo atzeko etapa batera bueltatzea (adib. 5 urteko haur batek anai txiki bat izan du, eta 5 urteko hori berriro esfintereak deskontrolatzen hasi da).

3.1.4. JEAN PIAGET

Piagetek aztertzen du garapena oinarrituz inteligentziaren garapenean, eta hau, ingurunera egokitzeko prozesu aktibo bezala ulertzen du. Garapen kognitiboan etapa edo estadio ezberdinak bereizten ditu. Etapa bakoitzean, norberak eskema edo modu propioak erabiltzen ditu arazoak konpontzeko, beti ere, oreka aurkitzea helburu delarik. Piageten ustez, garapena, oreka gutxiagoko etapa batetik goragoko edo oreka gehiagoko beste etapa batetara pasatzea da. Etapa bakoitzean bi fase daude, lehenengoa prestakuntza fasea da, eta bigarrena ekintzarena. Periodo edo etapa hauek sucesivo-ak dira, hau da bat bestearen atzetik lortzen da, eta ez dute koinziditzen beti adin kronologiko zehatz batekin.

Piagetek garapenean lau estadio edo etapa bereizten ditu, eta hauetako bakoitzaren barnean, beste azpi-estadio batzuk definitzen ditu:

1) Periodo sensoriomotorra (0-2 urte): izenak berak dioen bezala, etapa honetan berebiziko garrantzia dute zentzuek eta mugimenduak inteligentziaren

  1. Eragiketa formalen etapa (12 urtetik aurrera)

3.1.5. LIFE-SPAN

Azken urte hauetan ospe handia hartzen ari dira Life-Span edo “ciclo vital” bezalako teoriak. Teoria hauek lehen azaldutako teorien kontra daude. Aurreko teoriek, garapena batez ere lehen haurtzaroan eta adoleszentzia arte ematen zela zioten; “ciclo- vital” teoriaren ustez, ordea, adin guztietan garatu eta haz daiteke pertsona. Hauen ustez, pertsona garatzen da bizi dituen esperientzien emaitza moduan.

Garapenean zenbait etapa daude:

a) Prenatal etapa ( zigotoa sortzen denetik jaio arte ): oso etapa garrantzitsua da garapenean, zeren hazkundea oso bizkorra da eta amaren dependentzia osoa du.

b) Lactancia etapa (0-12/18 hilabete): garapen azkarra ematen da maila motorikoan, kognitiboan eta sozialean.

c) Haurtzaro goiztiarra (infancia temprana) (1-6 urte): aldaketa handiak daude fisikoki, kognitiboki eta pertsonalitatean.

d) Erdiko haurtzaroa (infancia media)

e) Beranduko haurtzaroa (infancia tardía)

0-6 urteko haurren garapenari buruzko teorien deskribapen bat egin ondoren, etapa hauetako unerik esanguratsuenak aipatzea oso garrantzitsua da. Beraz, hori aztertzera pasako naiz.

3.2.-HAUR GARAPENEKO MOMENTU ESANGURATSUENAK.

  1. BARREA. 3. hilabete inguruan. Pertsona ezagutzen duela adierazteko egiten du

  2. 8. HILABETEKO ANGUSTIA

Ezagutzen eta identifikatzen ditu pertsona ezagunak eta ezezagunak, eta beldurra agertzen du ezezagunekin. Ama ondoan ez badu, abandonatua izan dela sentitzen du, eta negarra eta angustiaren bidez adierazten du.

  1. LEHENENGO PAUSOAK EDO URRATSAK

12-18 hilabete inguruan ibiltzen hasiko da. Nahiz eta ibiltza ekintza guztiz motorikoa izan, izugarrizko eragina du garapen intelektualean. Orain gai da objetuengana bera hurbiltzeko, manipulatzeko, ukitzeko... Bide batez, bere gorputzaren nozioa eta espazio eta denbora nozioaz jabetzen da.

  1. HIZKUNTZAREN AGERPENA

Hizkuntzaz jabetzea, oso euskarri garrantzitsua da haurraren pentsamendurako eta erlazio sozialen garapenerako.

  1. AURKAKOAREN KRISIA (crisis de oposición)

3 urte bete aurretik gertatzen da. Haurrak independientea izan nahi du, berak bakarrik aktuatu. Bere burua ezagutu du eta bere mugak ezagutu nahi ditu. Oraindik besteen dependentzia du eta behar ditu. “Autosuficiencia” hori behar-beharrezkoa da independentziara iristeko.

  1. EGOZENTRISMOAREN DESAGERKETA

5 urte inguruan, berearen berdinak ez diren beste ikuspuntu batzuk badaudela ohartzen hasten da, eta bere ideiak eta ekintzak azaltzeko eta justifikatzeko beharra ikusten du. Egozentrismoaren desagerketa behar-beharrezkoa da garapen sozialerako.

  • Reflejo de enderezamiento estático: oin azpian indar bat egiten badiogu, besoak ireki egiten ditu.
  • Reflejo de los puntos cardinales : ezpainen inguruan laztana egiten badiogu, berak burua jiratukodu guk laztana egin diogun norabidean.

Erreflejuek, haurra garatzen ari dela adierazten dute, jaioberriaren heldutasun neurologikoa neurtzen baitute. Horretaz gain, desagertua egon behar zen errefleju batek oraindik ere irauten badu, garapenean atzerapena adierazten du, beraz, patologiaren baten abisua izan daiteke.

4.3.- MAILA KOGNITIBO-MOTOREA

Piageten teorian oinarrituz azaltzen da garapen kognitibo-motorea. Autore honi jarraituz, 0-1 urte bitarteko haurra, periodo sensoriomotorean kokatzen da, non, inteligentzia eta pentsamendua oso erlazionatuta daude zentzuekin eta mugimenduarekin. Eta gaitasun kognitiboak, objetuekin egiten dituen ekintza eta manipulazio errepikakorrei esker eraikitzen ditu. Ezagutza berri hauek, aurreko ezagutzetan oinarritzen dira (=ezagutza esanguratsua). Haurrak hazten ari den neurrian, bere ekintzak antolatu egiten ditu, eta ekintza horiek gero eta inteligenteagoak eta intentzionalagoak dira.

Lehen urtebetean, mugimenduari dagokionez, honelako bilakaera ematen du:

1-2 hilabete: -mugimendua oso oinarrizkoa da. -buruaren eta gorputzaren tono muskularra oso baxua da. 3-4 hilabete: *Hipotonia eta hipertonia desagertzen dira, beraz, buruaren eta gorputzaren kontrol hobea du. *objetuak interesatzen hasi zaizkio, baina oraindik berak bakarrik ezin ditu hartu. Guk hurbiltzen badizkiogu, berak eskuarrekin harrapatuko ditu. Gai da objetuak ahora eramateko, hori da bere bitartekoa gauzak ezagutzeko eta esploratzeko. 5-6 hilabete: -Kasualitatez oinak deskubritzen ditu, beraz, eskuak ez zaizkio asko interesatzen.

7-8 hilabete: *Alde batetara eta bestera jira daiteke. *Arrastaka ibiltzetik gateoan ibiltzera pasako da. *Gorputzaren tonua asko igo da. Posturak hobeto kontrolatzen ditu. Esaterko, eseritzeko posturan egon daiteke (8 hilabetekin ez du euskarririk behar). *Pinza egiten hasiko da (gauza handiak hartzeko) 9-10 hilabete: -Leku batetik bestera mugitzen da (desplazatu). Honela, interesatzen zaiona hartzeko aukera du.Kognitiiboki, intentzionalitatearen garapena gertatzen hasten da. -Oreka mantentzen du. Eta zerbaiti eutsita zutik egoteko gai da. Lehen pausoak emango ditu. -Pinza egingo du gauza txikiak hartzeko (ogi apurra) 11-12 hilabete: Oreka ematen dion zerbaiti helduz ibiltzeko gai da. Bakarrik ibiltzeko prestatzen ari da.

4.4.- ZENTZUEN MAILA ETA MAILA PERZEPTIBOA

Zentzuen garapenari dagokionean, haurrak jaiotzen denenean, nahiko garatuta izaten ditu zentzumen gehienak (ongi ornituak) eta prest egoten da zentzumenak erabiltzen ikasteko.

Dastamena : nahiz eta haurra jaiotzen denean ez dagoen oraindik oso garatuta, aho organoaren bidez izaten du haurrak kontaktua munduarekin. Laisten, zapore gozoak eta gaziak bereizten hasiko da.

Usaimena : haurren usaimen ona dutela zihurtatzeko, ez dago beraien aurpegiko erreakzio eta mugimenduak ikusi besterik. Haurrarentzat, bere amaren gorputzaren usaina da guztien artean esanguratsuena.

Ukimena : haurraren mugimendu-sistema garatzen doan heinean, ukimen zentzumena aberasten doa, eta honek inteligentzia sensorio-motorraren eraikuntzan laguntzen du.

4.6.- HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIO MAILA

Haurrak helduekin (amarekin) duen erlazioari esker, hizkuntza eta komounikazioa garatzen da. Hasiera batean, negarraren bidez (oinarrizko beharrak asetzeko), barrearen bidez (amaren ahotsa entzutean)... Kognitiboki bere ekintzen intentzionalitatea garatzen duen neurrian, bere emozioak ere intentzionalizatzen ditu, hau da, orain ez du negar egingo soilik gosea duenean, baizik eta “maliziaz” objetu bat nahi duenean ere negar egingo du (atentzioa deitzeko).

Orain arte, garapenak maila guztietan aldaketak suposatzen dituela ikusi dugu. Baina garapena ez da soilik haurrak objetuekin duen erlazioaren bidez garatzen, baizik eta bere berdinekin, helduekin... duen erlazioari esker ere bai. Horregatik, hurrengo lerroetan, familiaren eta hezitzailearen (irakaslea) paperaz hitz egingo dut.

5.-HELDUEN PAPERA.

Haurra bere pertsonalitatea eraikitzen joango da, bai pentsamendu, sentimenduei eta ekintzei dagokionez. Pertsonalitate hori, objetuekin eta inguruko pertsonekin duen erlazioaren bidez gauzatzen da. Gogoratu behar dugu, hasiera-hasieran, haurrak soilik bere ama eta familiakoekin erlazionatuko dela; beranduago hezitzailearekin, eta ondoren, bere berdinekin (lagunekin). Erlazio guzti hauen ondorioa da pertsonalitatearen eraikuntza. Ingurunetik hartzen duen informazioari esker, gaitasun mentaletan hobetzen edo hazten da, eta honetaz gain, bere buruari buruzko ezagutza ere eraikitzen du (autoimagina eta autokontzeptua).

5.1.-FAMILIA

Familiak haurrari eskaintzen dion giro edo baldintzak, aberastu edo oztopatu egingo du haurraren garapen prozesua, izan ere, familia giroa baita haurra bizi den ingurunea: giro horretan sentitzen du, oinarrizko baloreak ikasi, giza ohituretaz jabetu, norbere burua ezagutu, komunikatu, lehen erlazioak sortu, bazterketa esperimentatzen du..... alegia, modu globalean heldu egiten da.

Haurra eskolan hasten denean, beraretzat izugarrizko aldaketa handia gertatzen da, zeren etxean ziur sentitzen zen, familiako erdigunea zen, zaindua zegoen.... eta eskolan, beste ikasleekin erlazionatu behar du, eraikuntza eta materialak arrotzak dira, helduak ez ditu ezagutzen... Eskolako giro honetan, ez da seguru eta konfidantzaz sentitzen. Aldaketak handi honetan inplikatuta dauden helduak (irakasleak, hezitzaileak...) egokitze aldi hau oso ongi zaindu behar dute, oso garrantzitsua baita, eta gurasoek ere zerbait egin dezakete (haurrak eskolara joateko animatu, beraien beldurrak haurrari ez transmititu...

5.2.-HEZITZAILEA

Goian aipatutako egokitzapen aldi honetan, eta ondoren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan hezitzailearen lan bat, gurasoak orientatzea da, haurrekin nola kolaboratu behar duten jakiteko. Gurasoak, irakasleak bezala, haurraren gaitasun guztiak estimulatzen eta potentziatzen saiatu behar dira, eta horretarako, irizpide metodologiko hauek jarraitu behar dira:

Globalizazio printzipioa : haurraren gaitasun guzti-guztiei atenditu behar zaie, haurrak modu globalean perzibitzen duela kontutan hartuz: hau da, haurrak ez du ezer ikasiko, aurretik bere gorputzetik edo esperientziatik igaro ez bada.

Afekto eta erlajazio printzipioa :

o Haurrari klima afektibo, “acogedor” eta erlajatua eskaini. o Leku eta pertsona aldaketak ekidin. o Haurrarekin maiz hitz egin, modu argian eta zuzenean. Hiztegi sinple batekin, eta hilabeteko umea izango bazen bezala.

Autonomia printzipioa :

o Haurrari berari, esperimentatzeko eta ekintzak egiteko aukerak eskaini. o Haurrari leku zabalak eskaini, arriskurik gabe nahi duen moduan mugi dadin.