Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Tesis filosofica Eutanasia, Tesis de Bachillerato de Filosofía

Tesis filosofica sobre la eutanasia

Tipo: Tesis de Bachillerato

2020/2021

Subido el 14/02/2021

irene-aramburu
irene-aramburu 🇪🇸

4.3

(8)

12 documentos

1 / 2

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
Inork erabaki dezake sufritzen jarraitu behar duzun?
Imaginatu Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) diagnostikatu dizutela,
gaur egun gaixotasun degeneratiboa eta sendaezina dena. Diagnostikoaren egunetik
hil arte norbaiten menpe egon beharko duzu edalontzi bati eustea bezain errazak
diren gauzak egiteko. Urteak daramatzazu horrela, eta orain arte imajinaezina
sufritu duzu. Ezintasuna eta sufrimendua gainditzen zaitu eta gero eta ahulago
sentitzen zara. Argi duzu sufrimendu honekin amaitu nahi duzula zugatik eta maite
duzun guztiengatik.
Benetan beharrezkoa dela uste duzu bizitzen jarraitzea sufrimendu berak ez
badizu bizitzen uzten? Sendaezina den gaixotasun baten aurrean, zer egin? Inork
erabaki dezake sufritzen jarraitu behar duzun? Hau da eutanasiak duen dilema.
Eutanasia gaixotasun terminal bat duen pertsona bat duin, berehala eta minik gabe
hiltzea eragiten duen ekintza da, pertsona horren sufrimendu fisiko eta
psikologikoa saihesteko.
Eutanasiaren aldeko argudio gehienak pazientea min eta sufrimendu
guztietatik (fisikoa zein emozionala eta morala) askatzearekin lotuta daude. Krudela
eta ankerra da norbait modu jasanezinean sufritzen ari denean hiltzea ukatzea.
Gainera, pertsonek eskubidea dute erabakitzeko noiz eta nola hil. Inork ez digu
jaiotzeko edo ez jaiotzeko aukerarik ematen, eta ziur nago gaixotasun terminal
batekin diagnostikatutako jendeari bizitzeko aukera emango baliote, horietako
askok ez luketela nahiko. Horregatik, sufrimenduz beteta bizi nahi dugun ala ez
erabakitzeko eskubidea dugu.
Badira eutanasiaren kontrako hainbat argudio ere. Haietako bat elijioarekin
du erlazioa. Eutanasia onartzean, onartzen da pertsona batzuen bizitza, beste
batzuena baino balio gutxiagoa dutela. Gizakiak baliotsuak dira Jainkoaren irudira
pf2

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Tesis filosofica Eutanasia y más Tesis de Bachillerato en PDF de Filosofía solo en Docsity!

Inork erabaki dezake sufritzen jarraitu behar duzun?

Imaginatu Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) diagnostikatu dizutela, gaur egun gaixotasun degeneratiboa eta sendaezina dena. Diagnostikoaren egunetik hil arte norbaiten menpe egon beharko duzu edalontzi bati eustea bezain errazak diren gauzak egiteko. Urteak daramatzazu horrela, eta orain arte imajinaezina sufritu duzu. Ezintasuna eta sufrimendua gainditzen zaitu eta gero eta ahulago sentitzen zara. Argi duzu sufrimendu honekin amaitu nahi duzula zugatik eta maite duzun guztiengatik.

Benetan beharrezkoa dela uste duzu bizitzen jarraitzea sufrimendu berak ez badizu bizitzen uzten? Sendaezina den gaixotasun baten aurrean, zer egin? Inork erabaki dezake sufritzen jarraitu behar duzun? Hau da eutanasiak duen dilema. Eutanasia gaixotasun terminal bat duen pertsona bat duin, berehala eta minik gabe hiltzea eragiten duen ekintza da, pertsona horren sufrimendu fisiko eta psikologikoa saihesteko.

Eutanasiaren aldeko argudio gehienak pazientea min eta sufrimendu guztietatik (fisikoa zein emozionala eta morala) askatzearekin lotuta daude. Krudela eta ankerra da norbait modu jasanezinean sufritzen ari denean hiltzea ukatzea. Gainera, pertsonek eskubidea dute erabakitzeko noiz eta nola hil. Inork ez digu jaiotzeko edo ez jaiotzeko aukerarik ematen, eta ziur nago gaixotasun terminal batekin diagnostikatutako jendeari bizitzeko aukera emango baliote, horietako askok ez luketela nahiko. Horregatik, sufrimenduz beteta bizi nahi dugun ala ez erabakitzeko eskubidea dugu.

Badira eutanasiaren kontrako hainbat argudio ere. Haietako bat elijioarekin du erlazioa. Eutanasia onartzean, onartzen da pertsona batzuen bizitza, beste batzuena baino balio gutxiagoa dutela. Gizakiak baliotsuak dira Jainkoaren irudira

eginak direlako, ondorioz, giza bizitza guztiak dira baliotsuak. Horrek esan nahi du, eutanasia praktikatzen den aldi bakoitzean, jainkoak sortutako gizakia ez dela onartzen. Gainera, eutanasiak, ez du heriotza bat izateaz uzten eta horrek ondorio moral asko dauzka eutanasi praktikatzen duen medikuarengan eta gizartearengan.

Nik uste dut lege baten bidez gaixoari bere bizitzaren kontrola eman behar zaiola. Horrela, euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea izango dugu gizakiok. Beraz, eutanasiaren alde nago, baina muturreko kasuetan bakarrik aplikatu beharko litzakeela uste dut. Nire ustez eutanasia legezkoa balitz, ez lirateke heriotzak areagotuko, baizik eta pertsona askoren sufrimendua gutxituko litzake.

Laburbilduz, eutanasia aplikatzeko erabakia arazo iraunkorra izan da historian zehar; ideologia desberdinek beren argudioak defendatzen dituzte, egin behar den ala ez. Baina inork ez du lortu haren kontra daudenei bere argudioekin beste guztiei konbentzitzea. Beraz, amaitu gabeko gaia da, eta oso polemikoa gaur egun.