Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Identidad para estudiar, Apuntes de Filosofía

Esto te ayudara a saber sobre tu identidad

Tipo: Apuntes

2025/2026

Subido el 12/04/2026

luka-tome-lanchares
luka-tome-lanchares 🇪🇸

1 documento

1 / 2

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
IDENTITATEAREN AUZIA METAFISIKAN: ZER NAIZ ETA ZERGATIK NAIZ NAIZENA?
TEORIA: Identitatearen auzia metafisikaren galdera nagusietako bat izan da: zer egiten du
zerbait denboran zehar gauza bera izatea. Filosofoek aztertu dute pertsonak edo objektuak
nola mantentzen duten beren nortasuna aldaketak izan arren. Batzuek identitatea elementu
iraunkor batean oinarritzen dela defendatu dute (arima edo esentzia, adibidez), eta beste
batzuek aldaketaren eta jarraitutasunaren bidez azaltzen dute. Galdera nagusia da: nola izan
gaitezke pertsona bera denborarekin aldatzen bagara?
Lanaren helburua: Norberaren identitatean sakontzea eta identitatea nola osatzen den
hausnartzea, metafisikaren identitatearen auziarekin lotuz.
Epea: Martxoak 1 (Aurretik egiten baduzue asko eskertuko dut zuzentzeko)
LANAREN GARAPENA
1. urratsa: Folioa prestatzea
Hartu folio bat, tolestu 10 zatitan. Berriro zabaldu folioa, 10 laukitxo ikusiko dituzu.
2. urratsa: Zure identitatearen ezaugarriak
Laukitxo bakoitzean idatzi zure identitatearekin lotutako ezaugarri bat. Guztira: 10 ezaugarri
Ezaugarriak mota askotarikoak izan daitezke:
Ezaugarri fisikoak (itxura, ahotsa)
Ezaugarri psikologikoak (izaera, emozioak)
Ezaugarri sozialak (harremanak, kultura, hizkuntza)
Ohiturak edo sinesmenak
ADI: Zaletasunak EZ dira sartzen.
3. urratsa: Diseinua
Laukitxoak apaindu eta sormena erabili.
Lana koadernoan itsatsi (goikaldean gehien eragiten dizutenak edo aldatzeko zailak
izango direnak)
Goian idatzi izenburu hau: “Nire identitatea: zer naiz ni eta zergatik?”
4. urratsa: Hausnarketa idatzia
Idatzi testu labur bat zure identitateari buruz hausnartuz. Galdera hauek lagungarri izan
daitezke:
Zure ezaugarrietatik zeintzuk dira genetikoki baldintzatuak?
Zeintzuk dira ikasi edo eraikiak (hezkuntza, gizartea, esperientziak)?
Zeintzuk alda daitezke denborarekin?
pf2

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Identidad para estudiar y más Apuntes en PDF de Filosofía solo en Docsity!

IDENTITATEAREN AUZIA METAFISIKAN: ZER NAIZ ETA ZERGATIK NAIZ NAIZENA?

TEORIA: Identitatearen auzia metafisikaren galdera nagusietako bat izan da: zer egiten du zerbait denboran zehar gauza bera izatea. Filosofoek aztertu dute pertsonak edo objektuak nola mantentzen duten beren nortasuna aldaketak izan arren. Batzuek identitatea elementu iraunkor batean oinarritzen dela defendatu dute (arima edo esentzia, adibidez), eta beste batzuek aldaketaren eta jarraitutasunaren bidez azaltzen dute. Galdera nagusia da: nola izan gaitezke pertsona bera denborarekin aldatzen bagara?

Lanaren helburua: Norberaren identitatean sakontzea eta identitatea nola osatzen den hausnartzea, metafisikaren identitatearen auziarekin lotuz.

Epea: Martxoak 1 (Aurretik egiten baduzue asko eskertuko dut zuzentzeko)

LANAREN GARAPENA

1. urratsa: Folioa prestatzea

Hartu folio bat, tolestu 10 zatitan. Berriro zabaldu folioa, 10 laukitxo ikusiko dituzu.

2. urratsa: Zure identitatearen ezaugarriak

Laukitxo bakoitzean idatzi zure identitatearekin lotutako ezaugarri bat. Guztira: 10 ezaugarri Ezaugarriak mota askotarikoak izan daitezke: ● Ezaugarri fisikoak (itxura, ahotsa…) ● Ezaugarri psikologikoak (izaera, emozioak…) ● Ezaugarri sozialak (harremanak, kultura, hizkuntza…) ● Ohiturak edo sinesmenak ● ADI: Zaletasunak EZ dira sartzen.

3. urratsa: Diseinua

● Laukitxoak apaindu eta sormena erabili. ● Lana koadernoan itsatsi (goikaldean gehien eragiten dizutenak edo aldatzeko zailak izango direnak) ● Goian idatzi izenburu hau: “Nire identitatea: zer naiz ni eta zergatik?”

4. urratsa: Hausnarketa idatzia

Idatzi testu labur bat zure identitateari buruz hausnartuz. Galdera hauek lagungarri izan daitezke:

● Zure ezaugarrietatik zeintzuk dira genetikoki baldintzatuak? ● Zeintzuk dira ikasi edo eraikiak (hezkuntza, gizartea, esperientziak…)? ● Zeintzuk alda daitezke denborarekin?

● Zeintzuk uste duzu zailak direla aldatzeko? ● Zure identitatea zerbait finkoa dela uste duzu edo aldatzen doan zerbait dela? ● Zer pisu du zure ustez genetikak, hezkuntzak eta gizarteak, zure erabakiek…

Luzera: hausnarketa idatzia gutxienez orrialde bat.

Lanaren aholkuak: izan zintzoa eta pertsonala, ez dago erantzun zuzen edo okerrik. Garrantzitsuena hausnarketa egitea da eta erakustea ulertu duzula zure identitatea faktore askoren batura dela.

Entregatu behar dira koadernoko folioa 10 ezaugarriekin + hausnarketa idatzia.