Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


PLATON IMPRIMATZEKO.pdf, Apuntes de Historia de la Filosofía

PLATON IMPRIMATZEKO.pdf PLATON IMPRIMATZEKO.pdf PLATON IMPRIMATZEKO.pdf

Tipo: Apuntes

2020/2021

Subido el 04/03/2021

biancagabri
biancagabri 🇪🇸

4.5

(4)

8 documentos

1 / 15

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
AINTZINAKO FILOSOFIA
1.1. Sofistak: eszeptizismo epistemolologikoa, erlatibismo morala eta legeen
konbentzionaltasuna.
Nortzuk ziren sofistak? Atenasera hiri eta herri askotako jendea hurbildu zen. Jende horrek
ez zuen inolako eskubiderik, Atenas hirian jaio ez zirelako, hau da, ezin zituzten bertako
lurraldeak eduki, ez zuten karguak betetzeko edo botoa emateko eskubiderik, hots, ez ziren
Atenaseko hiritarrak, bigarren mailako hiritarrak baizik. Beraz, zeukaten bizimodu bakarra
maisuak izatea izan zen eta irakasteagatik kobratzen zuten. Zer irakasten zuten?
Epaiketetan irabazleak izatea, hau da, argudiatzea. Horrela, sofistekin dialektika
(eztabaida) asko garatu zen.
Eztabaida horiek suposatzen zuten berdina zela ados edo kontra jotzea, gauza zen
aurkakoei konbentzitzea, eta ez egia (egi borobila) edukitzea. Hori dela eta, sofistak
lehenengo abokatu bezala hartuak izan direla. Gauza ez zen arrazoia edukitzea, argudio
egokiak erakustea baizik.
Horretarako abantaila bat bazeukaten: herri askotako biztanleak zirenez ez zituzten
Atenaseko ohiturak zertan onartu beharrik. Hiri bakoitzak bere Jainko eta
Jainkosak, eta Legeak eta Arauak bazituzten, eta ez zegoen bata bestearen gainean
jartzerik.
Ikuspuntu horrek eszeptizismo epistemologikora abiatzen gaitu zuzen zuzenean,
hau da, ezin gara ziur izan ezagutzen dugunaz: ezagutza erlatiboa da, edo beste era
batera esanda, ez dago inolako ezagutza absoluturik, eta orduan, ezagutzen dugun
guztia zalantzan jarri ahal da (eszeptizismo epistemologikoa).
Era berean, etikaren eta moralitatearen printzipioak ezin dira unibertsalak izan, herrialde
bakoitzak bereak mantentzen baitituzte. Hots, norberak esan behar du zer dagoen ondo eta
zer ez (erlatibismo morala).
Legeak, modu berean, ezin dira unibertsalak izan. Hiri bakoitzak bereak jartzen baitituzte,
eta denak baliogarriak dira. Hots, Legeak aldatu ahal dira, zeren eta ez baitira betierekoak
(jainkoarengatik), hau da, konbentzioaren arabera egiten baitira.
Sofistak deritzotenak ez ziren, berez, eskola bakar batekoak, idazle solteak baizik. Eta
idazleak ziren beste eskola sofistika zeuden. Komun bazeuzkaten ezaugarri batzuk: ez ziren
Atenaseko hiritarrak, beraz ezin zituzten lurrak eduki Atenasen inguruan; ez zituzten
Atenastarrek zituzten eskubide zibilak; kobratu behar zuten irakasteagatik; eta abar. Baina
sofista bakoitzak bere buruaren ideiak defendatzen zituen beste edonoren aurrean.
Ezagutzaren teoriari begira (epistemologia) ikuspuntu desberdin bi defendatzen zituzten:
Abderan jaiotako Protagorasek eszeptizismoa defendatzen zuen (bere esanetan “eguzkiak
eta erpuruak neurri berdinak dauzkate”, norberaren ikuspegitik edo begietatik
erpuruak eguzkia estaltzen baitu), hau da, ez dago inolako egi absoluturik, e Egia ez da
existitzen, edo, egotekotan, bakoitzak esan behar du zer den egia eta zer ez. Hala ere,
1-
pf3
pf4
pf5
pf8
pf9
pfa
pfd
pfe
pff

Vista previa parcial del texto

¡Descarga PLATON IMPRIMATZEKO.pdf y más Apuntes en PDF de Historia de la Filosofía solo en Docsity!

AINTZINAKO FILOSOFIA

1.1. Sofistak: eszeptizismo epistemolologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna. Nortzuk ziren sofistak? Atenasera hiri eta herri askotako jendea hurbildu zen. Jende horrek ez zuen inolako eskubiderik, Atenas hirian jaio ez zirelako, hau da, ezin zituzten bertako lurraldeak eduki, ez zuten karguak betetzeko edo botoa emateko eskubiderik, hots, ez ziren Atenaseko hiritarrak, bigarren mailako hiritarrak baizik. Beraz, zeukaten bizimodu bakarra maisuak izatea izan zen eta irakasteagatik kobratzen zuten. Zer irakasten zuten? Epaiketetan irabazleak izatea, hau da, argudiatzea. Horrela, sofistekin dialektika (eztabaida) asko garatu zen. Eztabaida horiek suposatzen zuten berdina zela ados edo kontra jotzea, gauza zen aurkakoei konbentzitzea, eta ez egia (egi borobila) edukitzea. Hori dela eta, sofistak lehenengo abokatu bezala hartuak izan direla. Gauza ez zen arrazoia edukitzea, argudio egokiak erakustea baizik. Horretarako abantaila bat bazeukaten: herri askotako biztanleak zirenez ez zituzten Atenaseko ohiturak zertan onartu beharrik. Hiri bakoitzak bere Jainko eta Jainkosak, eta Legeak eta Arauak bazituzten, eta ez zegoen bata bestearen gainean jartzerik. Ikuspuntu horrek eszeptizismo epistemologikora abiatzen gaitu zuzen zuzenean, hau da, ezin gara ziur izan ezagutzen dugunaz: ezagutza erlatiboa da, edo beste era batera esanda, ez dago inolako ezagutza absoluturik, eta orduan , ezagutzen dugun guztia zalantzan jarri ahal da ( eszeptizismo epistemologikoa ). Era berean, etikaren eta moralitatearen printzipioak ezin dira unibertsalak izan, herrialde bakoitzak bereak mantentzen baitituzte. Hots, norberak esan behar du zer dagoen ondo eta zer ez ( erlatibismo morala ). Legeak, modu berean, ezin dira unibertsalak izan. Hiri bakoitzak bereak jartzen baitituzte, eta denak baliogarriak dira. Hots, Legeak aldatu ahal dira, zeren eta ez baitira betierekoak (jainkoarengatik), hau da, konbentzioaren arabera egiten baitira. Sofistak deritzotenak ez ziren, berez, eskola bakar batekoak, idazle solteak baizik. Eta idazleak ziren beste eskola sofistika zeuden. Komun bazeuzkaten ezaugarri batzuk: ez ziren Atenaseko hiritarrak, beraz ezin zituzten lurrak eduki Atenasen inguruan; ez zituzten Atenastarrek zituzten eskubide zibilak; kobratu behar zuten irakasteagatik; eta abar. Baina sofista bakoitzak bere buruaren ideiak defendatzen zituen beste edonoren aurrean. Ezagutzaren teoriari begira (epistemologia) ikuspuntu desberdin bi defendatzen zituzten: Abderan jaiotako Protagorasek eszeptizismoa defendatzen zuen (bere esanetan “eguzkiak eta erpuruak neurri berdinak dauzkate”, norberaren ikuspegitik – edo begietatik – erpuruak eguzkia estaltzen baitu), hau da, ez dago inolako egi absoluturik, e Egia ez da existitzen, edo, egotekotan, bakoitzak esan behar du zer den egia eta zer ez. Hala ere,

sofisten artean Leontinoseko Gorgias ere sartzen dute jakitunek, eta honek nihilismoa defendatzen zuen, hau da, ezer ez dela existitzen (nihilismo ontologikoa), existitzekotan ezin da ezagutu (nihilismo epistemologikoa), eta ezagutzekotan ezin da aipatu. Gauza bera aplikatu ahal zaio moralitateari. Ikuspuntu desberdinei jarraitzekotan ondorio bitara hel gaitezke: edo morala erlatiboa da (ikusten baitzuten hiri bakoitzak ohitura desberdinak zituztela, eta ez zegoen bata bestearen gainean); edo ez dago inolako moralitaterik (eragina izango du ikuspuntu honek geroko zinikoengan). Legeei begira gauza bera gertatzen zaigu: Kaltzedoniako Trasimakok eta Kaliklesek (“hobe da injustizia egitea jasotzea baino”) boterea indartsuen egoera mantentzeko zela defendatzen zuten; Kritias kokatzen da oligarkiaren alde bai, eta demokraziaren alde ere; eta beste sofistek (orokorrean) demokrazia defendatzen zuten (haiek ere eskubide zibilak lortu nahi izan zituztelako). Hots, ezin da berbarik egin sofistez eskola bat bezala. Beste era batera esanda: Sofistak eskola desberdinetako autoreak dira, zeinek komunean zenbait gauza dutenak. Hasteko, Atenaseko hiritarrak ez ziren, eskubiderik gabeko jendea zen. Diruaren trukean argudiatzen irakaste zuten. Horregatik, sofistekin dialektika (eztabaida) asko garatu zen. Eztabaida horiek aurkakoa konbentzitzea zuten helburu eta ez egia bilatzea. Horregatik, sofistek eszeptizismo epistemologikoa defendatzen dute. Horren arabera, egi bakarra ez dago eta ezagutza ziurrik ere ez (erlatibismoa). Sofistek herri desberdinetako kulturak, erlijioak eta ohiturak ezagutzen zituzten eta haien ustez ez zegoen bata bestearen gainean, hau da, baliokideak ziren guztiak. Epistemologiaren arloan, sofista batzuek zioten ezin dugula ezagutza absolutua ezagutu (erlatibismo epistemolologikoa). Horren alde Protagoras zegoen. Beste aldetik, beste sofista batzuek zioten ezin dugula ezer ezagutu, adibidez Gorgiasek. Ezagutzarekin jarraitzeko, sofisten ustez gauzak jakiteko errealitatearen azterketa egin behar da (ontologia). Lehen bezala, bi multzotan banatzen zira sofistak. Batzuen esanez, Protagoras adibidez, izana eta ez-izana zegoen. Hau da,izan asko daude eta aldakorrak dira (erlatibismo ontologikoa). Bestalde, Gorgiasen ustez, ez-izana baino ez dago (nihilismo ontologikoa) eta zerbait egotekotan ezin dugu azaldu (nihilismo epistemologikoa). Era berean, izan bakarra ez badago ezta ezagutza absoluturik ere, moral bakarra ez dagoenaren aldekoak ziren sofistak. Batzuen ustez, moralitate bat baino gehiago daude eta denak dira baliokideak (erlatibismo morala). Beste batzuen ustez, ordea, ez zegoen moralitatea eta indartsuenaren esanetara egon behar dira besteak (anarkismoa edo tirania adibidez). Horren aldekoa Trasimako zen, beste batzuen artean. Esandako guztia kontuan hartuta, legeen konbentzionaltasuna defendatzen zuten sofistek, hau da, legeak ez direla unibertsalak. Hiri bakoitzak bere legeak behar ditu eta hauek alda daitezke, adosten (konbentzioz) egin direlako. Dena den, Beste kasuetan bezala, korronte desberdinak daude sofisten artean: lehen esan bezala, Trasimako boterea pertsona indartsuenak edukitzearen aldekoa zen; Kritiasek oligarkiaren aldekoa zen, hau da, boterea jende gutxiren eskuetan egotea. Baina sofista gehienak demokraziaren alde zeuden.

zituzten, metropolia eta koloniak elkarrengandik bereizi. Gizartea: esklabista zen, hau da, aberastasuna esklaboen eskuetatik ateratzen zuten. Esklaboak izan zitezkeen, bai gerra dela medio, edo boluntarioki, zorrak ordaintzeko beharrean baitziren. Hala nola, bereizi behar ditugu esklaboak eta gizaki libreak. Bigarren multzo honetan (libreen artean), beste banaketa bat kontuan hartu behar dugu: hiritarrak eta kanpotarrak. Lehenengoek eskubide batzuk mantentzen zituzten, besteek ez zituztenak, esaterako, lehenek lurrak eduki ahal zituzten, bozkatzeko eskubidea (herrialde batzuetan), eta agintari bezala izendatuak izatearena ere; bigarrenek ez. Baina denek ez zituzten eskubide berdinak: bozketak egiteko izan behar zinen etxeko jauna (emakumeak ez, e sklaboak ez, umeak ez, eta heldua izan arren, etxeko jauna ez bazina ere ez); librea (esklaboak ez); heldua (umeek ez); hiritarra (kanpotarrek ez). Platon izan zen gizon librea Atenasen, baina Siziliatik hiriburura itzultzean preso hartu zuten, eta esklabo gisa saldu zuten. Erregimen politikoari begira: hasiera batean monarkiak baziren ere herrialde edo Hiri-estatu guztien erregimen nagusia; berehala aristokraziak boterea eskuratu zuen (gizonik hoberenak), erregimen aristokratikoak eta diarkiak (Esparta) jartzen; noizbehinka tiraniak jartzen kolonietan; eta azkenik, Atenasen, demokrazia sortu zen. Platon familia aristokratiko baten barruan jaio zen, eta hasiera batetan erregimen horren alde egon zen. Erlijioari begira: gizartea politeista zen, hau da, jainko eta jainkosa asko zeuden panteoietan (Zeus, Hera, Gea, Eurinome, eta abar). Jainko eta jainkosa bakoitzak funtzio propioak bazituzten lez, bakoitzak bere jarraitzaileak ere bazituzten (henoteismoa). Platonekin monoteismorako urratsa bete zela aipatu ahal da. Platon jaio aurretik, medatarrak saiatu ziren Atenas eta Grezia osoa konkistatzen. Ezin izan zuten, eta beste batailen artean, Termopilaseko bataila galdu egin zuten medatarrek; orduan, bataila hartan parte hartu zutenak heroitzat hartuak izan ziren. Seguru aski Platonek historiak entzun zituen, eta bertatik bere gizakiaren idealtasunean eragin handia izan zuen. Gerra hori bukatzean, Greziak aurkitzen du bere burua bananduta bi hiriburu nagusi tartean: Esparta eta Atenas. Atenaseko gobernua demokratikoa zen, non gizon libreek, helduek, etxeko jaunek, eta lur jabeek boterea zuten; Espartan (heroiak), aldiz, gizarte militarra aurkitzen dugu. Bietan hiritarrek baino ez zuten gobernuan parte hartzeko eskubidea. Hiriburu bi horien arteko borroka piztu zen (Peloponesoko guda), zeinetan Platonek ere parte hartu zuen gudari bezala. Hiriburu (metropoli) bakoitzak bere koloniak zituen, eta haiekin harreman estuak mantentzen zituen gerraren kasuan. Platonek, orduan, Atenas (demokrazia) defendatu behar zuen, aristokraziaren alde egon arren. Borroka horretan Estatuaren modelo bi kontrajarri ziren: Atenaseko demokrazia (non hiritar guztiek – aurreko baldintzekin – boterean parte hartzen zuten; eta Espartako diarkia (monarkia bikoitza), aristokraziaren aldekoak zirenak. Platon, orduan, politikaz interesatzen da. Garaian, Atenasen, alderdi politiko bi agertzen dira: demokraziaren aldekoak, eta aristokraziaren aldekoak, Platon aurkitzen dugu lehenengo alderdiaren alde,

eta bigarrenaren aurka. Gerraren atxikia izan zen Atenasek harresi bat eraiki egin zuela, norengandik defendatzeko? Espartarren ustetan haien kontra eraikia izan zen. Bitartean, Akropolisa ere eraikitzen da (gizaki perfektua – eredua kontuan harturik, gero Platonen filosofian eragiten). Fidiasek ikertzen du zertan datzan gizaki perfektua (proportzioei begira). Azkenean, Espartak irabazi zuen, eta oligarkiak eta tiraniak jarri zituen konkistatutako herrietan. Atenasen 30 tiranoen gobernua jarriz. Gobernu horrek urte bat baino ez zuen iraun, eta demokraziara itzuli zen Atenas. Demokraziara itzultzean, aurreko gobernuaren aldeko jeneralak salatu behar zirela agintzen dute. Baina Sokratesek bere lagunak jarri zituen legearen gainean, eta, azkenean, bere burua hiltzen du. Platonek erabakitzen du, urte horietan, politikarengandik urruntzea eta filosofia besarkatzea. Sokratesen taldean sartuz. Sokratesen heriotza egunean Platon ez zegoen bere maisuarekin. Bertan, Platon konturatu zen tiraniaren eta aristokraziaren gabekeriaz, eta hasiko da erregimen politiko berri bat asmatzen: filosofoak izan behar da aristokrazia berria, hauexek badakitelako zer dagoen ondo eta zer ez. Aldi berean, Sokratesek ez zuela ezer idatzita utzi kontuan hartuz, eta bera ez zegoela maisuaren heriotza egunean Atenasen izan), irakaslearen ikasketak hasten da batzen. Eta bidaiak egiten ditu. Eta hasten ditu bidai batzuk egiten irakaslearen ideiak batzen (Zirenera, Megarara, Italiara, eta abar). Bere ikaskideei kritikatu egin zien. Sizilian saiatzen da, bi aldiz, bere (teoria politikoaren aldeko) gobernua jartzen. Bietan ez zuen lortu, eta Atenasera itzultzean esklabo bezala saldu zuten. Lagun batek erosi eta askatu zuen. Eta Atenasen Akademia fundatu zuen. Bitartean, Atenasen zientziak asko garatu ziren: medikuntza (Alkmeon), Astronomia, Geometria, Matematika, eta beste asko. Zientzia guzti horiek, gero, atzera joango direlarik. Platonek bultzada bat emango dio zientzia teorikoari, praktikoari ukatu zion bitartean. Filosofia: jarraitzen dute Mileto eskolakoak (nolabait), Pitagorikoak (eragin handia Platonen filosofian), Heraklitoren jarraitzaileak (Kratilo, zeinen aurka kokatuko da Platon), sofistak (Platonen etsaiak), eta sokratikoak (zirenetarrak, zinikoak eta megaratarrak). Platonen erantzunak eman beharko ditu arlo guztietan. Platonek eragina izan zuen politikan (Akademia izan zen, ikertzaile batzuen ustez, lehenengo akademia militarra), zientzietan (zientzia teorikoetan, ez besteetan), erlijioan (urratsa ematen monoteismora), artean, antropologian, eta beste hainbeste eremuetan. Batzuen usten, Platonen osteko filosofia, Platonen filosofia ohartaraztea baino ez da izan. PLATONEN IDEIEN TEORIA Platonen Ideien teoria deritzogunak bere ontologia edo metafisika osatzen du, hau da, Izanaren eta izakien teoriak konfirmatzen ditu. Oinarrizko galdera, beraz, zera da: zer dago eta zer ez? Galdera horren atzetik beste asko etortzen dira burura, esaterako, zergatik? Nondik ateratzen edo sortu zen, eta beste asko.

partikular bat ikusten dugu, ixten ditugu begiak, eta zaldi horren itxura, forma, ideia edo kontzeptua gure garunean aurkitzen dugu. Begietatik datorkigun informazioa (edo beste edozein zentzumenetatik etorrita) ez da batere fidagarria, zentzumenek aldaketetan gelditzen baitira, eta helburua da Ideia iraunkorrera ailegatzea; hots, adimenaz bakarrik baliatuko gara. Baina bai, bere lehenengo garaian ideiak eduki aurretik gauzek existitu behar dutela defendatzen zuen: ideiak inmanenteak ziren (gauzen barnean aurkitzen ditugulako). Eta bai, objektu bakoitzari egokitu beharko zitzaion kontzeptu bakar bat: pertsona bakoitzaren ideia, esaterako. Platon zahartzen zihoan heinean iritziz aldatu zen. Zaldiaren kontzeptua, egia da, zaldi partikular bat ikustetik atera dugu, baina zergatik da zaldia eta ez beste edozer? Zaldia da, eta ez beste edozer, “zaldiaren ideia” gure buruan dugulako; hau da, zaldiaren generokoa eta espeziekoa delako, eta ideia hauek orokorragoak dira aurrekoak baino. Ideiak, orduan, traszendenteak dira, hots, berez existitzen dira, eta benetakoak, eta benetan iraunkorrak ere badira. Zaldia da zaldia horren esentziatik parte hartzen duelako ( parousia ). Platonek bere burua aurkitzen du oztopo larri batekin: nola hartzen dute parte Izatetik Izate horrek ezer galdu gabe, hau da: Izana bakarra eta zatiezina baldin bada, nola azaldu gauzen existentzia. Hori azaltzeko analogiak eta adibideak jarri behar ditu. Demagun eguzkia ikusten dugula, eta eguzkian bertan pospolo bat badagoela eta itzaltzen dela, eguzkiaren argiak zerbait galduko zuen? Edo itsasontzi bateko bela baten gerizpean baldin badago marinel bat, horrek ere bere itzala sortzen du, baina kendu edo kendu ez arren, hasierako itzalak zerbait galtzen du? Ez. Era berean Izanak jarraitzen du Izana izaten izakiak badaude edo ez. Azken finean Platonek ontologian (politikan bezala) hierarkia mantentzea defendatzen zuen. Azpitik gora baldin bagoaz, azpiko mailan ez dagoena (ez-izana) aurkitzen dugu, baina esanda dagoen bezala, hau ez da batere existitzen; gorago, izana eta ez-izana (mundu aldakorra edo physis ) aurkitzen dugu, eta argi dago mundu hori ez dela benetakoa (ez-izana ez delako ezer); azkenik, Izanaren mundua (aldaezina, sortu-eza, bukaezina, zatiezina, betierekoa orainaldian, ideala, esentziena, formena, adimenekoa) kokatzen da. Azken hau da benetan existitzen dena. Baina mundu ideal horrek (gogoratu maitasun platonikoak zertan datzan) existitu behar du menpekotasunik gabe, guztiz askea baita ( traszendentala ). Goiko maila horretan kontzeptu batzuk elkartzen dira ikusmiraren arabera: Egia, Edertasuna, Ontasuna, eta, azken muturrean (Pitagorasekin, Parmenidesekin eta Sokratesekin) Batasuna. EZAGUERAREN TEORIA. ZIENTZIA ETA IRITZIA: DIALEKTIKA Menon elkarrizketan, etikari buruzko kezkak epistemologiari buruz kezkarazi zuen Platon: Nola ezagut liteke unibertsala, esentzia edo bertutearen /eidosa, ekintzak edo

pertsonak bertutetsutzat jotzera eramaten gaituen hori? Galdera hori beste honen baliokidea da: Nola ezagut liteke perfektua eta unibertsala, kontuan izanik aurrean daukagun mundua bilakabidearen, zehaztasunaren eta inperfekzioaren mundua dela? Platonen erantzunak dio arima hilezkorra dela, eta gorputzean haragitu aurreko izatean, «bai hemengoa, baita Hadeskoa ere ikusi zuen». Hori horrela izanik, arimak errealitatearen eredu unibertsalak ezagutzen ditu; ideiak, alegia. Egiazko ezagutza edo epistemea arimak aurreko izate batean jadanik ezagutu zuenaren oroipena edo erreminiszentzia da, anamnesisa: «Ikastea gogoratzea da, ez beste ezer, eta hori ezingo litzateke egin, gure arima ez balitz beste leku batean izan giza itxura hau hartu aurretik» (Fedon, 72c). Beraz, ideiak ezagutzea ez zen zehatzetik, hautemangarritik eta inperfektutik unibertsaleranzko, adigarriranzko eta perfekturanzko indukziozko prozesu baten emaitza, baizik eta ideien oroipena. Eta oroipen horrek mundu hautemangarria ideien munduaren isla gisa ulertzeko aukera ematen du. EZAGUTZA PROZESUAN, LEHENTASUNA EMANGO ZAIO DEDUKZIOARI. Egia gizaki bakoitzaren barruan dago, eta hori gogoratzeko, dialektikaren bideari jarraitu behar zaio. Filosofoak, berari dagokion hezitzaile funtzioa betetzeko, gogoratzean oinarritzen den ikaskuntza hori erraztu behar du; Sokratesek berak horrela uste izan zuen maieutikan. Dialektika hautemangarritik( MUNDO SENSIBLE, PERCEPTIBLE) adigarrira (mundo inteligible, ideien mundua)igarotzeko aukera ematen duen metodoa da. Platonen ustez, ideien arteko beharrezko harremanak ezagutzeko balio duen dedukziozko metodoa ere bada. Lehen zentzuaren arabera, metodo dialektiko horrek hautemangarriaren ugaritasunetik adigarriaren batasunera igarotzeko aukera ematen du. Azken zentzuan, berriz, Platon konturatu zen ideiek ez dutela ordenarik gabeko multzo bat osatzen; aitzitik, elkarren artean beharrezko harreman sistema bat osatzen dutela, eta batzuk besteen menpe eta guztiak ongiaren edo izatearen ideiaren menpe jartzen dituen hierarkia bat daukatela. Dialektika, beraz, ezagutza prozesu guztia da, baina prozesu horretako azken fasea bereziki; azken horretan ezartzen dira zientziaren printzipioak. Zentzurik zabalenean, dialektika giza izatearen eta, zehazki, arimaren patuarekin identifikatzen da. Arimak modu naturalean jotzen du jatorrizko lekura, adigarriaren eta perfektuaren mundura. Dialektika ezagutzarako bidea da eta ekintzara bultzatzen du. Zuzena denaren ikuspegi perfektua eta osoa -epistemea- daukanak soilik izango du zuzentasunez jokatzerik. Horrela, etikaren baldintza bihurtu zen zientzia. INTELEKTUALISMO MORALA. Dialektika askatzearen eta konpromisoaren arteko bidea da. Aurreiritzien eta ezjakintasunaren kateetatik askatzeak egia ikusteko aukera ematen du. Filosofoak prozesu hori burutu eta egia ezagutzen du, eta horren konpromisoak ezjakintasunetik irteten lagunduko die beste batzuei, hezkuntzaren -paideiaren- bidez. Beraz, Platonek gainditu egin zuen sofisten dialektikaren kontzepzioa; hau da, dialektika argudiatzearen artetzat

azkenik, irritsezko arima dugu. Honek bizirik irauteko sena, plazera , mina eta bestelako nahikeriak sentitzen ditu, eta langileetan aurki dezakegu. Hiru arima hauetan garrantzitsuena arrazoi arima da eta enparauei nagusitu behar zaie, izan ere, zati hau da hiltzen ez den bakarra; arima honen helburua gorputzetik irtetea da, honela ideien mundura itzultzeko aukera izango baitu. Platonek gurdiaren metafora erabiltzen du arimaren teoria azaltzeko, non arima arrazionala gidaria gisa, arima oldarkorra zaldi zuri gisa eta irritsezko arima zaldi beltz gisa azaltzen diren. Arimaren hiru zatiek -pertsona bakoitzaren baitan- elkarren artean dituzten eraginak nolakoak izan, honelako edo halako taldeari atxikita geratuko da. Horrela, batzuen arimaren gaitasun nagusia arrazoizko ahalmena bada, horiek guztiak gobernarigaien taldean sartuko dira. Eta irizpide honi jarraiki, hurrenez hurrengo taldeak sortuko dira, Platonek gaitasunen test psikologiko berezia egin izan balie bezala. Beheko taulan erakusten dira, hain zuzen, arimaren hiru zatiei dagozkien ezaugarriak eta gainerako ondorioak Platonen teoria etikoari eta politikoari dagokien ezaugarriak eta gainerako ondorioak. Arimaren hilezkortasunari lotzen dio Platonek gorputzaren gaineko arimaren gailentasuna deritzon argudio morala. Arrazoibide honek dioskun legez, arima hilkorra izango balitz, heriotza berdina litzateke maitzurkeriaz zein on beharrean jokatzen duenarentzat. Hortaz, jokabide moralak zentzua gal ez dezan, lur honetan ongi jokatzeko eginahala saritu behar da hil ondoren. ARIMAREN ZATIA

ADIERAZPIDE

ALEGORIKOA

EZAUGARRI

PSIKOLOGIOA

BEREZO

BERTUTEA

HIRI EGITEKOA

Arrazoi-arima edo zati arrazionala. Gurdi gidaria (burua). Gogamena (pentsamena, nahimena). Zuhurtasuna. Filosofo agintaria. Suminezko arima edo zati oldarkorra. Zaldi zuria (bihotza). Adorea, kemena, haserrea, ausardia. Sendotasuna. Zaindaria (soldadua). Irritsezko arima edo zati irritsua. Zaldi beltza(soina edo sabela). Plazerra, mina, behe-instintua, grina. Neurritasuna. Eskulangilea. Arimaren oreka eta harmonia. Hegodun gurdia, ondo zuzenduta. Hiru zatiek zein bere bertuteari eustea. Zuzentasuna. Hiri zuzena.

BERTUTEAK ETA HIRI IDEALA

Dialektika eta Maitasuna Ideietaraino iristeko bideak direla esanda dago, baina gaineratu behar da ez direla nahikoak bertuteaz batera ez baldin badira ematen. Gizakia bera bakarrik, Platon-en ustez, ezin da ez ona ez jakituna izan: komunitate politikoa (Estatua) behar du. Beraz, Bertuteak eta Estatuak ideien munduan sartzea egiten dute posible. Bertute hitzak hiru esanahi ditu: a) Jakintzazkoa: Platonek sofisten erlatibismoa gainditzearren, Ideien jakintza paregabeari eman zion lehentasuna eta Ongia Ideiaren inguruan batu zituen gainontzeko ideia guztiak. b )Arimaren askatasuna gorputz irriketatik. e) Armonía. Errepublika -n azaltzen da eta Justizia ideian dago oinarrituta. Hala ere, Platonek arimak eta estatuak egitura bera dutela dio: hiriaren funtzionamendua ariman islatzen da; eta, alderantziz. Hori dela eta, etikak politikara garamatza. Gizaki justuak bakarrik heziko dira justua den hiri batean. Beraz, Errepublika liburuan ideia hori garatuko zen. Utopía politiko bat dugu hau, non gobernua filosofoei bait dagokie. Gobernari horren asmoa ez da izango norberaren handikeria edo handinahia asetzea indartsuenaren gogoa betetzea, beraren zeregina Ideien mundu aldaezinaren kontenplazioaz inspiratuta gauzatuko da. HAITZULOAREN MITOAn dator oso ondo adierazita berori: Egiaren "eguzkia", Justizia eta Ongia kontenplatzea lortzen dutenek, itzuli beharko dira haitzulora barrukoei laguntzeko. Platonek gizarte –politikarako arimaren eredua hartu zuen hiru sail bereiztuz. Sail bakoitzak zeregin propioak ditu: ANTROPOLOGIA ETA TEORIA POLITIKOAREN ARTEKO PARALELISMOA ARIMAREN ATALAK MAILA SOZIALAK BERTUTEAK Arrazionala Suminkorra Zentzukorra Arimaren atalen arteko armonia Filosofo-Gobernariak Zaintzaileak Produgileak Maila sozialen arteko armonia Zuhurtasuna Sendotasuna ETIKA POLITIKOAN Neurritasuna Justizia ordenamendu bezala ANTROPOLOGIA TEORIA SOZIALA ETIKA POLITIKOA

Esan bezala, Platonek adierazi zuen mundu sentikorra ez dela benetako errealitatea; zehatzago esateko, ez dela errealitatea. Aristotelesek, aldiz , errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen. Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen du, alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea, lehen errealitatea edo lehen substantzia , eta bestetik, esentzia unibertsalak edo bigarren substantzia. Errealitate akzidentala da gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak: kantitatea, neurria, kolorea, etab. Izatez errealitatea den bakarra lehenengo substantzia da, eta akzidenteak ez, ezen lehengo substantzian baino ezin dira izan. Errealitatearen barruan lehenengo substantzia jartzean, zentzumenen bitartez hautematen dugun zehaztugabeko materia, Platonen idealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek. Aristotelesen kritika Platonen pentsamenduaren beste aspektu batean topa dezakegu: Ideien teoriak ez du azaltzen mugimenduaren arazoa. Ideiak mugiezinak eta iraunkorrak badira, zergatik horien kopiak (objkektu materialak) ez dira mugiezinak eta iraunkorra? Nondik datorren horien mugimendua? Aldaketaren arazoa azaltzeko Aristoteles bere teoria hilemorfikoa osatu zuen. Zer da aldatzea? Parmenidesek definitu zuen: zerbait ez izatetik izatera iragatea da. Bainan ez-izate hori zentzu erlatiboan ulertu behar da. Adibidez: arraultz bat ez da gizaki bat , eta gainera ezin da izan. Baina arraultz bat, oraindik olilazkoa ez dena, badauka potentzialitatea oilazko bihurtzekoa: ez da, baina izatera irits daiteke. Beraz, aldatzeko prozesuan hiru elementuk hartzen dute parte: orain den propietate edo gauza zehatza (forma) , aldatzen den subjektu edo gauza ( subjektua), eta ez-izate erlatibo hori (potentzialitatea). Izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma edo esentzia. Baina Aristotelesen ustez, formak ez dira materiatik independiente (Platonen ideien antzera), materia bati era banaezinean lotuta baizik. Azaldu dugunak eragina du Aristotelesen ezagutzaren teorian (Epistemologian). Ezagutza sentikorra erabat engainagarria eta guztiz baztergarria zen Platonen ustez. Aristotelesentzat, ezagutza esperientziarekin hasten da, nahiz eta hor ez amaitu. Antropologian ere Gizakiaren definizioa errealistagoa da. Platonen ustez gorputza arimaren kartzela baino ez da.; Aristotelesek, berriz, pentsatzen zuen arima bizi-printzipioa dela, gorputzari era banaezinean lotua dagoela eta, gorputzarekin desagertzen dela. Bi elementuek errealitate bat osatzen dute: gizakia. Arimaren hilezkortasuna eta Platonen erreminiszentziaren teoria baztertzen ditu Aristotelesek. Zoriontasunari buruzko bi pentsalarien ulerkera ere desberdina da. Platonek ezagutzarekin lotzen du. Hiri justuan, jakintsuek gobernaturiko hirian lortzen da zoriontasuna. Aristotelesen arabera, guztiok nahi dugu zoriontsu izan, eta ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontsu izatea da. Baina zehatz-mehatz zertan da bien arteko desberdintasuna? bertute-kontzeptuan. Platonen ustez, arimaren alderdi bakoitzari dagokion bertutearen arabera antolatutako bizitza orekatua da zoriontasuna. Zentzu harretan, zoriontasuna barne-printzipio (berezko gaitasun bati dago lotua. Hala ere, Aristotelesen ikuspuntutik denok lortu nahi dugun hori, zoriontasuna, alegia, praktikaren bitartez lortzen den

helburua da, eta ez berezko gaitasunei esker. ARISTOTELESEN POLITIKA Aristotelesen ustez politikak ez dira, sofistek esan zuten bezala, giza izaerari ezarritako egitura artifizialak; aitzitik, gizakiaren izaeratik bertatik sortzen dira. Gizakia animalia soziala edo politikoa da, ez bakarrik gizartean bizitzea bizirik irauteko: bizikidetzan soilik lor dezake moralari eta adimenari dagokienez berezkoena zaion perfekzioa. «Gizakiak berak bakarrik dauzka, animalia guztien artetik, ongiaren eta gaizkiaren zentzua, zuzenaren eta bidegabearen zentzua eta abar; gauza horiek elkartzeak egiten ditu etxea eta hiria». Hau da, ongia eta zuzena zentzu berean ulertzeak familia sortzen du lehenik, eta familiak elkartzean, gizarte politikoa sortzen du. Izan ere, Eudaimonia edo bizitza ona gizabanakoaren eta Estatuaren helburua da, Etika eta Politikarena. Gizabanakoen perfekzioaren araberakoa da Estatua, baina «pertsona batentzat eta hiriarentzat ongia gauza bera bada ere, agerian dago, jakina, hiriarena lortzea eta babestea handiagoa eta beteagoa dela» (Nikomakorentzako Etika 1,2). Zeregin politikoaren bikaintasunarekin batera, beste zerbait ere adierazten da hor: estatalismo guztiek daukaten arriskua, gizabanakoa giza taldearen eta Estatuaren arabera izaten hasten denean. Bai Platonen ustez, baita Aristotelesen ustez ere, hezkuntzaren menpe dago gizakiaren eta gizartearen arteko oreka, Estatuaren eta gizabanakoaren arteko oreka. Hezkuntza -ez heziketa gisa, hezkuntza moral gisa baizik- gizabanakoaren eta gizartearen arteko lotura egokia da. Moralitatea, eta ez etekina soilik, baldin bada Estatuaren oinarria, haurrak eta gazteak ohitura bertutetsuetan hezi beharko dira, Estatuko etorkizuneko kide diren heinean. Bizitza indibidualaren eta bizitza sozialaren helburua edo eudaimonia bat bera denez, hezkuntzak guztientzat bera eta Estatuaren oinarrizko funtzio izan behar du Errealismo aristotelikoa Politika lanaren bigarren zatian ere oso bereziki agertzen da. Horretan, benetan egon diren gobernu moduak eta horiek lege naturalak balira bezala jarraitzen dituzten prozesuak aztertzen ditu. Platonek lehenago esan bezala, bi eraketa politiko mota bereizten ditu: guztien onaren printzipioak zuzentzen duena eta agintean daudenen interesak zuzentzen duena. Lehenengo taldean Monarkia, Aristokrazia eta Demokrazia jartzen ditu. Bigarrenean, aurreko ukapenak: Tirania, Oligarkia eta Demagogia. Monarkia usteltzen denean, tirania bihurtzen da; aristokrazia usteltzen denean, oligarkia, eta errepublika usteltzen denean, demagogia (demokrazia erradikala). Hala ere, teorikoki monarkia eta aristokrazia estatua antolatzeko sistemarik onenak badira ere, errealistagoa izateko sistemarik onena da gehiengo erdiko klase batek ezartzen baditu jokaera-ereduak: errepublika.Sistema hori oligarkia eta demokraziaren artean kokatzen den tarteko erregimena da. Aristotelesen ustez, gobemu mota bat defmitzeko orduan, irizpidea ez da zenbatek gobematzen duten, nork gobematzen duen baizik. Kopurua ez da garrantzitsuena, beraz. Izan ere, demokrazia ez da guztien gobernua, pobreena baizik, pobreak gehiengoa