Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Disertazioa Simone de Beauvoir, Apuntes de Historia de la Filosofía

Disertazio adibide bat Simone de Beauvoirren "emakume ez da jaiotzen, izatera iristen da" tesiarena.

Tipo: Apuntes

2023/2024

Subido el 02/05/2024

haizea-lopes-bollain
haizea-lopes-bollain 🇪🇸

1 documento

1 / 1

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
Disertazioa egiteko hainbat puntu:
<<Emakume jaio ez, izatera iritsi>>:
Bi galdera disertazioa burutzeko: feminismoa beharrezkoa da? Historikoki eman da
emakumeen zapalketa sistemiko bat? BAI, BIEI ERANTZUN (Ezetz erantzun nahi baduzue,
argudiaketa zuen esku). Zapalketa posible izateko, onartua izan dadin, nolabait egoera natural
egin beharko da, eta horretarako historian zehar zabaldutako ideología. Goazen ikustera:
sakoneko afera? Izana bilakaeraren aurka.
HISTORIA gogoratu: Instantzia goren eta aldaezin batek baldintzatuko du existentzia oro (izana
bilakaeraren gainean).
Platón: Bilakaera zer da? izatera iristen ez den beheko instantzia. Hor ez dago jakintza
posiblerik.
Erdi aroan Jainkoa da Izaki Gorena, izaki guztien sortzaile. (izana bilakaeraren gainean).
Berpizkundetik aurrera, batik bat ilustrazioan, aldaezinak diren egiak, alegia, bilakeratik aske
daudenak, arrazoimen kritikoak aurkituko ditu.
Egia biologikoak azalduko dira.
Egia susmagarri Nietzsche eta Marxen eskutik, guztia baita bilakaera, singularra, konkretoa,
historikoa, konparaezina, interpretagarria… (bilakaerak izanak irentsi).
Emakumea gaia bezala: emakumea sasiEGIA bezala azaldu denean, zer?
Simone de Beauvoir: Emakumea biologiaren hatzaparretan Destino bilakatu. Ezinbestean
emakumea biologiak markatutakoa betetzera derrigortua egongo da, nahiz eta guztia izan
eraikin ideologiko hutsa, irabazle eta galtzaileekin (Jaun eta morroiekin).
Gizonak izaera bilakaeran, ekintza konkretoan, errealitatea sortuko du, eta Historiaren egilea
ere bilakatuko da (emakumearen papela BESTEA izatea da, alegia, sorketa horren subjektu
pasiboa), eta emakumeak eskatuko du gauza bera, existentzia libre bat, bera ekintzen bitartez
definitzeko, eta ez inolako aurredefinizio itogarririarekin, edo gizonen ikuspegiekin.
KONKLUSIOA: Argi dago filosofiaren ibilbidean falta zela muga feminista. Filosofiaren
protagonista Nagusia eta egilea Gizakia da, historikoki Gizaki hori bakarrik izan bada Gizona,
gizakien parataide asko kanpoan geratu dira, beraz Filosofía ere osatu gabe ibili da luze.
Azkenik: Simone de Beauvoirren kontra zerbait esatearren: feminista izatea ere bada posible
tesi marxistak eskuratu gabe, onar genezake betiereko egiak edota biologiak dioena eta
feminismoaren aldarrikapenak defendatu berdin.

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Disertazioa Simone de Beauvoir y más Apuntes en PDF de Historia de la Filosofía solo en Docsity!

Disertazioa egiteko hainbat puntu: <<Emakume jaio ez, izatera iritsi>>: Bi galdera disertazioa burutzeko: feminismoa beharrezkoa da? Historikoki eman da emakumeen zapalketa sistemiko bat? BAI, BIEI ERANTZUN (Ezetz erantzun nahi baduzue, argudiaketa zuen esku). Zapalketa posible izateko, onartua izan dadin, nolabait egoera natural egin beharko da, eta horretarako historian zehar zabaldutako ideología. Goazen ikustera: sakoneko afera? Izana bilakaeraren aurka. HISTORIA gogoratu: Instantzia goren eta aldaezin batek baldintzatuko du existentzia oro (izana bilakaeraren gainean). Platón: Bilakaera zer da? izatera iristen ez den beheko instantzia. Hor ez dago jakintza posiblerik. Erdi aroan Jainkoa da Izaki Gorena, izaki guztien sortzaile. (izana bilakaeraren gainean). Berpizkundetik aurrera, batik bat ilustrazioan, aldaezinak diren egiak, alegia, bilakeratik aske daudenak, arrazoimen kritikoak aurkituko ditu. Egia biologikoak azalduko dira. Egia susmagarri Nietzsche eta Marxen eskutik, guztia baita bilakaera, singularra, konkretoa, historikoa, konparaezina, interpretagarria… (bilakaerak izanak irentsi). Emakumea gaia bezala: emakumea sasiEGIA bezala azaldu denean, zer? Simone de Beauvoir: Emakumea biologiaren hatzaparretan Destino bilakatu. Ezinbestean emakumea biologiak markatutakoa betetzera derrigortua egongo da, nahiz eta guztia izan eraikin ideologiko hutsa, irabazle eta galtzaileekin (Jaun eta morroiekin). Gizonak izaera bilakaeran, ekintza konkretoan, errealitatea sortuko du, eta Historiaren egilea ere bilakatuko da (emakumearen papela BESTEA izatea da, alegia, sorketa horren subjektu pasiboa), eta emakumeak eskatuko du gauza bera, existentzia libre bat, bera ekintzen bitartez definitzeko, eta ez inolako aurredefinizio itogarririarekin, edo gizonen ikuspegiekin. KONKLUSIOA: Argi dago filosofiaren ibilbidean falta zela muga feminista. Filosofiaren protagonista Nagusia eta egilea Gizakia da, historikoki Gizaki hori bakarrik izan bada Gizona, gizakien parataide asko kanpoan geratu dira, beraz Filosofía ere osatu gabe ibili da luze. Azkenik: Simone de Beauvoirren kontra zerbait esatearren: feminista izatea ere bada posible tesi marxistak eskuratu gabe, onar genezake betiereko egiak edota biologiak dioena eta feminismoaren aldarrikapenak defendatu berdin.