Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Filosofía 2bach. Platón, Apuntes de Historia de la Filosofía

Apuntes de las preguntas de teoria

Tipo: Apuntes

2024/2025

Subido el 08/02/2025

usuario desconocido
usuario desconocido 🇪🇸

1 / 8

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
1. Testuak
“Adiskide maitea, berriro ahaztu duzu —esan nuen— legeari ez zaiola interesatzen egundoko
zoriontasunaz gozatzen duen gizatalderik egotea; osterantzean, hiri osoan zoriona zabaltzen
ahaleginduko da, eta konbentzituta edo behartuta hirikideen artean bizikidetasuna ere sartzen, bakoitzak
taldearen mesedetan eman ditzakeen laguntzak emanaraziz. Legeak berak tankerako gizon-emakumeak
hezten ditu, ez baina norberak nahi duen eran jarduteko, baizik eta estatuaren batasuna lortzeko
asmotan”.
Platon: Errepublika VII, 5, 5 2021A, 2015A, 2011extrA.
- Legeak hiri osoaren zoriontasuna bilatu, ez klase bakarrena
- Legeak harmonia sartzen du ←→ batzuen onurak = denen onurak
- Legeak komunitatearentzat pertsona baliagarriak eratzen ditu estatuaren batasuna (harmonia)
lortzeko
Legeak ez du klase bakar baten zoriontasuna bilatzen, baizik eta hiri osoarena. Legeak harmonia
sartzen du sozietate batean, batzuen onurak besteen onurak direnez, komunitatearentzat baliagarriak
baitirelako. Legeak pertsona horiek eratzen ditu, estatuaren batasuna (harmonia) lortu dazan.
“Ulergarriaren munduan atzematen den azkena ongiaren ideia da, nekez atzeman ere. Behin susmatuz
gero, gauzetan den alderdi zuzen eta eder guztien zergatia dela ebatzi behar da; beste aldetik, mundu
ikusgarrian argia eta argiaren emailea sortu dituen eran, mundu ulergarrian egiaren eta ezagumenaren
sortzailea dugu ongia, eta berau atzeman behar du bizitza pribatuan zein publikoan zentzunez jokatu
nahi duenak”.
Platon: Errepublika VII, 3, 3. 2020extrC, 2017ª.
517c
- Ongiaren ideia mundu sensiblean hautemateko azkena (esfortzu askorekin)
- Zuzena eta ederra den guztia ongiarengatik da.
- Mundu fisikoan eguzkia, ideien munduan ongiaren ideia (eguzkia bezala ideiak argiztatzen ditu)
- Bizitza pribatu / publikoan ongi jokatu → ongia ezagutu
Ongiaren ideia mundu fisikoan hautemateko azkena da (eta esfortzu askorekin). Ongia zuzena eta
ederra den guztiaren zergatia da. Mundu fisikoan eguzkia dagoen bezala, ideien munduan ongiaren idea
dago, eguzkia bezala ideiak argiztatzen dituelako. Bizitza pribatu zein publikoan ongi jokatuz gero, ongia
ezagutzeko gai izango da gizakia.
pf3
pf4
pf5
pf8

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Filosofía 2bach. Platón y más Apuntes en PDF de Historia de la Filosofía solo en Docsity!

1. Testuak

“Adiskide maitea, berriro ahaztu duzu —esan nuen— legeari ez zaiola interesatzen egundoko zoriontasunaz gozatzen duen gizatalderik egotea; osterantzean, hiri osoan zoriona zabaltzen ahaleginduko da, eta konbentzituta edo behartuta hirikideen artean bizikidetasuna ere sartzen, bakoitzak taldearen mesedetan eman ditzakeen laguntzak emanaraziz. Legeak berak tankerako gizon-emakumeak hezten ditu, ez baina norberak nahi duen eran jarduteko, baizik eta estatuaren batasuna lortzeko asmotan”.

Platon: Errepublika VII, 5, 5 2021A, 2015A, 2011extrA.

  • Legeak hiri osoaren zoriontasuna bilatu, ez klase bakarrena
  • Legeak harmonia sartzen du ←→ batzuen onurak = denen onurak
  • Legeak komunitatearentzat pertsona baliagarriak eratzen ditu estatuaren batasuna (harmonia) lortzeko

Legeak ez du klase bakar baten zoriontasuna bilatzen, baizik eta hiri osoarena. Legeak harmonia sartzen du sozietate batean, batzuen onurak besteen onurak direnez, komunitatearentzat baliagarriak baitirelako. Legeak pertsona horiek eratzen ditu, estatuaren batasuna (harmonia) lortu dazan.

“Ulergarriaren munduan atzematen den azkena ongiaren ideia da, nekez atzeman ere. Behin susmatuz gero, gauzetan den alderdi zuzen eta eder guztien zergatia dela ebatzi behar da; beste aldetik, mundu ikusgarrian argia eta argiaren emailea sortu dituen eran, mundu ulergarrian egiaren eta ezagumenaren sortzailea dugu ongia, eta berau atzeman behar du bizitza pribatuan zein publikoan zentzunez jokatu nahi duenak”.

Platon: Errepublika VII, 3, 3. 2020extrC, 2017ª.

517c

  • Ongiaren ideia mundu sensiblean hautemateko azkena (esfortzu askorekin)
  • Zuzena eta ederra den guztia ongiarengatik da.
  • Mundu fisikoan eguzkia, ideien munduan ongiaren ideia (eguzkia bezala ideiak argiztatzen ditu)
  • Bizitza pribatu / publikoan ongi jokatu → ongia ezagutu

Ongiaren ideia mundu fisikoan hautemateko azkena da (eta esfortzu askorekin). Ongia zuzena eta ederra den guztiaren zergatia da. Mundu fisikoan eguzkia dagoen bezala, ideien munduan ongiaren idea dago, eguzkia bezala ideiak argiztatzen dituelako. Bizitza pribatu zein publikoan ongi jokatuz gero, ongia ezagutzeko gai izango da gizakia.

2. Disertazioa

Platonen iritziz, estatu zuzena lortzen da estatuko klase edo gizatalde bakoitzak berez dagokiona betetzen duenean. Idatz ezazu disertazio labur bat, Platonen tesi horren aldeko gutxienez argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, aurkez ezazu tesiaren inguruko zure hausnarketa. ( puntu) (200-300 hitz. 2021A, 2015A, 2011extrA. ).(el Estado justo es aquel en que cada una de las clases sociales cumple con el cometido que le corresponde)

  1. Intro : Errepublika n oinarrituta, azaldu hiri ideala (justizia+bertutea=sozietate zoriontsu, ez aberastasun eta ez pobrezia → zereginetarako oztopoak, berdintasun sozial eta ekon.), hiru estamenduak aipatu (+arima zatiak).
  2. Alde : estatu justua eta harmonian, bakoitzak bere zereginak (engranaje) → estatu harmonikoa, kontsentsuarekin eta ongia bilatzen duena. Errepublika ren ontzia. Intelektualismo morala → justizia
  3. Kontra : antidemokratikoa (eskubideak eta askatasuna urratu). Diktadura (ona izan ere), hautaketak ez errespetatu (ofizioa bai edo bai). Intelektualismo morala ez → hiri ideala ez
  4. Ondorio : ez dago ongiaren ideia bakarra. Intelektualismo morala ez funtzionatu (+azaldu). Gobernatzailea huts egin gizakia delako.

Platonen ustez, estatu idealan ( Errepublika n oinarrituta dagoena), juztiziak eta bertuteak sozietate zoriontsu bat eraikitzen dute. Bertan, ez da existituko aberastasuna ezta pobrezia ere, pertsonen zereginetan oztopoak direlako; haiek gabe, berdintasun sozial eta ekonomikoa posible izango da. Ekoizleak (arimaren zati irritsua), zaintzaileak (arimaren zati oldarkorra) eta filosofo gobernatzaileak (zati arrazionala), gobernatzen dakitenek, osatuko dute Platonen hiri idealaren sozietatea.

Alde batetik, Platonen teoriaren alde ikusten badugu egoera hau, estatu justu bat eratzen duenez, dena harmonian egon beharko lirateke. Sozietate baten barruan bakoitzak bere zereginak egiten baditu, hiria engranaje askoz osatutako sistema baten bezalakoa izango zen. Horregatik, modu harmoniko batean funtzionatzen duen estatua sortuko da, kontsentsuarekin eta ongia bilatzen duena; adibidez, Errepublika n nabigazioaren testuan aipatzen den bezala, ontzi ongi gobernatu bat bezala. Beraz, intelektualismo moralak ongi jokatzera behartzen du ongia ezagutzen duena, eta estatu justua lortu ahalko du gobernatzaileak.

Beste alde batetik, hiri ideal honek antidemokratikoa da, giza-eskubideak baita banakoen askatasuna urratzen dituelako. Diktadura bat baino ez da (nahiz eta dena ondo funtzionatu) eta ez ditu banakoen hautaketak errespetatzen (ofizio batean aritzeko beharra). Gainera, Platonek hiri ideala eratzeko momentuan, gobernatzaileak, ongia ezagutua, ongi jokatuko zuela beretzat hartu zuen, hau da,

Beste alde batetik, arrazoia ez du borondatea zuzentzen, eta gizakia ez da ordenagailu bat bezala funtzionatzen: sentimenduak, sentsazioak (hala nola beldurra edo gosea), etab. eragina daukate geure jokabideetan. Gainera, ongiareen ideia ez bada existitzen, baita ideien mundua ez bada existitzen, teoria guzti honek ez litzateke funtzionatuko.

Ondorioz, intelektualismo moralaren ideia jarraitzen badugu, ongia ezagutzen badugu, ongi jokatuko dugu; baina arrazoia jarraitzen badugu, borondatea ez duelaz intelektualismo moralarekin bat etortzen konturatu ahal gara. Beraz, ongia ezagutzea ez du zergatik gizakia behartu ongi jokatzera, borondateak gizakia zuzendu ahal baitu intelektualismo moralaren gainetik.

3. Teoria

3.1. Ideien teoria

  • Sofisten erlatibismoari kritika, politikan eragindu. Metafisika aurkeztu.
  • Bi mundu
  • Ideien mundua kanpoan, errealitatea. Fisikoa aldakor, ezinezkoa ezagutzeko.
  • Mundu fisikoko gauzak: hilkorrak, aldaketan eta inperfektuak (azaldu).
  • Ezagutzeko: Ideientzat arrazoia, mundu fisikoko gauzentzat zentzuak
  • Hatzamarraren adibidea
  • Ideiak: betierekoak, bakarrak, aldaezinak eta perfektuak.
  • Haitzuloaren mitoa (ideiak arrazoiaren objektua, ezinbestekoak gauza arruntak ezagutzeko)
  • Mundu fisikoko guztia ideien munduan dago
  • Hierarkia (ongia, idei etikoak, idei matematikoak, gauza arruntak)
  • Definizioak unibertsalak izan behar → ideien munduan
  • Ondorio: justizia, edertasuna… ideia bakarra.
  • Problem.: ideiak existitu ahal, baino beste mundu bat? (fumada histórica)

Platonen ideien teoria sofisten erlatibismoari kritika bat da. Politikan eragina dauka eta metafisika aurkeztu zuen geroko filosofoentzat. Idei honek esaten duena mundu fisikotik kanpoan, ideien mundu bat dagoela da. Mundu horrek benetazko errealitateari egiten dio erreferentzia.

Ezinezkoa da mundu fisikoa ezagutu, aldakorra delako. Mundu fisikoko gauzak zentzuen bidez hauteman eta ideiak arrazoiaren bitartez ezagutu ahal ditugu. Gauza horiek aldaketan daude eta hilkorrak eta inperfektuak dira. Platonek esaten du gauza fisikoak (adibidez, hatzamar bat) inperfektuak direla, hatzamar asko daudelako eta guzkiak desberdinak direlako (patroi bat jarraitzen, hatzamarraren ideia), hau da, inperfekzioak dituzte. Hatzamarraren ideia (kontzeptua) bakarra da, eta idei horren barruan mundu fisikoko hatzamar guztiak daude, bakoitzak desberdinak, inperfektuak. Hori dela eta, ideiak

betierekoak, bakarrak, aldaezinak eta perfektuak direla esan zuen Platonek. Platonen haitzuloaren mitoan, bertan bizi direnak objektu errealen (ideien) itzalak (gauza arruntak mundu fisikoan) ikusten dituzte; baina behin haitzulotik irtenda, eguzkiak itsutuko ditu, eta ez dute itzal gehiago ikusiko, errealitatea baizik. Beraz, ideiak arrazoiaren objektua dira, eta ezinbestekoak dira gauza arruntak (itzalak) ezagutzeko (ikusteko). Mundu fisikoan dagoen guztia ideien munduan dago, eta hierarkia bat jarraitzen dute: goian ongia, gero idei etikoak, idei matematikoak eta, azkenik, gauza arruntak.

Definizioak unibertsalak badaude, ideien munduan egongo dira. Beraz, justiziaren, edertasunaren, etab. ideia bakarra dago, unibertsala. Hala ere, ideiak existitzen direla egiazkotzat jota, zentzurik dauka hain haratago joatea, eta beste mundu bat erreala dela baieztatzea, teoria bat egokitzeko?

3.2. Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima

  • Gizakian bi zati: arima eta gorputza
  • Gizakietan arimak (betierekoa) gorputzaren (hilkorra, itsusia) preso da.
  • Gurdia → arimaren hiru zati
    • Arrazionala (buruan, gurdi-gidaria, betierekoa, pentsamendua eta borondatea, bertutea zuhurtasuna, filosofoa)
    • Oldarkorra (bihotzan, zaldi zuria, hilkorra, ausardia, bertutea sendotasuna, zaintzailea)
    • Irritsua (sabelan, zaldi beltza, hilkorra, pasioak, bertutea neurritasuna, ekoizlea)
  • Gurdia ondo zuzenduta → arimaren oreka
  • Politikarekin erlazioa (bakoitzak bere zereginak → harmonia, justizia)
  • Problem.: Ezin behartu inork zaintzailea, ekoizlea… izatera.

Platonen arimaren teoria, dualismo antropologikoa baita deritzona, gizakian bi zati daudela esaten du: gorputza eta arima. Gizakietan, arimak (betierekoa dena), gorputzaren (hilkorra eta itsusia dena) preso da.

Hegodun gurdiaren alegoriari jarraituz, arimak hiru zatitan banatzen dela ikus dezakegu: zati arrazionala, zati oldarkorra eta zati irritsua. Zati arrazionala buruan aurkitzen da, eta gurdiaren alegorian gurdi-gidariari egiten dio erreferentzia. Betierekoa da eta pentsamendua eta borondatearekin lotuta dago. Bere berezko bertutea zuhurtasuna da eta hiri idealaren teorian, filosofo gobernatzailea izango zen. Zati oldarkorra bihotzan aurkitzen da, eta zaldi zuriari egiten dio erreferentzia. Mortala da eta ausardiarekin lotuta dago. Bere berezko bertutea sendotasuna eta hiri idealan, zaintzailea izango zen. Azkenik, zati irritsua sabelan aurkitzen da, eta zaldi beltzari egiten dio erreferentzia. Mortala da eta pasioekin lotuta dago. Bere berezko bertutea neurritasuna da eta hiri idealan, ekoizlea izango zen. Guzti hau kontuan izanda, gurdia ondo zuzenduta badago, ariman oreka bat egongo da.

3.4. Bertutea eta hiri ideala

- Errepublikan oinarrituta, politikarekin lotuta, nola den ez nola izan behar bai

  • Arimaren teoriarekin lotuta
  • Hiru klase: ekoizleak (eskulanetan trebetasunak, zati irritsua), zaintzaileak (egoera fisiko eta moral hoberena, zati oldarkorra) eta filosofo gobernatzaileak (justizia eta ongia ezagutu, zati arrazionala).
  • Jaiotzan aukeratuak bere naturaren arabera
  • Hiritar bakoitzak bere ahalmenekin lagundu, ongia bilatuz → harmonia, justizia, bertutea
  • Ez aberatsak ezta pobreak, eta bizitza familiarra ez (gobernatzerakoan arazoengatik) → justizia posible
  • Zoriontasuna = jakinduria + plazerra
  • Aristokrazia (jakintsuak gobernatu) → estatu zoriontsua
  • Problem.: Ezin behartu inork zaintzailea, ekoizlea… izatera.

Platonen hiri ideala bere Errepublika lanan oinarrituta dago, politikarekin oso lotuta dagoena. Platonen estatu ideala ez du begiratzen nola den estatu bat, baizik eta nola izan behar den perfektua izateko. Arimaren teoriarekin (dualismo antropologikoa) oso lotuta dago baita, eta arima zatiak kontuan hartzen dira.

Hiri idealan, hiru klase, estamendu ala zati egon beharko dira: ekoizleak, eskulanetan gaitasunak dituztenak (hauek arimaren zati irritsuari egiten diote erreferentzia); zaintzaileak, egoera fisiko eta moral hoberenean daudenak (arimaren zati oldarkorra); eta filosofo gobernatzaileak, justizia eta ongia ezagutzen dutenak (zati arrazionala). Klase hauetako kide bakoitzak jaiotzatik izango da aukeratua, bere naturaren arabera. Guzti hau batuz, klase bakoitzeko hiritar bakoitzak bere ahalmenekin laguntzen edo aportatzen badu, beti ongia bilatuz, estatuaren harmonia, justizia eta bertutea lortuko da. Hala ere, justizia posible izateko, aberatsak zein pobreak desagertu beharko dira, eta ezin izango dute bizitza familiar bat eramatea, gobernatzerakoan arazoak egon ahalko direlako.

Platonen ustez, zoriontasuna jakinduriaren eta plazerraren batura da. Beraz, bere ideia politikoa aristokrazia zen, non jakintsuak gobernatzen dute eta bere jakintasunaren ondorioz, estatu zoriontsua eraikiko dute. Hala ere, ezin dugu inork behartu zaintzailea, ekoizlea, etab. izatera; bakoitzak nahi duena izateko askatasuna izan beharko luke.

3.5. Ongiaren kontzeptua

  • Ezagutza-mailak igo pixkanaka → (hezkuntza) → jakinduria. Dialektika azkenengo maila
  • Metodo platonikoa: Iritziak → (galderak eta erantzunak) → egia (zientzia, ongia)
  • Haitzuloaren mitoa (itzalak egiazkotzan, ikusmena eman ez, begirada aldatu)
  • Ezagutzea: itzaletik haratago, hezkuntza, zentzumenak alde batera. Arimak zekiena gogoratu, ez berria ikasi (kopiak ikustean gogoratzeko aukera. Arima betierekoa).
  • Elkarrizketaren bitartez → zientzia; dialektikaren bitartez filosofoek → ongia
  • Problem.: Zer da ongia? Nork erabakitzen du zerbait ongia den ala ez?

Ongia ezagutzeko, ezagutza-mailak pixkanaka-pixkanaka igotzen joan behar gara, hezkuntza prozesu batetik pasatzen, jakinduriaraino. Dialektika azkenengo maila da. Horretarako, metodo platonikoa erabili behar da: iritziak baztertu galderak eta erantzunak eginez egiaraino iristeko, zientziaraino, ongiaraino.

Platonen haitzuloaren mitoa erlazio handia dauka teoria honekin. Haitzulo baten barruan dauden gizakiak, itzalak baino ez ari dira ikusten, eta haientzat, hori da egia, itzalak egiazkotzat hartzen dituzte. Hala ere, haitzulotik ateratzen direnean, itzalak ikustetik errealitatea ikustera pasatuko dira; hau da, ez dute begiei ikusmena emango, baizik eta begirada norabide zuzenean helbideratu. Ezagutzea, beraz, itzaletik haratago joatea da, hezkuntza prozesu baten bidez, eta zentzumenak alde batera utzita; haitzulotik ateratzea, hain zuzen ere. Ezagutzea, arimak aurrez zekiena gogoratzea baita, ez zerbait berria ikasi; kopiak (itzalak) ikusten ditugunean, arimak zer den gogoratzeko aukera dauka, beraz, arima betierekoa dela esan dezakegu.

Platoni jarraituz, elkarrizketaren bitartez, non metodo platonikoa erabiltzen zuen, zientziara iritsi ahal gara; eta filosofoek, berriz, dialektikaren bitartez (zentzuak atzera uztea benetazko ezagutza ikusi ahal izateko), ongia ezagutuko dute, ezagutzaren gailurrean dagoena, ideien munduko “eguzkia”. Hala ere, geure buruei ongia zer den galdetzea egokia da, baita nork erabaki dezakeen zerbait ongia den ala ez.