Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Testuakkk!! Para practicar, Ejercicios de Euskera

Testos en euskera para practicar resúmenes o preguntas sele

Tipo: Ejercicios

2021/2022

Subido el 08/03/2022

Iratiiiiiiiiiiiuuui
Iratiiiiiiiiiiiuuui 🇪🇸

5 documentos

1 / 60

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
Kontsumoak harrapatuta gauzka, kontsumoaren betaurrekoekin begiratzen diogu
eguneroko bizitzari. Gauza errazak, erosoak, aldagarriak, kalitatezkoak eta merkeak,
ahaleginik eskatzen ez dutenak nahi ditugu. Guk eta gazteek. Gazteek eta umeek. Nik dirua
jartzen dut saltzaileak nik eskatutakoa eman diezadan. Bezeroa naiz, esijentea izateko
eskubidea dut. Harreman komertzial bat da. Ez du misteriorik.
Ume bat eskolan, berdin dio adina. Kontsumistak ditu gurasoak, kontsumista
ingurua eta telebistan ikusten duen oro. Halaxe da bera ere: logika komertzialarekin
neurtzen du mundua. Eskola ere bai. Eta bertan irakasten diotena noski. Izan dadila erraza,
erosoa, aldagarria, merkea, ahaleginik eskatzen ez duena. Izan dadila
txutxe
bat bezalakoa:
nik dirua jartzen badut, nik nahi dudana eman behar zait ordainetan. Irakasleak ere izan
daitezela ume tiranoaren kapritxoen araberakoak. Soldatan sartzen da.
Eta gero harritu egiten gara.
pf3
pf4
pf5
pf8
pf9
pfa
pfd
pfe
pff
pf12
pf13
pf14
pf15
pf16
pf17
pf18
pf19
pf1a
pf1b
pf1c
pf1d
pf1e
pf1f
pf20
pf21
pf22
pf23
pf24
pf25
pf26
pf27
pf28
pf29
pf2a
pf2b
pf2c
pf2d
pf2e
pf2f
pf30
pf31
pf32
pf33
pf34
pf35
pf36
pf37
pf38
pf39
pf3a
pf3b
pf3c

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Testuakkk!! Para practicar y más Ejercicios en PDF de Euskera solo en Docsity!

Kontsumoak harrapatuta gauzka, kontsumoaren betaurrekoekin begiratzen diogu eguneroko bizitzari. Gauza errazak, erosoak, aldagarriak, kalitatezkoak eta merkeak, ahaleginik eskatzen ez dutenak nahi ditugu. Guk eta gazteek. Gazteek eta umeek. Nik dirua jartzen dut saltzaileak nik eskatutakoa eman diezadan. Bezeroa naiz, esijentea izateko eskubidea dut. Harreman komertzial bat da. Ez du misteriorik. Ume bat eskolan, berdin dio adina. Kontsumistak ditu gurasoak, kontsumista ingurua eta telebistan ikusten duen oro. Halaxe da bera ere: logika komertzialarekin neurtzen du mundua. Eskola ere bai. Eta bertan irakasten diotena noski. Izan dadila erraza, erosoa, aldagarria, merkea, ahaleginik eskatzen ez duena. Izan dadila txutxe bat bezalakoa: nik dirua jartzen badut, nik nahi dudana eman behar zait ordainetan. Irakasleak ere izan daitezela ume tiranoaren kapritxoen araberakoak. Soldatan sartzen da. Eta gero harritu egiten gara.

Aurreko egunetan bezala goizegi esnatu delako, ordenagailua piztu eta lardaskan hasi da han-hemenka sarean, Facebook-eko bere profila gizentzeko bazka arrantzatzeko asmoz bidenabar, lanera joan aurretik. Aspaldian ez baitu taxuzko ezer idatzi, adiskideek paratutako kontuak gogokotzat jo besterik. Lerro-buru bitxien artean, Gates senar-emazteen fundazioak diruz lagundutako ikerketa batek eman dio arreta - bejondeiela non xahutu ere ez daukaten aberatsei-, zeinaren arabera, munduan, gizaki guztien artean, %95,7 lagun gaitz kronikoren batek jota edo oker fisikoren batek ezinduta baitaude; zeinaren arabera, beraz, %4,3 besterik ez baitira erabat sanoak. Sareko berrien zale goiztiarrak, bere osasun beteari errepasoa emanez batera, euforia sentitu du lehen-lehenik, gizakia salbatuko duen klubean hartu izan balute bezalatsu. Minutu eskasean baina, zalantzak hartu dio gaina, eta uzkurtzen hasi da, inoiz ez duelako zorterik izan berez, sekula ez zaiolako mordotik nabarmenduko duen ezaugarririk egokitu. Arrapaladan datozkio galderak: Eta loaren galera sintoma larriren bat balitz? Eta zergatik du nire umoreak halako aldaketa? Eta... Facebook-eko leiho zurira jo eta bost hitzetan laburbildu du goizeko sentsazioa: « Gaixotzen ari naizela esango nuke».

Azkura

Larru fineko ama gazteak egunak zeramatzan hazka eta hazka. Kosmetikako produktuek sor dezaketen erresumina ezagutuagatik ere, arraskatzeko premia gorri horrek ez zuen artean sekula mendean hartu, eta txundituta erreparatzen zion, buruko kalparpe minberatuari ispiluan, eta ezker besoko azalari eguzkitan, ahuspez lotan buruaren azpian jarri ohi zuela konturatuta. Xanpu berriari egotzi zion errua, beste magia mota askoren artean ilea sendotzea agintzen duten horietarikoa izanik, kimikoegia izan zitekeelakoan, eta ondorioz, alergiaren eragile. Inozoa. Ebidentziarik argienak erakutsi zion azkenean, bere ezinegonaren sorburua zein zen; haizeak ekarritako zikinkeriaren bat ateratzen ari zelakoan, belarri atzetik zorri arre tripaundi bat harrapatzeak, hain zuzen. Nazkak asaldatuta, kikilduta, espantuka, farmaziara jo zuen, semeari, plaga eskolatik ekarri izana leporatuta, epelak esan eta gero. Dirutza utzi zuen han, orrazi estu, lozio, fumigatzeko esprai eta gainerako armen jabe eginik, suntsiketa bat-batekoa izan zedin. Borrokak luze jo zion, ordea. Zorriaren erresistentzia miragarria gogoan, gizakiaren eboluzioaren inkognitetako bat argitu uste izan zuen: gorputzeko ilea galdu izanaren zergatia. Eta bide batez, burusoilak ederresteko aitzakia.

Iritsi da, kostata, asteak eskaintzen dion egun natural bakarra. Arnasbidea du larunbata, kaiola kutsatuan sartzera behartzen duen madarikazioaren etena, baldintzapekoa eta mugatua bada ere. Igandean depresioak joko baitu berriz, eta goitika egin nahiko du, biharamuneko estututasunaz gogoratuta. Hainbeste azterketa, lehia, titulu, master, oposaketa eta komeria, eta zertarako. Orduak mahai baten atzean gordeta emateko. Eguneko zatirik biziena alferrik eta zorigaitzean bizitzeko. Fisikoki nahiz psikikoki gaixotu arte aspertzeko. Badena eta badakiena erakusteko aukerarik izan gabe, itxurakeria hutsari eutsi behar izateko. Ematen dizkioten zeregin apurrak, etsigarrienak beti, nahita luzatzea baitu estrategia bakarra, antzeko besterik eror ez dadin. Buruzagiak eta bitartekariak erruz dituen piramidean, ezdeus bihurtzen direlako gainerakoak. Nola adierazi, ordea, beretzat minbizi iturri dena - kolpe zorrik ez jotzea-, gizarteari pribilegioa iruditzen bazaio. Kexurako eskubide moralik aitortuko ez badiote. Prekarietate garaiotan, lana uztea, lana bera baino zigor gogorragoa bihurtuko bazaio. Politikoki zuzena lanpostuaren defentsa baldin bada, soldata duinerako eskubideak izan beharko lukeenean. Eta urteak daramatza horrela, pioirik mugitu gabe.

Ekialdeko filosofia batzuen arabera, gizakiaren helbururik behinena da EGOa edo NIa desagertzea eta inguruarekin bat egitea beste guztiarekiko lotura etengabean. Orduan, norbera eta bestea bereizi ezinean, itsasoarekin batutako ur tanta bat bezala, ezabatu egiten da unibertsoan eraikitako muga oro, eta, iraganari edo etorkizunari erreparatu gabe, orainari bakarrik men eginez, ondo bizitzeko jakintza eta ulermena eskuratzen dira. Beti ibiltzen gara mugen munduan. Asko eta mota guztietakoak daude: izaki bat bestearengandik bereizten duena, pentsamendu bat, aurreiritzi bat, lurralde bat, emozio ikasi bat. Errealitatea den moduan ikustea galarazten duen edozein gauza, ideia edo itxura. Jaiotzetik etengabe jarri eta jantzi dizkiguten geruza guztiak, bizitzan zehar gutako bakoitzak egitura zehatz, finko, eta kontrolatua izateko asmo garbian. Ez du ematen kontu hau erraza denik, baina pentsatzen jarrita, seguru nago denok izan dugula inoiz egitura honetatik aterarazi gaituen sentsazio bat baino gehiago: pelikula on baten aurrean, esate baterako, hain ona ezen momentu horretan desagertu egiten den inguruko guztia (geu barne); harrapatu gaituen liburuarekin, norberaren kokapena hortik zehar galduta; gure maitearekin bat egiten dugun une hartan, nor den nor aurkitu ezinean; kontzentrazio sakonera eraman gaituen auzolanean akaso; mendi tontor batean; iluntze ]RUDJDUULEDWL EHJLUD« Eguneroko betaurrekoak jausten dira orduan, eta itxura galtzen dute muga guztiek, eta badirudi bizitza bera arduratzen dela guztiaz, gu barik, esan baitaiteke ez garela existitzen, eta hala ere inoiz baino bizipoza handiagoa irteten da gure barruko zokoren batetik bidelagun. Seguru nago segundo edo minutu horietan zehar poza eta lasaitasuna izan direla nagusi, eta baita jakintza be.

Homosexual jendea alde batera utzita, haurrik ez duten bikoteak

genituzke, ziurren, izakirik susmagarrienak, ingurukoei ezinegona, adiskideei

kezkazko jakin-mina eta bizilagunei sudurra luzatzeko aitzakia sortuko

lieketenak. Edonon eta noiznahi eror liteke «nolatan ez duzue» kontu-hartze

antologikoa, erantzun onargarri ia bakarra azalpen medikoa - alegia, ezina, «nahi

genuke baina»- izan litekeelakoan.

Rankingean bigarren, oinordekorik nahi ez duten horien atzetik orpoz orpo,

haurrik bai baina bakarra munduratzeko deliberoa hartu duten gurasoak

genituzke, batik bat, jakina, amak. Halakoxe bati, hain zuzen, galdera indiskretua

luzatu dio, jolas-parkean, konplizitatez atsegina izatea beste helbururik ez zuen

emakumeak, zeinak, bide batez esanda, hiru neska-mutiko baititu: «Noizko

bigarrena?».

Galdekatuak, asmo-usteak garbi adieraztearen aldeko militantea izaki,

kito egitearen aldeko erabakia justifikatu dio ziraldoka aritu beharrean:

amatasun irrikak asebete izana, lan munduan karrera egiteko premia, aisiaz

JR]DW]HNRJRJRD«

Hiru aldiz ama denari latza egin zaio erantzuna, eta umerik nahi ez dutenei

egotzi ohi zaien egoismoa ez ezik, krimena leporatu dio bere kolkorako: haur

koitadua munduan «bakarrik» uztea. «Damutuko zaio», egin du apustu.

Emakumeak XXI. mendean Gure arbaso emakumezkoek burua altxatuko balute, ziur ezusteko latza hartuko luketela. Urteak eman dituzte borrokan, mutilen eta nesken arteko berdintasuna bermatze aldera. Urte askotako ahalegina, ordea, kolokan da. Barkatuko didazue baina, gaurkoan, gaur egungo neska batzuen jarrera gogor kritikatuko dut. Berdintasuna bai baina, askok, muga hori gainditu dute. Haragi zati soila izango balira bezala. Tamalgarria. Eta ez naiz janzkeraz ari. Bakoitzak nahi duen arropa eraman dezake-eta. Nire pentsamendu sakon hauek, aurtengo Munduko Futbol Txapelketarekin batera KDVL ]LUHQ RUDLQ JXW[L 7[LOHNR HPDNXPH ¶ND]HWDUL· EDWHk paparra erakutsi zuen bere selekzioa animatzeko. Hortxe bertan, prentsa-aretoan, gainerako kazetariak lanean zebiltzala. Okerrena da berak normaltzat hartu duela keinu hori. Normala iruditzen zaizue? Paparra erakutsi beharra al dago animatzeko? Ba ez, HWDDUHJXW[LDJR ¶ODQHDQ·]DXGHQHDQ Sanferminetan beste adibide bat aurkitu dut. Neska batzuk, lagunen bizkar gainean, titiak erakusten. Eta makina bat beso inguruan, zerbait ukitzeko irrikan. Edo bi neska, bata besteari titiak zurrupatzen, mutilen begirada lizuna lagun. Penagarria eta lotsagarria. Hori, edo ni zaharkituta gelditu naiz.

Nork bere lan-ardura, galduz doan kultura

Ohiko kafetegia utzita, auzoan zabaldu berri duten tabernara jo du andreak, bederatziak aldeko pizgarriaren bila. Astebete lehenago, lauzpabost egunez bertaratu ziren hara gizona eta biak, gosari legea egitera. Tabernaria, 55 bat urteko gizaseme hitzontzia, adiskide minaren plantan aritu zitzaien hizketan, honetaz eta hartaz, lehen egunetik; baita ikusi orduko ezagutu eta molde beretik segida eman ere, hurrengoetan. Gaur, baina, senarrak goizeko lan-txanda duelako bakarrik heldu den honetan, harrituta begiratu dio sukaldeko ate ertzetik, alaiki agurtu duenean. Itzuli dio diosala, baina nolabait behartuta, inoiz ikusi gabekoari nola, eta ondoan duen garagardo hornitzailea ohartarazi du ahapeka, berea ez baina haren ezaguna ote den galdezka. Hura ere txundituta, faktura eskuan. Emakumea, bakarka ezagutu ez duelako lotsatuta, barrako sozioak atera dion kafesnean ezkutatu da hola-hala, koilaratxoa katiluan sartu, eta gozokirik eman ez dion arren, zurrunbilo ketsua eraginez. Jira-birari begira, ikasketa handiko emakumeak etorri zaizkio akordura, goi karguetarako ikusezin bihurtzen diren horiek, eta galdera bat eta bera sortu zaio horren haritik: beirazko sabai famatua tabernetaraino erori ote den. Senarraren eskutik ere ez omen da itzuliko.

Ni neroni bezalakoa baldin bazara - alegia, normal-normala-, nekez

saihestuko dituzu torpedo musikalak. Boladan haizatzen diren abesti likatsu

horiek, semaforoaren zain ateratako muki lirdinga hatz erakuslera baino are

temosoago itsatsiko zaizkizu garunean, neuronarik neurona bidea eginda.

Arretarik jarri gabe entzun badituzu ere. Eta orduan, jai. Akabo.

Jabetzen zarenerako, disko akastuna besterik ez zara izango, behin eta

berriro eta ezinbestean, abiapuntu berera itzultzen den doinu-lelo pitzatua, hura

kanta eta kanta. Laktosarik gabeko zerak mendean hartu nindueneko hartan

bezala, « On-do sen-ti-tu, as-ke sen-ti-tu, na-na-na na-na»... Kaikua baino kaikuago,

gau erdiko txiza ere ezin izan nuen isilik egin aste osoan, demontre.

Errepikan ari zaizuna abestia edo bestelako leloa izan, txiklea omen da

kasuotarako mesedegarriena. Murtxikatzeak pentsamendu sarkorra uxatzen

duelako, aho zuloko gihar multzoa lanean jartzeak kontzentrazioan laguntzen

duelako, Erresuma Batuko ikerlari talde batek dioenez.

Ez dakit ba. Pakete bat daukat eskueran, denak batera ahoan sartzeko

pronto. Hauteskunde kanpaina osoa daukat traban, «aldaketa» eta «aldaketa» eta

«aldaketa», kakofonia ustelean. Kendu nahi nuke burutik... Sabelean haizea

emango dit ordea...

Aspertzea

Une hauetan, herri paganoa (pagatzetik, jakina) harri eta zur dago ikusirik nolako nabarmenkeriaz ari diren ustelkeria, diru-xahutzea, nagusikeria, abusuak eta praxi txarrak zabaltzen maila ekonomikoan, politikoan eta legezkoan, inoiz lehenago ikusi ez den modu batean. Baina, egiaz, betiko kontua da. Orain, hedabideei esker, badakigu zer den lehen ostenduta zegoen hura, edota gertatu eta handik denbora asko arte jakiten ez genuena. Tribu nomadak sedentario bilakatu zirenetik pairatu ditu gizarteak halako izurriak; hau da, jabetza indibiduala asmatu, eta jakin zenetik zenbat eta ondasun gehiago eskuratu, orduan eta handiagoa dela boterea. Diru-gosea, norberaren mesederako aberastasunak eta boterea eskuratzeko grina, konstante bat da gizateriaren historian, maila handietan nahiz txikietan. Diru-goseak eragiten ditu gerrak: inork ez du lanik hartzen basamortua konkistatzeko. Diru - goseak bultzatzen du desleialkeriara, eroskeriara, gezurretara, manipulaziora. Gizakiok diru- goseak gara izatez, baina gehien-gehienok ez daukagu halako eskrupulu-faltarik, gutxiengo bat bere kideei modu lotsagabean eta zigorgabean lapurtzera bultzatzen duenaren modukorik. Orokorrean, gure lorpen bakoitza, guztion ongizatea handitzen eta justizia eta zuzentasuna zabaltzen dituen lorpen bakoitza, hainbat eta hainbat neke eta negarren fruitua da. Botereak ez du ezer oparitzen, ez du inoiz oparitu. Are gehiago, edozein zirrikitu baliatzen du herria gehiago gabetzeko, nahiz eta herri hori den bera mantentzen duena, lan egiten eta ordaintzen duena, gabezia-urteak jasaten eta oparotasun-urteen etorrerarekin ia onurarik ateratzen ez duena. Izan gaitezen baikorrak, hala ere. Gerrak, gosetea eta zapalkuntza jasan zituzten gure aitita-amamek ez hain aspaldi. Haien garaietan ez zegoen Gizarte Segurantzarik, ez erretiro, ez osasun eta ez hezkuntza publikorik. Egon ere, urik ere ez zegoen txorrotetan. Baina atera ziren, eta hemen gaude gu hori frogatzeko. Gehiago gara, eta berriro alda ditzakegu gauzak. Exiji dezakegu alda ditzatela legeak, epai ditzatela hondamendiaren

arduradunak, derrigortu ditzatela ostutakoa itzultzera, eta berrezar ditzatela lorturiko eskubideak. Horretarako, ordea, denok egon beharko genuke ados, eta, ai, ez dakit zer den zailagoa.