Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad


Friederich Nietzche, Apuntes de Periodismo

Asignatura: CCCI, Profesor: , Carrera: Periodismo, Universidad: UPV-EHU

Tipo: Apuntes

2015/2016

Subido el 27/01/2016

galderpg
galderpg 🇪🇸

3.4

(16)

10 documentos

1 / 5

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
FRIEDERICH NIETZCHE: BERE FILOSOFIA
1. KRITIKA MENDEBALDEKO FILOSOFIARI. BITALISMOA
XIX. mendera arte moral, erlijio eta filosofia tradizionalean oinarritutako balioak kolokan
jarriko dira Nietzscheren ideia suntsitzaile eta kritikoen bidez, Marx eta Freud pentsalariekin
batera. Hauek “susmoaren filosofia” pentsalari taldeetan kokatzen dira, non Mendebaldeko
kulturan lortutako garapen guztiak faltsutzen dituzten. Marxek kritikatzen du gizartean
ezarritako idei erlijioso, juridiko eta politikoak gizarte-klaseen mesedetarako; Freudek azaltzen
du gure alderdi irrazionalak eta inkontzienteak gure portaeran eragina dutela; eta Nietzschek,
berriz, zientzian, teknologian eta erlijioan erabili ohi diren ereduak gizakiarentzat okerrenak
direla adierazten du, susmoak zein usteak baitira.
Modu horretan, Nietzschek kritikatzen du Sokrates zein Platonek ezarritako alderdi arrazionala
guregan, gizakion instintuak, pasioak eta grinak gutxiezten baititu, horregatik hainbat filosofo
presokratiko goraipatu zituen, horietatik Heraklito gailenduz. Gure filosofoarentzat Heraklitoren
ibaiaren irudia oso garrantzitsua zen, bizitzaren bilakaera defendatzen duelako, hau da,
etengabeko aldaketa, non helburu transzendeterik ez dagoen. Orduan, Nietzscheren jarrera
erabat irrazionala denez, horren aurka metafisika ezeztatu zuen, batez ere Platonek sortutako
Ideien Mundu perfektua, benetako munduan dauden oinazerik azaltzen ez dituena.
BITALISMOA
Nietzschek aldarrikatzen duen bitalismoa intelektualismo filosofikoaren aurka dagoen korronte
filosofikoa da, arrazionalismoari kritika eginez, kontzeptuek errealitatea desitxuratzen baitute.
Bitalismoa bizitzaren instintu, desira eta afektuei dagokie, balore bitalak arrazoimenaren
gainetik ezarriz. Nietzscherentzat gauza guztien bilakabidea bizitza osatzen dute eta ez gauza
perfektuak.
2. APOLINEO ETA DIONISIAKO JARRERAK
Nietzschek Tragediaren sorrera (1871) liburuan mundu grekoan zeuden bi espirituak bereizten
ditu, elkarrekin bizi zirenak baita elkarren aurka zeudenak ere. Bi horiek Apolo eta Dionisios
jainkoen bitartez azaltzen da.
Alde batetik, Apolo eguzkiaren, argitasunaren eta neurritasunaren jainkoa da,forma armoniotsua
zein bukatuan eta emozio basatirik gabeko arrazoiaren sinboloa dena. Bestetik, Dionisio instintu
sexualen, kontrol-ezaren, eroaldiaren, ardoaren eta gauaren jainkoa da, itxuragabea zein
neurrigabea dena, bizi-indar irrazionalaren sinboloa izanik. Bi espiritu mota hauek artean oso
ondo irudikatuta islatu ziren. Nietzschek, giza existentziaren oinazeak eta alderdi tragikoak
bereganatzen zituenen jarrerari instintu dionisiakoa deitu zion; bestetik, gizakien bizitza ederra
eta perfektua (ilusioak/engainuak) zela adierazten zuen jarrerari instintu apolineoa deitu zion.
Bi jarrera horietatik historiako filosofo gehienek instintu dionisiakoa baztertu zuten, jarrera
arrazionala bereganatuz, neurritasuna bertute zuena, apolineoa. Modu horretan, gure bizitzako
hainbat sentipen baztertzen dira, horregatik Nietzschek ikusi zuenez Mendebaldeko gizartean
jarrera zientifiko arrazionala (espiritu apolineoa) ezarrita zegoela, bi espirituen arteko oreka eta
lankidetza eskatu zuen.
pf3
pf4
pf5

Vista previa parcial del texto

¡Descarga Friederich Nietzche y más Apuntes en PDF de Periodismo solo en Docsity!

FRIEDERICH NIETZCHE: BERE FILOSOFIA

1. KRITIKA MENDEBALDEKO FILOSOFIARI. BITALISMOA

XIX. mendera arte moral, erlijio eta filosofia tradizionalean oinarritutako balioak kolokan jarriko dira Nietzscheren ideia suntsitzaile eta kritikoen bidez, Marx eta Freud pentsalariekin batera. Hauek “susmoaren filosofia” pentsalari taldeetan kokatzen dira, non Mendebaldeko kulturan lortutako garapen guztiak faltsutzen dituzten. Marxek kritikatzen du gizartean ezarritako idei erlijioso, juridiko eta politikoak gizarte-klaseen mesedetarako; Freudek azaltzen du gure alderdi irrazionalak eta inkontzienteak gure portaeran eragina dutela; eta Nietzschek, berriz, zientzian, teknologian eta erlijioan erabili ohi diren ereduak gizakiarentzat okerrenak direla adierazten du, susmoak zein usteak baitira.

Modu horretan, Nietzschek kritikatzen du Sokrates zein Platonek ezarritako alderdi arrazionala guregan, gizakion instintuak, pasioak eta grinak gutxiezten baititu, horregatik hainbat filosofo presokratiko goraipatu zituen, horietatik Heraklito gailenduz. Gure filosofoarentzat Heraklitoren ibaiaren irudia oso garrantzitsua zen, bizitzaren bilakaera defendatzen duelako, hau da, etengabeko aldaketa, non helburu transzendeterik ez dagoen. Orduan, Nietzscheren jarrera erabat irrazionala denez, horren aurka metafisika ezeztatu zuen, batez ere Platonek sortutako Ideien Mundu perfektua, benetako munduan dauden oinazerik azaltzen ez dituena.

BITALISMOA

Nietzschek aldarrikatzen duen bitalismoa intelektualismo filosofikoaren aurka dagoen korronte filosofikoa da, arrazionalismoari kritika eginez, kontzeptuek errealitatea desitxuratzen baitute. Bitalismoa bizitzaren instintu, desira eta afektuei dagokie, balore bitalak arrazoimenaren gainetik ezarriz. Nietzscherentzat gauza guztien bilakabidea bizitza osatzen dute eta ez gauza perfektuak.

2. APOLINEO ETA DIONISIAKO JARRERAK

Nietzschek Tragediaren sorrera (1871) liburuan mundu grekoan zeuden bi espirituak bereizten ditu, elkarrekin bizi zirenak baita elkarren aurka zeudenak ere. Bi horiek Apolo eta Dionisios jainkoen bitartez azaltzen da.

Alde batetik, Apolo eguzkiaren, argitasunaren eta neurritasunaren jainkoa da,forma armoniotsua zein bukatuan eta emozio basatirik gabeko arrazoiaren sinboloa dena. Bestetik, Dionisio instintu sexualen, kontrol-ezaren, eroaldiaren, ardoaren eta gauaren jainkoa da, itxuragabea zein neurrigabea dena, bizi-indar irrazionalaren sinboloa izanik. Bi espiritu mota hauek artean oso ondo irudikatuta islatu ziren. Nietzschek, giza existentziaren oinazeak eta alderdi tragikoak bereganatzen zituenen jarrerari instintu dionisiakoa deitu zion; bestetik, gizakien bizitza ederra eta perfektua (ilusioak/engainuak) zela adierazten zuen jarrerari instintu apolineoa deitu zion.

Bi jarrera horietatik historiako filosofo gehienek instintu dionisiakoa baztertu zuten, jarrera arrazionala bereganatuz, neurritasuna bertute zuena, apolineoa. Modu horretan, gure bizitzako hainbat sentipen baztertzen dira, horregatik Nietzschek ikusi zuenez Mendebaldeko gizartean jarrera zientifiko arrazionala (espiritu apolineoa) ezarrita zegoela, bi espirituen arteko oreka eta lankidetza eskatu zuen.

3. NIHILISMOA ETA BALOREEN TRANSMUTAZIOA

Nihilismoa (latinezko nihil: ezer ez) mundua eta gizakiaren bizitza helburu eta zentzurik ez dutela baieztatzen duen korrontea da.

XIX. mendean mendebaldeko gizakia laikotze eta ateismo prozesu betean zegoen, eta Nietzscheren Jainkoaren heriotzaren batera nihilismoa hedatzen hasi zen. Modu horretan, ordura arte indarrean zeuden balio guztiak kolokan jarri ziren, gezur hutsak zirela ikusita, gizakiaren bizitzari zentsua eman dion mundu transzendentea ezeztatuz.

Halere, nihilismoak badauka alderdi ona, non Nietzschek nihilismo pasibo eta aktiboaren arteko bereizketa burutzen duen:

Alde batetik, nihilismoa pasiboko gizakiak hiru urrats gainditu beharko ditu. Lehenik, konturatuko da erlijioa , metafisika eta moral tradizionalen hondamendiaz, orduan saiatuko da antzinako balioak eskuratzen, desagertzear daudenak indartuz, baina alferrikakoa izango denez, balio berriak bereganatuko ditu. Azkenik, gizakiak bere burua gorrotatu, arbuiatu eta errukituko du.

Bestetik, aurrekoaren aurka nihilismo aktiboa proposatu zuen. Honek balio zaharrak balio berrietan transmutatzeko aukera ematen du, horretarako gizakiak bere burua gainditu beharko du, supergizakiaren etorrera ahalbidetuz. Modu horretan, gizakia berri hau bizitzari bai esango dio, lurraren zentzuan balio berriak sortuz: bizitza den bezala onartu eta maitatu, itxaropen guztiak baztertuz. Honi jarraiki, supergizakiak on eta txar balioak abolitu eta instintu bitalei jarraiki, ona botere bulkada lortzea eta txarra bere buru sendotzetik urruntzen dena.

Nietzschek supergizakiaren kontzeptua lortzeko, azaltzen du nola gizaki zubi bat den supergizakira eramango gaituena, baina zubi hori zeharkatzean hiru urrats gainditu beharko dira: gamelua, balio erlijiosoen ordezkaria dena; lehoia, balio tradizional apurtuko dituena; eta azkenik ahurra, beti jolasean dabilenez gauza berriak egiteko dagoen pertsona izango da. Azken hau supergizakiaren irudia da, espiritu librea, bere munduaren jaun eta jabe.

4. KRITIKA KRISTAUTASUNARI, “JAINKOAREN HERIOTZA” ETA “SUPERGIZAKIA”

Jainkoaren heriotzaren ideiaren bidez Nietzschek adierazten du bere ateismoa, ideia erlijiosoak ahultasunaren adierazle baitira, bizitza ez delako den bezala adierazten, eta horrekin batera, metafora horrek adierazten du XIX. mendeko gizakiek hil dutela, balio zaharrak hautsi dituztelako, balio berriak lortzearren.

Nietzschek jainkoaren existentzia kolokan jartzen du, modu horretan bere existentzia ezaren hutsunea gizakiek sortutako balio berriekin osatuz, supergizakiaren etorrera ahalbidetuz. Supergizakiaren kontzeptua Nietzscherengan Darwinismoaren eragina sakona du. Bere esanetan

6. MARX: ERLIJIO-ALIENAZIOA

Karl Marx, susmoaren filosofoak bezala, ateoa dugu, baieztatzen duena erlijioa asmakizun ideologikoa dela. Nietzscheren esanetan, erlijio judu-kristau esklabuen matxinada ahalbidetzeko tresna da, jaunen kontra egiteko, Marxek, berriz, azaltzen du erlijioa klase menperatzaileen tresna dela, herri xehea kontrolean izateko, sistemaren aurkako iraultzik gerta ez dadin.

Modu horretan, Marxek erlijioa alienazio forma bat dela esan zuen, izaera naturaletik aldentzen gaituena. Idei honi jarraiki, Marxek klase menperatzaileek(kapitalistak) sortutako alienazio ezberdinak azaldu zituen:

Alde batetik, bere esanetan alienazio ekonomikoa alienazio mota nagusiena da, non sistema kapitalistak gizakia gauza bihurtzen duen lanaren bitartez. Garai batean gizakia produktuak egiten zituen berak ekoizteko, baina sistema kapitalistaren produkzio industrialaren barnean langileek (proletarioek) produktuak egiten dituzte ondoren haiek ez ekoizteko, lana behin eta berriz errepikatuz gauza (makina) bihurtu arte.

Alienazio sozialean, klase menperatzaileek gizarte klasista (burgesia/proletalgua) sorrarazten dute, jabetza pribatuan oinarrituz, gatazkak bertan txertatuz.

Alienazio filosofikoan Marxek adierazi zuen filosofia klase menderatzaileen aldeko tresna dela, orden soziala justifikatzen duena, eta errealitatearen interpretazio faltsuak ematen dituena, iruzurtiak egiten direnak, egoera zuzengabeak justikatzeko.

Erlijio-alienazioan Marxek azaltzen du erlijioa klase menperatzaileek sortu zutela behe klasea uztarpean edukitzeko, erlijioaren jarraitzaileak obedienteak eta umilak dira, gizarte-klase menderatzaileak herriaren iraultza ekidituz. Modu honetan, bere esaldi famatua formulatu zuen: Erlijioa herriaren opioa da. Halere, esaldi hau lehendabizi Moses Hess erabili zuen, ateismo eta laikotze garaia martxan zegoelako.

  1. XX. MENDEKO FILOSOFIA: XX. MENDEKO PENTSAMOLDEAREN OINARRIAK: DARWIN, MARX, NIETZSCHE ETA FREUD

Aro Garaikidea Charles Darwinek formulatutako eboluzioaren teoriarekin hasten da (espezieen jatorria hautespen naturalaren bidez). Teoria horrek dio gizakia aurreko espezieen eboluzio naturalaren emaitza dela, erlijioaren kreazionismoaren kontra joanez. Giza eboluzioak ez du helburu edo norabide transzendeterik, eta horrekin batera, giza generoaren historia naturalista proposatzen du, azalpen erlijioso, moral eta mitikoetatik at dagoena.

Karl Marx XIX. mendeko pentsalari handienetarikoa dugu, bere materialismo historikoaren azalpenari esker. Horren arabera giza historiaren funtsa indar ekonomikoek osatzen dute, eta ez moralek, beraz, bizi egoera materialek bizi egoera espiritualak sorrarazten dituzte, edozein gizabanako azpiegitura ekonomikoaren mende egonik. Azpiegitura ekonomikoak gainegitura sortzen du, hau da, kultura, eta hori Marxen ustez funtzio ideologikoa betetzen du. Bestetik, ez dago giza esentzia aldagaitz eta finkorik, existitzen den bakarra gizakiaren bilakaera da historian zehar, eta horretan azpiegitura ekonomikoa txertatuz gizarte-klase ezberdinen arteko borroka etengabearen emaitza da. Marxen filosofia erabat iraultzailea eta praktikoa da, non langileen eta kapitalisten arteko borroka azaltzen duen komunismora heltzearren.

XX. mendearen bigarren zatiaren erdialdean, nahiz eta burgesia erabateko garapena lortu, Nietzschek balio tradizionaletan oinarritutako ziurtasunak faltsutu zituen, guztiak suntsitzearren. Darwinismotik abiatuz Platonismoa zein erlijioa ezeztatu zuen, korronte horiek sortutako metafisika mundu ideal batera eramaten baikaituzte, benetako errealitatea alde batera utziz. Moral dekadentea sistema metafisikoaren oinarria da, beraz horren aurka bitalismoa proposatu zuen bizitza den bezala onartuz. Nietzsche, Marx eta Freudekin batera, Mendebaldeko kulturaren aurka egindako pentsalari azpimagarrienak bilakatu ziren.

Freudek gizakiari buruzko ikuspuntua eraldatu zuen, filosofia tradizionalak defendatutako pentsamendu arrazionalaren aurka egin baitzuen esanez gizakiongan dagoen alderdi irrazionala eta inkontzientea gizabanakoen portaera eragina duela. Horretarako, Freud batez ere sexualitatean oinarritu zen. Esan beharrekoa da, psikoanalisiaren sortzailea dela, inkontzientziak gugan dituen eraginak kontzientziara ekartzea helburu duena.